Odos Nikis

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Atenasen euria jaits ahala ari zuen arrastirian, Syntagma plazaren eskuineko karrika txikiko liburu-dendan aterbetu ginen alaba eta biok. Erakuts mahaietarik genbiltzan, nagi eta izpirituak behingoz huts. Saphoren olerki fragmentatuen oinarrizko hizkuntzazko bilduma bilatzen nuen nik, arrakastarik gabe. Ordez, jada noiztenka irakurtzen dudan Rea Galanaki poeta anderearen Poimata lana eskuratu nuen. Gustatzen zait arkeologo itsuen paragrafia zirilikoak deszifratzea eta erranahiak zinez zulatu baino asmatzea.

Halako batean azal leun tirriagarriarekiko liburu bat begimendu nuen. Egilearen izena iragartzen saiatu eta alabari harroki hurbildu nintzaion: “So’ixu, Simone de Beauvoiren 1964eko elaberriaren itzulpena’uxu, Une mort très douce preseski”. Soa uher beha zegokidan, normalean 1986an zendu idazlea ez nuela asko estimatzen erantsiz. Egia zuen, ezen duda-mudari nenbilelako bereziki Bigarren Sexua ikerketan edonori lesbiana izateko jaidurari xendra moztu ziolako. Baina Maulen emazte zainart eta hondarrean malerusaren autobiografia irentsi nuen, Atenasen ahurrean neukan greziarrezko dena dabil ongi mundurik hoberenean hau barne. Sartrerentzat nola, ederrena niretzat ere, agian gure ama ospitalean hiltzen zihoan hilabete apurretan leitu nuelako.

Hiru aldiz gurutzatu genuen Grezian Castor-en itzala. Santorini uhartean, Sartrerekin egin zuen oinezko hauts-bide berdina zapaldu genuen Thiratik Oiara kaldeira bolkanikoaren gainaldetik. 1937an bela-ontziak Ammoudiko portuan abandonatu zituen eta zanpa-zanpa joan ziren ilunabarrez Thiraraino, han baitzuten hotela. Ukigarri zitzaigun eguzkipean pizti haien hatzetarik ibiltzea. Bigarren aldiz, Naxosen geundela TV5 katean ikusi genuen itunez finkatu bikote entzutetsuaz bildu telefilma. Nobel sariari Sartrek uko egin zionerainoko gertakariak herrokatzen ziren. Arratsaldeko alfertasunean, zer nahi pentsatu arren, gaur egun pertsonaia horien trakako zenbaiten falta nabaritzen zela nerasan neurekiko. Intelektualak neoliberalak dira gehienbat eta gobernuen ekintzak salatzen dituztenei pantailetako leihoak hersten zaizkie.

Parosen ginelarik Le Monde egunkariaren lehen orrialdean Frantzian garatu polemikaren berri ukan genuen: Hortefeux Barne ministroaren deklarazio arrazistek sutzen zituzten bazterrak. Oroitu nintzen orduan Anne Marie Garat adiskideak izkiriatu eta kazeta berari bidali baina publikatu ez zioten artikuluaz. 2008ko martxoaren 9an Hortefeux-taz ari zen, itxura aimable, drôle, charmant baten azpian nolako immigrazio politika latza ematen zuen aztertzen. Jendarteak betazalak apaltzen dituenean galtzera uzten duena deitoratzen zuen, Hannah Arendt-ek zehaztu “gaitzaren osagarri arrunta” aipatuz testua bukatzean.

Ez zen horrelakorik gertatuko Sartre eta de Beauvoiren denboran. Aho zabalak ziren eta engaiatuak, gabetuenen alde, doi bat naifak. Fillonek berak sostengatu Hortefeuxen kontra dagoeneko showbiz-eko izarrak baizik ez dira oldartzen, Guy Bedos eta Josiane Balasko adibidez. Isiltasuna dabil lerroetan, auzitara daramatzate ziberpaperak boterearekiko kritikoegiak direnean eta populuak larderiaz eta poliziaz setiaturik datxizkate. Politikaren zero gradura iritsiak garela lerrake Roland Barthes zenak.

