Mende laurdeneko ibilera herrena

  • 25 urte dira Urdaibai Biosferaren Erreserba izendatu zutela, eta hogei hura sostengatzen duen legea onartu zela Gasteizko Legebiltzarrean. Ez du ematen, baina, ospatzeko asko dagoenik. Biosferaren Erreserba garapen iraunkorrerako tresna bikaina da teorian, eta ezin ukatuzkoa da Urdaibairi mesede egin dionik praktikan ere, baina haren kudeaketan sortu diren itokinetatik itsasadar oso bat ari da ihes egiten.
Sukarrietako txoko honetan eraiki gura du Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim 2 delakoa. Gaur egun umeentzako udalekuak egiten dira Ricardo Bastida arkitektoak diseinatutako eraikinean, paraje natural ederrean.Lander Arbelaitz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Duela urte batzuk gertatu zen. Ibaizabali buruzko erreportajea egiten ari ginen eta militante ekologista batek lagundu nahi zigun XIX. mendean Bilboko itsasadarrak zer itxura zeukan irudikatzen: “Imajinatu Urdaibairen antzeko paisaia, baina eremu zabalagoan”. Kontrako ariketa proposatuko dizuegu orain: imajinatu Ibaizabaleko zementu-orgia baina eremu txikiagoan. Bada, halakoxea izango litzateke Urdaibai gaur egun, 70eko hamarkadaren hasieran Bizkaiko Aldundiak zituen asmoak gauzatu izan balira.

Alfonso Caño Gernikako Ekologia Lantaldeko kideak gogoratu du, Argiarekin hizketan, mehatxu hura. Padura guztiak lehortu, etxeak barra-barra eraiki Oka itsasadarraren bazter bietan, kirol-porturen bat edo beste egin... Egitasmoa ez zuen kontzientzia ekologikoak bertan behera utzi, diru faltak baizik. Ez dago alde onik gabeko krisirik.

Frankismo osteko erakundeek ez zuten proiektu hura berpiztu, baina arriskua ez zen horregatik berehala desagertu. “80ko hamarkadaren hasieran petrolio findegi handi bat egiteko proiektua egon zen”, dio Cañok. Azkenik, 1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen Urdaibai, eta horri esker dauka inguruak gaur egun daukan itxura.

Eta itxuratik harago, zer? Findegirik ez dago, baina beste aje batzuk bai, erruz. Urdaibaiko Erreserbak Bizkaia osoaren %10 du hedaduraz, eta herrialdeko udalen %10ek (22k guztira) dute lur eremuren bat haren barruan. 45.000 biztanle inguru, gehienak nukleo bitan kontzentratuta: Bermeo eta Gernika. Bada, erreportaje hau Urdaibai bera bezain zabala suertatu liteke xehetasun osoz aztertuko bagenitu talde ekologistek eta beste gizarte eragile batzuek Erreserbaren kudeaketari leporatzen dizkioten gaitz guztiak. Gune jakinen gainean jarriko dugu lupa, beraz.

Historia gogoratzen

Ohituraz naturaren kontserbazio hutsarekin lotzen dugu –izenak berak horixe iradokitzen du–, baina Biosferaren Erreserba askoz gehiago da edo izan behar luke, UNESCOk egiten duen definizioaren arabera: naturaren eta gizakiaren arteko harreman orekatua lortu nahi den gunea. Edo, gaur egungo hizkerara ekarrita, garapen iraunkorraren laborategi antzeko bat.

Busturialdeak bazituen horretarako baldintza egokiak: naturgune garrantzitsuak eta ondo kontserbatuak, eta aldi berean gizakiaren jarduera sektore guztietan, industria barne. Horrek ez du esan nahi beste eskualde batzuek antzeko ezaugarririk ez zeukatenik, baina kontua da Busturialdeako hautagaitza aukeratu zuela UNESCOk 1984an. Urdaibai izena ere izendapenarekin batera hasi zen ezagun egiten, ordura arte ingurukoek baizik ezagutzen ez zuten toponimo iluna baitzen, antzinako dorretxe bati zegokiona.

Alfonso Cañok azpimarratu nahi izaten du bost urte geroago, EAEko Legebiltzarrak Urdaibaiko Erreserbaren Babeserako Legea onartu zuenean, aho batez egin zuela. Gernikarrak salatzen duenez, alderdi askoren jokabidea ez da izan, igaro diren hogei urteotan, orduan emandako botoarekin koherentea. Datu bat: Urdaibairen izendapena egin zen garaian 100 Biosferaren Erreserba inguru zeuden munduan, gaur egun 500dik hurbil dago kopuru hori. Cañoren esanetan, “inflazio horren azalpena da gobernu askok Biosferaren Erreserbetan aurkitu dutela ingurumenarekiko darabilten politika zikina zuritzeko aitzakia, eta hemen ere hala gertatu da. Hori da, hogei urte eta gero, gure balorazioa”.

Txarto kudeatutako tresna egokia

Alde onak badira, noski. Argi geratu da erreportaje honen hasieran: Biosferaren Erreserba izendatu ez bazuten eta ondorengo legea egin ez bazen, honezkero Urdaibaik Castro Urdialesen edo Miarritzen antz handiagoa edukiko luke Urdaibairena baino. “Erreserbaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamu Gidaria (EKEG) izeneko tresna eratorri zen legetik –diosku Cañok–, eta tresna ona da, zehaztu egiten duelako hirigintzaren alorrean, Urdaibairen zentimetro koadro bakoitzean zer egin daitekeen eta zer ez, babes bereziko eremua izan edo ez izan”. Edozein landa-eremu hartzen du bere baitan EKEGek, hiriguneak dira salbuetsitako bakarrak. Horietatik kanpo gauzatu gura den edozein proiektu Urdaibaiko Patronatura igorri behar da lehenik, haren oniritzia jasotzeko. Sistemak arrakala ugari ditu, alabaina.

Alfonso Cañoren ustez, Urdaibairen kudeaketak duen gabeziarik nabarmenetako bat Patronatuak zaintza zerbitzurik ez edukitzea da. Ematen ditu txostenak, eta sarri askotan txosten lotesleak dira, baina gero inor ez da arduratzen erabakitakoa betetzen den behatzeaz. Hala, legez kanpoko eraikinak egin izan dira Urdaibain, beste edonon bezala. Ageriko arrazoiengatik, Jose Antonio Ardanza EAEko lehendakari ohiaren txaleta da adibide ezagunena, baina ez bakarra. Cañoren iritziz, orain dela 30 urte Urdaibai porlanez estali gura zuten haiek segitu dute eurena egiten, apalago bada ere, han-hemenka. Eta kritika zorrotza egin dio alderdi jakin bati: “EAJ buru izan den udalerri gehienak, denak esatea injustua delako beharbada, Erreserbaren kontra jokatu dute”. Udal gehienek oztopotzat dute EKEG, euren zabalkunde planak eragozten dizkielako.

Gernikako Ekologia Lantaldea ez ezik, Urdaibairen eremuan lanean ari den beste talde ekologista garrantzitsua Zain Dezagun Urdaibai da. Bertako kide Erroxeli Ojinagak, Cañorekin bat eginez, higiezinen negozioaren presioan ikusten du Urdaibairen aurkako mehatxurik handienetakoa: “Bitxia bada ere, Urdaibai Biosferaren Erreserba izateak abantaila bat eman die higiezinen sustatzaileei, garestiago saltzeko balio dien etiketa da. Eraiki izan da legez kanpo, eta are gehiago legearen bazterretan”.

Ojinagak dio gutxi gorabehera hamabost espediente daudela irekita momentu honetan. Ardanzarena bakarrik ez, txalet ugariren eraikuntzari buruzko auziak daude uneon epaitegietan aztergai. Kasu batzuetan proiektua ez da abiatu, bestetan bai. Handiena, Kanala inguruan –itsasadarraren eskumako ibarrean, Gautegiz-Arteaga udalerrian–, lehen multzokoa da ekologisten pozerako. 23 txalet, zein bere lur puska ederrarekin, “hirigunea sendotzeko” Udalaren argudioen arabera. Momentuz ekologistei eman die arrazoia epaileak, orain ikusteko dago helegiteek nora daramaten afera.

Urdaibain, Biosferaren Erreserba guztietan bezala, ardatz biren inguruan ezartzen dira gestiorako irizpideak. Ingurumena da bata, arlo sozioekonomikoa bestea. Lehenbizikoari dagokionez, berebiziko garrantzia dute hiru gunek: artadiek, itsasadarreko padurek eta kostaldeak orobat. Hirurak daude babes bereziko gune izendatuta, arkeologia-aztarnategiekin batera. EAEtik kanpoko beste araudi batzuek ere eragiten dute; esaterako, Urdaibaiko ur-emari guztiak, errekarik txikieneraino, Europar Batasuneko babes bereziko sare batean daude kokatuta. Urdaibairen Legeak babesten dituen eremuak eurak ere nazioarteko edota Estatuko hitzarmenetatik jasotzen dute babes erantsia. Berme sendoa dagoela ematen du, eta hein batean hala da. Bitxia da talde ekologisten kritikek ikuspegi sozioekonomikoarekin zerikusi handiagoa daukatela naturaren kontserbazioarekin baino. Baina horrek ez du esan gura ingurumenarekikoak guztiz bare dabiltzanik.

Jar dezagun arreta baso-kudeaketan, berbarako. Gune beltzenetakoa da Urdaibain, Alfonso Caño zein Erroxeli Ojinagaren ustetan. Artadiekin arazorik ez, ondo gordeta daude, teorian praktikan bezala. “Ez daukate zurgintza sektorerako interes handirik, eta horri eskerrak”, nabaritu du Zain Dezagun Urdaibaikoak. Hortik kanpo, baso-politika ankerra dagoela salatzen dute ekologistek: pinua eta eukaliptoa landatzen dira nagusiki, mendiko pistak barra-barra eta irizpide argirik gabe zabaltzen dira... “Baccharis-a kentzea ondo dago [ikus Berandu izan daiteke erreportajea, Argiaren 2168. zenbakian], baina pinu eta eukaliptoak ere inbaditzaileak dira nire ustez”, gaineratu du Ojinagak.

Urdaibairen Legeak, eta ondorioz Patronatuaren sorrerak, ez zituen ezabatu aurrez zeuden eskumenak. Baso-kudeaketa Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio, eta honela erantzun die kritikei bere prentsa-zerbitzuaren bitartez: “Garrantzitsua da bereizketa bat egitea: ondare-basoetan Aldundiak erabakitzen du zer landatu, eta erabilera publikokoetan udalerriek. Aldundiak bertako zuhaitzak landatzeko gomendioa egiten du, nahiz eta orokorrean egokia den onura ekonomikoa ematen duten pinuen eta bertako zuhaiztien arteko oreka. Bestalde, Urdaibai eremuaren barruan, Sollube mendian, badago Aldundiarena den lur eremu bat, eukaliptoa duena, baina Aldundiak landaketa horrekin erosi zuen eta denbora gutxi barru, zuhaitzok ebakitzeko moduan izango dira eta espezie hostozabalak jarriko dituzte han. Pistei buruz, irizpide argiak, aproposak eta ingurumenarekin eta baso kudeaketarekin bat datozen baldintzak zorrotz jarraitzen dira, jende oso aditua dago horretan lanean”.

Aldundiak datuz hornitu du erantzuna. Adierazi digutenez, Urdaibaiko Erreserban 1.000 hektarea inguru estaltzen dute zuhaiztiek. Horien %58 espezie hostozabalenak dira (arteak, pagoak, haritzak...), eta gainerakoa koniferoenak. Insignis pinuek eta eukaliptoek, hain juxtu, zuhaizti guztien %18 eta %6 betetzen dute, hurrenez hurren.

Bide batez esan dezagun Bizkaiko Aldundia izan dela Argiak egindako informazio-eskariei erantzun dion erakunde publiko bakarra, eta ez galdetutako arlo guztiez. Jaurlaritzak, eta haren bidez Patronatuak, ez diete gure deiei men egin.

Dragatzearen ondorioak

Patronatuko langilea da Manu Monge geologoa hain zuzen, baina argi utzi digu ez duela gurekin haren izenean berba egingo. Mongek Okako estuarioko sedimentuen gaineko azterketa egin du bere doktorego-tesian, eta horretaz baino ez zaigu mintzatu. Laburtuz, hauek dira haren lanaren ondorio nagusiak: batetik, itsasadarra bere kapazitatea galtzen ari da gizakion jardueraren erruz. Marea-arteko eremuaren zati handi bat lehortu egin zen XX. mende erdian, nekazaritzaren mesedetan. Gerora, lehortze horiek bertan behera utzi eta itsasoak zati bat berreskuratu du, baina ez dena. Horretarako, kendu beharko lirateke oraindik ere itsasadarraren gorako mareak mugarik gabe zabaltzeko dituen oztopo guztiak: hesiak, muino artifizialak...

Bestetik, Okan ohikoak diren dragatzeek kalte egite diote sistemaren orekari, eta ez Mundakako olatuari bakarrik, nahiz eta horretaz gehiago hitz egiten den. Muruetako ontziolan ekoizten dituzten ontziak itsasoratu ahal izateko egiten dira dragatzeok. Sakonera handitzen da, azken batean. Baina Mongeren lantaldeak behatu duenez, itsasadarraren hondoak oso denbora laburrean berreskuratzen du galdutakoa. Are gehiago, dragatzearekin galdutako maila berreskuratzeaz konformatu ez eta handik gutxira lehen baino gorago egoten da. Bere tesien ondorioetan, dragatze-lanak, eta baita haien sakonera ere, ahalik eta gehien murriztea gomendatzen du Mongek, idealena bat ere ez egitea litzatekeela gogoratu ostean.

Aipatutako ondorioei beste bat gaineratu beharko: dragatzeak hondoa astintzen du, eta han pilatutako metal astunei berriz igoarazi, horrek bertako espeziei dakarzkien kalteak eta guzti. Hori bai, dragatzeak metalak mugitzen ditu, baina horiek beste nonbaitetik iritsi dira. Harrigarria da, baina Euskal Herriko urik kutsatuenetakoak Urdaibain topa daitezke. Oraindik lanean dirauten Gernikako eta inguruko zenbait industriatan dago poluzio horren jatorria. Ardurak banatze aldera, zera dio Alfonso Cañok: “Enpresa horiei ez zaie diru-laguntzarik ematen euren jarduera kutsatzailea eteteko planak garatu ditzaten”. Berriz ikuspuntu sozioekonomikoa mahai gainean. Izan ere, Biosferaren Erreserba baten gakoetako bat da herritarrei ordainak ematea, euren jarduerekin ingurumenari kalte ez egitearen truke. Urdaibain ez da halakorik egiten, salatu du Cañok, eta hori dateke Erreserbaren gabeziarik handiena.

Arduradun berrien erronka latza

Lasaitasuna da nagusi Urdaibaiko txoko bazterretan, ez ordea haren kudeaketa egiten den bulegoetan. Eskualdearen garapen sozioekonomikoa zehaztu behar duen plana, euskaraz JSEGE siglak dituena, egiteke dago, duela hamaika urte abian jarritakoak porrot egin ostean. Hala, ez dago plan zehatzik legearen arimatik harago. Hobeto esanda, badago, baina tiraderan gordeta. Urte hasieran aurkeztu zuten orduan ardura zutenek; PSEren gobernua ailegatzearekin, harenak egin du: ez da Ingurumen Saileko kide berrien gustuko. Bestetik, Patronatuak Jaurlaritzarekiko dependentzia handiegia izatea salatzen dute ekologistek. Orain, gainera, buru faltan dabil; urtebete baino gehiago da zuzendaririk gabe ari dela lanean. Den-dena, Erroxeli Ojinagaren berbetan, tokian tokiko administrazioen arteko liskar giro etengabean, Aldundiaren eta Jaurlaritzaren artekoa batik bat. Panorama horixe aurkitu du German Alonsok, EAEko gobernu berriak izendatu duen Biodibertsitate Zuzendari eta, hortaz, Erreserbaren arduradun politiko nagusietakoak. Ez da harritzekoa “Urdaibain giro apala” aurkitu duela adierazi izana Espainiako Estatuko egunkari bati, guri ezean. Gainerakoan, Jaurlaritza osoan momentuz nagusi den zuhurtzia mintzo da haren ahotik. Alfonso Cañok alderdi on bat ikusten dio behintzat German Alonsori: primeran ezagutzen du Urdaibai, eta aspalditik gainera. Hori eta gehiago beharko du.
Eta orain, Guggengheim
Osagai berria du azken hilabeteotan Urdaibaiko saltsa-maltsak: Bizkaiko Foru Aldundiak Sukarrietan Guggenheim Museo bat kokatzeko agertutako asmoa. Administrazioen arteko desadostasunen erakusle behinenetako bat, bide batez esateko. Kasu honetan, talde ekologistek barik, auzokideek hartu dute proiektuari aurre egiteko borrokaren bandera. Hain zuzen, Sukarrieta eta Busturia herrien artean dagoen Abiña auzoko elkarteak. Bertako presidente Jon Martinezek eman digu euren argudioen berri: “Hainbat arrazoirengatik ez gaude leku horretan museoa eraikitzearekin ados. Batetik, hor dagoen Ricardo Bastida arkitektoaren eraikina bota beharko luketelako, eta gure ustez babestuta egon behar du, Bastidaren edozein lanek bezala, Bizkaiko arkitektorik esanguratsuenetakoa da eta. Bestetik, eraikin horretan eta haren inguruan dauden ume-koloniak betetzen duen funtzio sozialagatik. Eta ez dira arrazoi bakarrak”.

Milaka bizkaitarrek azalpen gehiago barik ulertuko dute Martinezek esandakoa. Azken hamarkadetan, BBKren gizarte ekintza arloaren eskutik, Sukarrietako kolonietatik igaro diren milaka umeak dira. Udalekuen ardatza ingurumen-heziketa da, Biosferaren Erreserben helburuetako bat bidenabar. Lehenago, XX. mende hasieran, umeak hartzen zituen era berean Bastidaren eraikinak. Ezkerraldeko meatzarien seme-alabak ziren, eta hantxe aurkitzen zuten gurasoen ondoan ez zeukatena: naturarekiko harremana, giro euskalduna eta egunean hiru otordu.

Argudio sozial-historikoei ingurumenari lotuagoak ere erantsi dizkiete Guggenheim 2 egitasmoaren aurka azaldu diren batzuek, auzokide nahiz kanpoko: kostatik hurbilegi egotea, besteak beste. Aldundiari gai honetaz egin dizkiogun itaunak, berriz, erantzuteke geratu dira.

ASTEKARIA
2009ko abuztuaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#2
Arkaitz Zarraga Azumendi
#3
Ane Ablanedo Larrion
#4
Haizea Isasa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Eguneraketa berriak daude