Hitz hilik

Angel Erro
Angel ErroJosu Santesteban
Abagune: Luzaro itxaro beharreko une egokia; hortik heldu da antzinakoek burusoil irudikatzeko ohitura.

Abantaila:
Besteek eramaten diguten alde, oro har, eraman ezina.

Adierazpen askatasun:
Komeni dena, nahi bezain ozenki, esateko eskubidea.

Apalategi:
Libururen bat plazaratu duten idazle harro askoren otzan-tokia.

Argazki (makina):
Uneen betikotzailea, bizipenen geroragailua. Ikusi ezin izan dituzun tokietan egon zarela lagun eta senitartekoei erakuste soilaz darabilen tortura-tresna.

Baina:
Lokailurik gazi-gozoena.

Bekaizti:
Irizpide onaz zure nagusitasuna ezagutzen duen laguna, eta hori ordain zintzo bakarrarekin erakusten dizuna, gehienbat aitortu gabe.

Bidaiatu:
Bertan egon nahi ez duzula oraindik ez dakizun toki batera (komunzki, nekatuta) iritsi.

Buruko min:
Herentziazko eritasuna, hala gurasoengandik nola seme-alabengandik kutsatua.

Demagogo:
Zure argudioak modu argiagoan adierazten dituen izaki ahoduna.

Depresio:
Tristura prebentiboa, bizitzak ezinbestean ekarriko dituen atsekabeen aurrean.

Dohainik:
Oraindik ezagutu gabeko prezio altu batean.

Dokumental:
Helduentzako alegia animaliaduna, zeinaren bitartez ikas baitezakegu nola harrapatzen duen zizarea apoak, apoa sugeak, sugea tigreak, tigrea gizakiak eta gizakia loak.

Doministiku:
Birus eta bakterioen bizitza soziala.

Ezkontza:
Dibortzioen kausa nagusia.

Gu:
Pluraleko lehen pertsona gramatikala. Bi adiera onar ditzake, inklusiboa eta esklusiboa, entzulea bere baitan hartzen duen ala ez; nola erabiltzen ari den zehazteko, entzuleak erabaki behar du bietako zein den onuragarriena (singularreko lehen pertsonarentzat).

Hitzaurre:
“Testu batean, ondoren idatzi, lehenago paratu, eta ez lehenago ez ondoren irakurtzen ez den zatia”. (D. Segre).

Homofobo:
Adiskide homosexual ugari dituen pertsona, haien kontra esan beharrekoa eztitzearren (ala frogatzearren) ezer baino lehen beti gogoratu ohi duen modura.

Igogailu:
Kasurik hoberenean jaisteko ere balio duen metereologia-estazio ibiltaria.

Internet:
Eternitatearen azken interfazea; munduan den orok ezin du saihestu sub specie internetatis jardutea.

Izenburu:
Obra bati ematen zaion izena; hizki handiagoetan idatzita egoten dena. Gaur egun izen sintagma batek osatuta dago gehienetan, aditz bat onar badezakeen arren; edonola, labur eta argia izatea lehenesten da, liburu dendaririk ezjakinenak ere gogoratzeko modukoa.

Kutxazain automatiko:
Kapitalismoaren konfesatokia.

Maitasun:
Gaizkiulertu (gehienbat izaera literariokoak) askoren metaketa. Delako egoera, elkarrenganakoan eta bi pertsonen artean, ematen denean, harreman bat ezarrita konpondu ohi da modu behin-behinekoan.

Olatu (segida):
Itsasozko paisaietan, zeruertzaren mugagabetasun besarkatu ezina termino gizatiarragoetara itzultzen eta ulertarazten duten azpitituluak (behin eta berriz hasiak).

Parentesi:
Erudizioaren aharrausia.

Plagio:
Antzinako Erroman, esklabo baten lapurreta; gaurkoan, lapurreta baten esklabotza.

Sekretu:
Bularrean sentitzen den zama pisutsua, konfiantzazko adiskide batengan deskargatu ohi duguna, gu baino indartsuagoa izan eta kontsolamendu berdina inor gehiagorengan bilatuko ez dezala alferrik itxaro izanik.

Txaloak:
Baliabidea, zeinaren bitartez publikoak bere burua ezagutzen duen hautu, gustu oneko eta esna.

Zoriontasun: Norberaren hurbil baina beti gelditu gabe pasatzen den sentimendua.

Zuhaitz: Naturan lausoki inspiratutako hiri-hornigarria.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude