Zor gaiztoko burbuila lehertu eta bi abuztu geroago

  • Agorrileko albiste nagusietako bat, ertzainek euskal karrikei egin dieten “aurpegi garbiketa” historikoarekin batera, izan da munduko nazio batzuetako ekonomiak hasi omen direla atzeralditik ateratzen. Ditxosozko “ernamuin berriak” loretuko ote dira? Ann Pettifor ezezkoan dago.
Kontainer garraioan dabilen itsasontziari zama mugitu egin zaio
Kontainer garraioan dabilen itsasontziari zama mugitu egin zaioLifefloatingby
Lur hartzeko egunak direnez opor osteko lehenbizikoak, munduko krisi ekonomikoari iraileko azterketa egiteko aitzakia ematen dute. Zertan gaude, pasatu da okerrena, geratu da atzerakada, ekonomia paralizatuari kimu berriak sortu al zaizkio dagoeneko, kontsumo zoroko urteen itzulera hurbilago ote da?

Ez da oso elegantea nork bere idatzi baten aipamena egitea. Akats horretan erori da, nahita, Net Hurbil hau titulutik hasita, justu duela bi urte ipinitakoari (“Zor gaiztoko burbuila lehertu zen abuztuan”) egiten baitio oihartzun. Hona orduko azken lerroetako batzuk: “Aipatu duguna bezain analisi katastrofikoak Ann Pettifor eta beste lau katuk sinatu izan dituzte abuztu honetan. Gainerakoek uste dute aste gutxitan baretuko direla gauzak. Baina denek aitortzen dute astindu gehiago izango dela laster”.

Kontua da Ann Pettifor ekonomialariak berak Debtonation-day, plus two (Debtonation –zorra lehertu zeneko– eguna gehi bi) artikulua plazaratu duela abuztuan Open Democracy sareko hedabide aurrerazalean. Debtonation kontzeptua Pettifor berak sortu zuen –2003tik ari zen kredituen burbuila lehertzear zela– eta justu duela bi urte Open Democracyn publikatu zuen Debtonation: how globalisation dies. Haren tesiaren muina: globalizazioa finantz erakundeek gidatu dutela zorpetze erraldoian oinarrituta, eta 2007ko abuztuan zapartatu zela eskema hori.

2007an Pettiforrek egindako aurreikuspenak bete egin dira, eta horregatik merezi du bai haren orduko analisietara bihurtzea eta bai etorkizunaz dioena irakurtzea, arriskatu eta asmatu zuten ekonomialari urrietakoa izan baitzen.

Zorpetze erraldoiaren gurpilak eztanda egin ondoren, bi urteotan sekulako diru galerak egin dituzte bankuek, askok hondoa jo dute –tartean handienetako batzuek–, kredituak izoztu egin dira, estatuek ortodoxiari errespetua galduta zuzenean sartu behar izan dute eskua finantz merkatuan, munduko ekonomia erdi-paralizatu da, industriaren salmentak agortu, milioika herritar behargin langabezian amildu, familia andanak etxebizitza galdu...

Pettiforrek kalkulatu du urteotan 25 bilioi dolar galdu dituela munduak krisiarekin, AEBen urtebeteko Barne Produktu Gordinaren bi halako zuloa. Eta honek paralizatu egin omen du globalizazioa. “Araurik gabeko kredituak ziren globalizazioaren muina, ez komertzioa, nahiz eta espekulazioaren eromena mundu mailako salerosketetan islatu den. Analista eta ekintzaile askok ez zuen ondo ulertu finantzak munduko ekonomian jokatzen zuen papera (...) Globalizazioaren aurkako mugimendua bera komertzioan egoskortu zen, eta finantzen garrantzia gutxietsi zuen”.

Hurbileko etorkizunari begira gauzak nola dauden analizatzeko, bi atali erreparatu die Pettiforrek. Batetik, mundu mailako komertzioari, hori izan baita globalizazioaren ikurra, nazioetako ekonomiak planetakoan integratu behar omen zituena. Bestetik, Txinako ekonomiaren aldartea. Asko abonatu da Txinaren sasoia, bera izango omen dela mundua krisitik aterako duen motoreetakoa, ez bada nagusia. Aldiz, bi atalak aztertuta uste du Ann Pettiforrek globalizazioarenak egin duela.

Itsas garraioaren motela

Mundu mailako komertzioan ez da berpizkundea iragarriko duen ernamuinik ageri. Munduko Merkataritza Erakundeak aurreikusten du 2009an salerosketak %10 murritzagoak izanen direla iaz baino. Itsasoko garraioan eta ontzigintzan nabarmentzen da gehien.

Munduko portuetan 500 kontainer-ontzi omen daude lanik gabe amarratuta lehorrari, milaka marinel besoak tolestatuta. Sektoreko informazio iturriak aipatu ditu Ann Pettiforrek.

Seeking Alpha buletinean Steven Hansen itsas garraioan adituak kontatu du berrikitan Sea Asia 2009 biltzarrean pakeboteen jabeek, ontzigintzako nagusiek, garraio korporazio erraldoietakoek eta logistikako ugazabek ia aho batez iritzi omen diotena: krisiak luze joko duela oraindik, zehazki bost urte.

Une honetan itsasontzi gehiegi dago. Hori gutxi balitz, ontziolek sekula baino bapore gehiago dauzkate bukatzear, berehala uretaratzeko prest. Abendu honetarako munduan kontainer garraioan ari diren ontzi guztien %20 egon omen daiteke lanik gabe geldirik.

Ther Spiegel astekari liberal alemanean munduko itsas garraioaren panorama beltza marraztu dute Global Crisis Hits Shipping Industry Hard (Mundu mailako krisiak gogor astindu du itsas garraiogintza) erreportaje luzean. “Itsasoko garraioak beste ezein atalek baino etekin handiagoa atera dio globalizazioari. Baina munduko ekonomiaren krisiak beste guztiak baino gehiago zauritu dezake”. Erradiografiak ez du kasik argiunerik erakusten: baporeak erdi hutsik nabigatzen, pakebote berriak kaitik atera gabe, pleit edo prezioak erdira makurtuta, bankuak kredituak ukatzen...

Itsasoko garraioak kapital asko behar baitu. Zorraren burbuila garaian bankuak amorratzen zeuden dirua lagatzeko, baina anpulua lehertu denean kredituak agortu egin dira itsasgintzarako ere. Hilabeteotan ontzigintzako aktibitatea gobernuek luzatutako kreditu eta dirulaguntzen bizkar dabil. Noiz arte? Ez jakin. Edonola ere, Seeking Alphan aipatzen zen Sea Asia 2009 biltzarrean industriako nagusiek onartu omen zutela mundua ez dela berriro itzuliko 2007aren aurreko garaietako kontsumismo zorora.
Bitartean zer lortuko du Txina erraldoiak? Txinaren hazkunde tasetan dituzte itxaropen handiak aditu askok. Bestela uste du Ann Pettiforrek, Munduko Diru Funtsaren analisietan bezala beste batzuetan oinarrituta. Txinaren hazkundea handia izanik ere, mundua krisitik ateratzeko derrigorrezkoa litzateke Europar Batasuna eta AEBk ateratzea. Gainera, Txinaren azken hilabeteetako hazkundea Estatuaren diru injekzioei esker gertatu omen da neurri handi batean, eta asko uste du, beldurrez, lehertuko den hurrengo burbuila han puztu dela.

Ann Pettiforren epaia: “2007ko abuztuaren 9an aldatu egin zen mundua. Guztiok –gizabanako, familia, enpresa, banku, gobernu, nazioarteko erakunde...– nozitzen ditugu ondorioak. Debtonation-day egunaren errainupean gaude: egun hartan mamitu ziren aurreko belaunaldiaren ekonomiazko huts egiteak eta krisi aro berri batean murgildu ginen”.

Azkenak
EAEko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren analisia aurkeztu du Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak

EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]


2025-04-09 | Sustatu
UEUk aurtengo uda ikastaroen zerrenda finkatu du

UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.


ANE LABAKA MAYOZ:
“Ama izatean bizitako zurrunbiloari hitzak jartzen saiatu naiz”

Ane Labaka Mayoz bertsolari eta idazleak ‘Hezur berriak’ (SUSA, 2025) poesia liburua plazaratu berri du. Bertan, amatu aurreko eta ondorengo hilabeteetan bizitako beldurrak, ilusioak, biolentziak, presio sozialak, erruak, pozak eta nekeak bildu ditu.


“Badaude diskriminazio egoera baten zantzu nahikoak, gutxienez eskatzen dutenak Debako liburutegian ikerketa bat aurrera eramatea”

Irati Aizpurua Alquezar abokatuak zuhurtziaz erantzun ditu ARGIAren galderak, eta testuinguru juridikoa eman digu, Debako udal liburutegian gertatzen denaren inguruan. Elkarrizketa zabal batean berriki kontatu dugunez, 2 urtera arteko haurrek galarazita dute Debako haur... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude