Argazkien jabeak

Eider Rodriguez
Eider RodriguezDani Blanco
Nik eskolatik gordetako argazki gardenetako bat hauxe: Gizarteko irakaslea, M., trazu lodi eta karrankariz arbelean 3+4=? idazten. M., Eusko Alkartasunekoa zen, nahiz eta artean ez genuen ez Gizarte eta Eusko Alkartasuna hitzen esanahia ulertzen.

Lehen eskola eguna zen, eta ekuazio harrigarria arbelean utzia, irakaslea jiratu zen, begiak odolduta, eta 3+4 zenbat zen ote genekin egin zigun oihu. Munstro fama zuen irakasleak eta koroan erantzun genuen 7. Irakasleak, klariona borratzeko tresna habaila bilakatuta, hondoko hormaren kontra lehertu zuen eta atzeko lerroan eseritako ume bati eskatu zion bueltan ekartzeko. Kuidado handiz ezabatu zuen galdera ikurra, eta berriro guregana jiratuta, ahotsa gozotuta, galdera egin zuen atzera. Inor ez zen erantzutera ausartu. Orduan berak, hortzak dardarka utzi zizkigun zarata atereaz klarionarekin, 3+4=1 idatzi zuen eta guri begira gelditu zen misterio gogoz: “Euskal Herria: 3+4=1”. Klarionaren gainetik hautsa uxatu zuen pistola muturretik bolbora kea nola, eta “Gaurkoz nahikoa duzue, zoazte patiora” esan zigun asperduraz.

Guk ederki ikasi genuen lezioa. Hain ongi, ezen eta handik ez askora, irakasleari gailendu zitzaizkion ikasle pedante bilakatuta, kaletik heltzen ziren aldarri guztiekin bat egiten hasi ginen, greba zein manifestazio formatuan. Baina matematika kalera eramatea ez zitzaien hain gustuko gure irakasleei, eta haien guganako jazarpena gehitu behar izan genion polizienari.

Behin, ertzain bat bideokamera bat muturrean ikusi genuen, eta ez zen bodarik inguruan ageri. Guk pipak jaten eta prozesioan jarraitu genuen Zumarditik, akaso ilea apur bat atondu eta gero. Gizon hark ordea grabatzen jarraitu zuen, eta nago euskal neoerrealismoa bera bezalakoek abiatu zutela: plano zabal amaigabeak, eduki soziala, kaletarrak aktore. Ez dago inolako jairik, ospakizunik, emanaldirik, inolako gertakaririk kalean barna abiatutako martxa haiek bezain beste filmatutakorik. Boterearen jakin-gosea bulimikoa da gure 4+3 honetan. (Zein bideoteka gizentzen ote dute zintok orain? Inork ikusi al ditu behin ere?).

Batzuen espantuak gorabehera, ez da berria polizien kerentzia irudiekiko.

Ares entzun dut albistea ematen: datozen hilabeteotan, Ertzaintza Baionan izango da. Askotxo entzun dut Ares aspaldion, bere indarkeriazko hitzak mikrofonoen aurrean gonbitoka. Gure M. irakasle munstroarentzat akaso pozgarria litzateke berria, sailburuak herriaren integritatea berreskuratu nahi baitu EAE ditxosozkotik Euskal Herri osora zabalduz bere ganadutegia. Ezin esan keinu abertzalea ez denik berea. Baina hara non, Ortuzarri iruditu ez, eta zergatik sartuko den orain Ertzaintza Frantziako Errepublikan egin dio galde, haserre plantan, bestalde. Frantziako Errepublika, Ortuzar jauna? EITBko zuzendari ibili zen garaian ez al zuen ikasi Iparraldea ere Euskal Herria zela? Akaso ETB2 begiratzen ariko zen, Iparraldeak orena ere ez duen huraxe.

Quién es quién jokoa ere gordetzen dut memorian, buru gogorrekoa naizenez, eta agian handik jaso genuela batari eta besteari dagokion nortasuna bilatzeko grina, eta M. irakaslea eta Ares eta Ortuzar, guztiak dabiltzala ileordea aldatuz eta bibotea bata besteari pasaz, jolasean beti, galtzeko ezer ez izateak ematen duen poz eta inpunitate delirantearekin.

Eta argazkiak hain kotizatuak dauden garaiotan, ez ote den garaia iritsi nirea ere orrialde honetatik kendu eta bere jabeari itzultzeko. Berandu baino lehen.

Azkenak
Trunpen eta fiskal demokraten borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinoiz eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako etorkin ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


2025-01-23 | Leire Ibar
Joseba eta Eñaut Alvarez
“Demokrazia eta adierazpen askatasuna daude, baldin eta dirua badaukazu”

Joseba Alvarez eta Eñaut Alvarez aita-semeei bi urte eta erdiko, eta urte eta erdiko kartzela zigorrak eskatzen dizkiete 2023ko San Sebastian bezperan, Plaza Berrian, Etxera jartzen zuen pankarta bat zintzilikatzen saiatzeagatik. Bi urte geroago, urtarrilaren 29an... [+]


Eguneraketa berriak daude