Abertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan

UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel Sanz eta UPNkoen errepresiorako joera, arrazoi askogatik, ugari dira Nafarroan festak direla, gaztetxeen edo beste hainbat herri ekimenen aurkako polizi oldartzeak. Polizi presentzia itogarria –poliziaz inguratutako manifestazioen ohiko irudi horiek– izatera ere ohitu da parte hartze abertzaleak garrantzi handia izan dezakeen mobilizazioetan, izan hauek politikoak, euskararen aldekoak edo sozialak.
Ikusiko da zertan zehazten den praktikan UPNren itun berria, baina EAEkoa ikusita, kolpeak non eta nolakoak izango diren samur aurreikus daiteke. Bistan da, halaber, PSN lotzen jarraitzen duela Sanzek itun berriarekin eta Nafarroa Baik oposizioko indar gisa nabarmentzeko aukera berri bat duela, bere barne arazoei aurre egin eta proiektu politikoaren ardatzak argitu eta finkatzen baditu bederen.

EAE-N sorgin ehizak aurrera darrai: EHAK-ko bost kideen auziperatzea, Gaztesareari elkartasuna agertzeagatik zazpi herritarrek ETArekiko kolaborazio salaketa jaso dute, festetako arazoak ez dira eten... baina zalantza barik azken hilabeteetan izandako gertaera larrienetakoa da Kontsuelo Agirrebarrena lizartzarrari ezarritako lau urteko espetxe zigorra, Regina Otaola Lizartzako PPko alkateari irain egin eta jotzen saiatzeagatik –hala dio Auzitegi Nazionalaren zigorrak–. Jotzea lortu balu zigorren bat mereziko luke Agirrebarrenak. Irainak eta saioengatik, egia balira –berak ukatzen ditu– isunen bat ere bai akaso... baina lau urteko espetxealdia? Proportzio eza erabatekoa da buruan zentzu apur bat duen edonorentzat. Irudika ezina litzateke Cadizen, Bartzelonan, Pisan, Oslon edo Berlinen.Ez da analisi juridiko-politiko gehiegirik behar berriz ere argi ondorioztatzeko euskal lurraldea salbuespen eremua dela Espainian.

PP eta EAJ bederen argi azaldu dira Jose Luis Rodriguez Zapaterok Espainian proposatu duen zerga igoeraren aurka. Eta normala da, alderdi horiek –PSOErekin batera– izan direlako EAEn eta Espainian azken urteetan izan diren zerga jaitsieren bultzatzaile. 2008an ondarearen zerga ezabatu zen Espainia osoan –Gipuzkoan ezik–, sozietateen zerga beheraka etorri da azken urteetan, eta kapitalaren zergak %18an berdindu dira guztiak. Zapaterok berak gogoratu dio PPri Europako Batasunean Espainia atzenetakoa dela presio fiskalean –EAE eta Nafarroa atzerago daude, Grezia eta Irlandarekin batera azkenak–.
Krisian gastuari eustea logikoa da, familietan ere hori egiten da. Baina diru gehiagoren sarrerari uko zergatik egiten zaion ondo azaldu behar zaie herritarrei, eta zerga igoeren kontrako alderdiek ez dute hori egiten, gehien jota inbertsioetarako eta lehiaketarako ez duela laguntzen argudiatzen dute. Suedia, Frantzia edo Danimarka, adibidez, azken 40 urteetan zertan ari diren galdetu beharko litzateke orduan. Seguruenik, erantzunetakoa litzateke hauek ere atzera doazela presio fiskalean; eta bai, ongizate estatuak atzera egin du Europan ere, baina presio fiskalean EAE edo Nafarroa baino 10-20 puntu gorago daude oraindik ere.

Azkenak
Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


2025-02-19 | Nicolas Goñi
Mozambiken kontratatu zituen militarren torturak isilpean gorde ditu Total multinazionalak

Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Eguneraketa berriak daude