Ikusgarria zen euria Plakako karriketan bezain Monastiraki zein Omonia plaza kosmopolitetan. Mirakulua. Simone de Beauvoiren eleberriarekin jalgi ginen, Saphoren eresia elebidunen obratxoa etxean neukala baimendurik, Sartre laster ahantziko eta Castor oraindik biziko zela segur.

Azkenak
2025-03-12 | El Salto-Hordago
Lanaren Ekonomia
Fusilak, droneak eta interes ekonomikoak: heriotzaren negozioa

Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.


Egutegia zilarrezkoa ilargian

Chão de Lamas-eko zilarrezko objektu sorta 1913an topatu zuten Coimbran (Portugal). Objektu horien artean zeltiar jatorriko zilarrezko bi ilargi zeuden. Bi ilargiak apaingarri hutsak zirela uste izan dute orain arte. Baina, berriki, adituek ilargietan egin zituzten motibo... [+]


Boteretsuegia emakumea izateko

Hertfordshire (Ingalaterra), 1543. Henrike VIII.a erregearen eta Ana Bolenaren alaba Elisabet hil omen zen Hatfield jauregian, 10 urte besterik ez zituela, sukarrak jota hainbat aste eman ondoren. Kat Ashley eta Thomas Parry zaintzaileek, izututa, irtenbide bitxia topatu omen... [+]


Ezustekoa Groenlandiako hauteskundeetan: liberal independentistek irabazi dituzte bozak

Agintean dauden alderdiek kolpe gogorra jasan dute emaitzetan: Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistak eta Siumut sozialdemokratak aurreko hauteskundeetan lortutako botoen erdia inguru galdu dute, oposizioko alderdien onurarako.


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1999) aktibista... [+]


2025-03-12 | Mati Iturralde
Gudaren jauntxoak

1986. urtean Espainiako Estatuak NATOn jarraitzearen aurkako botoa eman zuen euskal gizarteak. Denborak ematen duen perspektibak oraindik ez du azaldu zeintzuk izan ziren gizartearen arrazoi sakonak gerra erakundean parte hartzeari uko egiteko.

Felipe Gonzálezen... [+]


Ikusezinak

Martxoaren lehenengo lanegunarekin batera, komunikabideetan azalduko ez diren aldaketak etorri dira EHUn. Azken Lan Publikoko Eskaintzaren ondorioz, ehunka langile –arlo tekniko eta administrazio zerbitzutakoak– orain arte okupatzen zuten lanpostutik atera eta beste... [+]


Bolo-bolo

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Lankidetzaren aldeko aldarria

Unibertsitateko ikasleen artean, maiz topatzen ditugu beste lurraldetakoak ere, bereziki gradu ondorengo ikasketetan. Topaketa horiek badira errealitate berriak ezagutzeko bide, baita besteak entzun eta besteez ikasteko parada ere. Garapenerako lankidetzari loturiko gaiak izan... [+]


Mickael Forrest: “Arbasoek ziotena errepikatzen ari gara: gu ez gara frantsesak”

Kanakyko Gobernuko kide gisa edo Parisekilako elkarrizketa-mahaiko kide gisa hitz egin zezakeen, baina argi utzi digu FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren kanpo harremanen idazkari gisa mintzatuko zitzaigula. Hitz bakoitzak duelako bere pisua eta ondorena,... [+]


Kanaky Herria
2024: deskolonizaziorako aukera oro sinesgaitz bihurtu zuen urtea

Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]


Autobiografia linguistikoak eskolan euskara hauspotzeko

Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]


Chantal Akerman eta urrezko 80ak

Donostiako Tabakaleran, beste urte batez, hitza eta irudia elkar nahasi eta lotu dituzte Zinea eta literatura jardunaldietan. Aurten, Chantal Akerman zinegile belgikarraren obra izan dute aztergai; haren film bana hautatu eta aztertu dute Itxaro Bordak, Karmele Jaiok eta Danele... [+]


Eguneraketa berriak daude