Argazki mutua

Ana Urkiza
Ana Urkiza
Gurean, oporretako argazkiak, mutikoak atera ditu. Argazki-makina berria dauka, osaba-izebek oparitutakoa, eta tramankulua esperimentuak egiteko erabili du. Gainontzekook, beti bezala, oporrak gozatzeaz arduratu gara eta ez “posteritaterako” geldituko zaizkigun argazkien fondoetan Paris ondo agertzen ote den edo ez.

Baina badira argazki batzuk, fotoetan agertzen ez direnak –edo bai– eta burmuinean, paperean edo ordenagailuko artxiboan baino hobeto iltzatzen direnak eta gordetzen ditugunak. Zirrarak, kasu.

Aurtengo udako fotoetariko bat, preseski, zirrara batek osatzen du, nirean. Eguraldiari dagokionean uda ederra egin du; oporrak edonon eginda ere, gustura gozatzekoa; baina oporraldia hasterakoan bazuen nire barruak hutsune bat. Gobernu berriaren norabide oraindik ezezagunak sortutako halako sentsazio antzua batetik, eta bestetik, egoera horren aurrean, gu guztiongandik ikusten nuen halako “baretasun” ez gomendagarria. Zain gaudela dirudit, bakoitza bere erlategian sartuta, etorriko denerako aterkiak gertu... Eta udan, badakigu, argazki-makina lepotik zintzilikatzen dugunean, arazoak desagertu egiten direla –edo hala dirudi–, “allakuidaus” esanda.

Abuztuaren bukaera aldera, ordea, “Itoiz Suite” entzutera joan nintzen. Juan Carlos Perezek Itoizen abesti ezagunenetakoak orkestrarentzako nola bikainki egokitu dituen ezagutzera eta, bidez batez, gozatzera.

Eta hor hasi nintzen ni, espero gabe, antzokiaren erdian, argazkiak birpasatzen. 80. hamarkadakoak atera nituen, lehenik. Ume nintzenekoak. Nire lehen literatur irakurketak birpasatu nituen gero. Eta aldaketa eta espresatzeko bide berrien egarri zen euskal gizartea etorri zitzaidan burura. Segurtasun sentsazio faltsu baina eder batek harrapatu ninduen, memoria traidoreak baizik eskaintzen ez duena.

Eta musikaren unibertsaltasunaz gozatu nuen. Behin baino gehiagotan defendatu izan dudan bezala, ulertzeko itzulpena behar duten hizkuntzak onartzeko modurik onena, itzulpenik behar ez dutenekin lotzea dela sinetsiz. Hauen artean, errege, musika.

Juan Carlos Perezek, Itoiz desagertu eta 20 urtera, gutxi gora-behera, musikaren unibertsaltasunaren entsegu bikaina aurkeztu digu. Plazakoak ziren kantuak, gureak bakarrik –esan genezake bekatu eginik–, guztionak egin ditu, gu pandemikoa erabiltzera gonbidatuz bertsio sinfonikoari esker. Itoizen lengoaiari eta estetikari eutsiz, dimentsio berri bat erakutsi digu; ez dut esango jasoagoa, derrigorrez, baina bai, ezbairik gabe, unibertsalagoa.

Eta eroso sentitu nintzen. Malko bat baino gehiago erauzi zizkidan eta zirraraz bete, argazki zaharrak orain aldira garraiatu ahal izan nituelako; kolore horiko argazkietako zirrarak, oraindik, bizirik dirauela salatu zidalako. Urtaro edo ikasturte berriari, behin berriro, ilusioz eta indarrez jarduteko arrazoi bat, gutxienez, eskaintzen zidalako.

Ez dut argazkirik behar nor naizen agertzeko, non egon naizen edo zer pentsatzen dudan azaltzeko. Baina zirrarak behar ditut. Zirrarak konpartitzeko. Zirrarak konpartituz onartuko didalako “besteak” ni zer naizen, non nagoen eta nola pentsatzen dudan. Zirrarak konpartitzeko, ordea, lengoaia eta estetika autentikoak ulertuko dituen hizkuntza unibertsala behar dugu.

Udako albuma prestatu beharko banu, paperean mutua den argazki bat aukeratuko nuke: euskal musikari baten partitura eder bat. Eta paperezko edo argazki digitalak ez bezala, sentimenduak eraldatzeko gai diren esperientziak konpartituko nituzke.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude