Heriotzaren abegi

  • Hilzorian dauden gaixoen eta haien ahaideen azken uneetan lagungarri dira Maria Jose Almaraz eta Elena Abascal. Gasteizen, Txagorritxu ospitaleko Zainketa Paliatiboetan egiten dute lan: “Pertsonen azkenaren zuzeneko lekuko gara”.
Erizainak
ErizainakGeu aldizkaria
Bi ahizpa omen ziren, itsas bazterrean bizi ziren bi ahizpa maratz eta xarmant, eta Bizitza eta Heriotza zuten izena. Elkarrekin ongi konpontzen zirenez eta gizon ugari hurbiltzen zitzaienez, itun bat egin zuten: amodiotan ibil zitezkeen baina ez ziren sekula bereiziko. Hala bada, ingurumariko jaietara eskalapoiak jantzirik joaten ziren, eskuetan oinetako distiratsuak, eta plazara irteteko aldatu egiten zituzten: oinetako zuriak Heriotzak eta beltzak Bizitzak. Eta atzera eskalapoiak janzten zituzten etxeratzeko eta, bakarrean edo elkarrekin, goiz edo berandu, beti itzuli izan ziren. Gau batez, naufragio bat gertatu zen eta olatuek itsasontziko zama hondartzaraino eraman zuten, dozenaka, ehundaka akordeoi biriken antzera zabaldu eta itxi egiten zirenak, eta halako doinu ikaragarria zabaltzen zutenak. Guztien artean bat kalte handiegirik gabe heldu zen eta arrantzale gazte segail batek topatu zuen, baita jotzen ikasi ere. Eta gazte haretxekin maitemindu zen Bizitza, halako moldez non Heriotzarekin zuen ituna hautsi egin baitzuen. Alabaina, Bizitzak ongitxo zekien ahizpa aldarte txarrekoa zela, eta mendekuzalea, eta ihesi joan behar izan zuen gaztearekin batera. Harrezkero Heriotza biderik bide dabil, batik bat gau ekaiztsuetan, eta etxe atarietan eskalapoiak ikusten dituelarik, gelditu eta bertakoei galdetzen die: “Ezagutzen al duzu soinujole gazte bat eta Bizitza izeneko urdanga bat?”. Eta galdera jaso duena akabatu egiten du gero.

Bi ahizpa dirudite, baina ez dira; biak ala biak ere gasteiztarrak dira, baina, eta Txagorritxu ospitaleko Zainketa Paliatiboen atalean bederatzi urte igaro dituzte elkarrekin; Maria Jose Almaraz eta Elena Abascal dute izena, eta zuriz janzten da bata eta urdinez bestea; Manuel Rivasen ipuineko Heriotzaren galdera jasotzen dutenekin egiten dute lan, eta haren bi ahizpen antzera halako itun bat egina dute: sendabiderik ez duten gaixoen –ez hilzorikoak soilik– eta haien ahaideen azken aldia eramangarriago, duinago eta gizatiarrago egitea.

“Plaza lortu genuelarik, hasiera hartan, bulegorik gabe eta toki finkorik gabe hasi ginen. Lankideek ez zuten gure lana ulertzen, berria baitzen, eta berritzailea. Sendagile bakoitzak gaixotasunari erreparatzen dio, baina guk gaixoa osotasunean hartzen dugu. Minak, oinazeak profesionalok ere hunkitzen gaitu, baita hondoratu ere zenbaitetan, baina gure erantzunetan ez dugu hizkuntza tekniko zurrunik erabiltzen. Komunikazioa bilatzen dugu, hurbiltasuna, lagun egitea, eta harreman horrek nora ezean uzten du hainbat aditu. Sendagileek, oro har, heriotza frakasotzat dute; guk, ostera, aintzat hartzen dugu eta mistikeriarik gabe abegi egiten saiatzen gara”, diote, pausatuki, adeitsuki, eta norberak ez daki bietan zein mintzatu den, hari bera, kadentzia bera osatzen baitute.

Barne medikuntza ikasi zuen Almarazek eta Txagorritxun MIRa egiten ari zela ezagutu zuen Abascal, hura ere barne medikuntza atalean aritzen baitzen. Goizeko 8etatik arratsaldeko 3ak arte aritzen dira –ordua hori dute, baina ez dakite 3etan irtetea zer den–, gaixoekin gelan buruz buru, bulegoan haiekin eta senideekin, edo deiei erantzuten: “Larri baldin badaude, ez dezaten itxaron beharrik saiatzen gara edo profesional egokiarekin zuzeneko harremana bideratzen dugu”. Baina batik bat ospitalean aritzen dira, edozein solairutan, edozein eratako gaixoekin: “Zertan lagun zaitzaket?”. Diotenez, gaixo batzuek egia osoa jakin nahi izaten dute, eta badute jakiteko eskubidea, noski, baina baita dena jakin beharra ez izateko ere. “Batzuek cancer entzun eta kaprikornio ulertzen dute, ez dute jabetu nahi, ezin kontzienteki onartu. Guk, guk sendatu ez…, esaten diegu”. Aitzitik, familiari egia esan behar diete, egia berdaderoa, eta haiekin ere gertutik jardun beharra daukate. “Kontraesan ikaragarria bizi dute. Sarritan ahaidea egoera penagarri horretan ikusirik, heriotza lehenbailehen etortzea nahi izaten dute, baina gero beldur dira, unearen beldur… Damuaren beldur ere izaten dira: akaso ez dugu ahal genuen guztia egin”.

Ohearen inguruan sarritan komunikazio falta sumatzen dute, naturaltasunik eza. Senideak ez dira negar egitera ausartzen, ez diote eriari eragin nahi, eta badirudi ez dela ezer gertatzen; baina gerta daiteke gaixoak ohetik ere ingurukoak manipulatzen jarraitzea, ingurukoen ongieza sortzea. “Hasieran gaixoaren eta etxekoen arteko harremanak bideratzen saiatzen ginen, baina beranduegi izan ohi da. Ezin gaizki ikusiak eta gaizki ulertuak epe laburrean konpondu. Gure helburuak arrazoizkoak dira: sintomak kontrolatu, oinazea eztitu eta azkena erosoago egitea”.

Akabera batzuk guztiz larriak izaten dira; beste batzuk, ostera, eredugarriak. Hil hurrenak bizitzari azken gainbegiratua eman dio, zeharka edo zuzenean mundualdiko unerik gogoangarrienak aipatu ditu eta, adierazi ere, adierazi du nola nahi lukeen familiakoek jarraitzea. Testamentu emozionala esaten diote horri. “Noiz edo noiz gu ere erabiltzen gaituzte. Guri kontatzen digute, bai baitakite gu kontakatilu hutsak garela eta familiakoei denaren berri xehea emango diegula…”. Zenbaitetan, goia jotzen du sendagile-erizainen harridurak: UZIan dagoen amona batek itxaron egin dezake bilobak jaunartzea egin duela jakin arte, edo asteburua kosta ahala kosta igaro hiltzeko unean Almaraz edo Abascal alboan izan dezaten, baina bada erabateko bakardadean hil nahi duenik ere. Eta, ororen buru, paperean Exitus idatziko dute hildakoaren izenaren alboan, edo Exitus letalis, eta bihotzean beste zimiko bat sentiturik, familiarekin dolua prestatzen hasi beharko dute.

Akaberak bezala, gaixoak askotarikoak dira. “Haurren heriotza izaten da eramaten nekezena, eta bai eredugarria zenbait gurasoren jokamoldea: ez dezala gehiago sufritu, utzi joaten…”. Etorkinekin ere ezintasun handia sumatzen dute: hona bizi proiektu batekin etorri dira, baina, horra, finean, erabateko porrota, eta gainera, ezin adierazia… “Ijitoak, azkenik, guztiz nabarmenak dira: ile tiradizoak, arropa urratuak, hildakoa besarkatu beharra, eta jendetza… Eta guztiekin ere ikasi guk, baina etena eta bereizketa ezinbestekoak zaizkigu: gaixotasuna, heriotzaren ataka haiena da, nork bere momentua du, eta guk distantzia egokia hartu behar dugu, gure bizitzara itzuli, eta goizeko 8etarako atzera indartuta agertu. Funtsean pribilegiatuak sentitzen gara; pertsonak, gauzak, dena gehiago preziatzen dugu eta gaixoek hobeki bizitzen laguntzen digute”.

Ospitaletik kanpo ere deitzen diete, ikastaroak-eta eman ditzaten, beste egoitza batzuetako hilzorikoak hobeki bizi daitezen. “Laguntzaileei film zatiak ipintzen dizkiegu, hala nola Isabel Coixeten Mi vida sin mí edo El doctor filmetakoak, baina Mike Nichols-en Amar la vida osorik jartzen dugu”. Eta filmekin batera, liburuak: Elisabeth Kübler-Rosse edo Cicely Saunders-enak. Eta ospitaletik kanpo zein barnean, aldarri ozen bat: “Pertsonok ongi zainduak izateko eskubidea dugu, noski, baina baita behar bezala hiltzeko eskubidea ere. Osasun zentroetan zainketa paliatiboak behar-beharrezkoak dira eta, alor horretan, gabeziak oso nabarmenak dira. Batzuetan oso bakarrik sentitzen gara, badirudi hutsari kolpeka ari garela, eta agian, agintari berriekin…”. Baina ezin amaitu, edo bai: dagoeneko norbait kosk-kosk ari da. Ate joka.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Eguneraketa berriak daude