Munduko lotsaren zenbakiak

  • Mundu osoko krisialdi ekonomikoan murgilduta gaude, baita egoera hori sortu duen sistema kapitalista beraren krisialdiaren erdian ere. Iparraldeko herrialde aberatsen krisiak zuzenean eragiten digunez, Hegoaldeko herrialde txiroen, Hirugarren Munduaren egoera ahaztuta daukagu, eta hango datuek planeta osoa lotsatu beharko lukete.
Kapitalismoaren krisialdia
Kapitalismoaren krisialdiaArgia
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
CADTM, Hirugarren Munduko Zorra Baliogabetzeko Batzordeko aditu taldea – besteak beste, Damian Mollet eta Eric Toussaint adituek osatzen dute–, aurtengo martxoan Kuban bildu da, munduko ekonomiaren eta kanpo zorrak itotako eta jazarritako Hirugarren Munduko herrialde askoren egoera aztertzeko. Iparraldeko herrialde aberats nagusiak kanpo zorraz aprobetxatu dira. Zorra neurrigabe hazi da 1980tik, Hegoaldeak esportatutako oinarrizko ondasunen nazioarteko prezioek behera egin dutelako eta interes tasak hazi egin direlako. Lehenik eta behin, garapen bidean dauden herrialdeek, 2007a arte, 102 aldiz ordaindu dute 1970ean zor zutena eta, tarte horretan, kanpo zorra 48z biderkatu da. Zorraren diferentzia garbia –jasotako maileguen eta diru-itzultze guztien arteko aldea–, osotara minus 759.000 milioi dolarretakoa izan da 1985etik 2007ra.

Gaur egun, Amerikako Estatu Batuetako kanpo hartzekodunek guztira sei bilioi dolarretatik gora (6.642.000 milioi) zor dituzte, eta horietatik bi bilioi baino gehiago (2.055.000 milioi) garapen bidean dauden herrialdeei dagozkie.

Munduko errealitateari buruzko datu estatistiko hauetan oinarrituta, giza garabide negargarria, desoreka izugarriak, zor gorrotagarria, herrialde aberatsen aldeko lukuruzko transferentzia finantzarioak eta herrialde aberatsen mesedetako lehengaien nazioarteko prezioen jaitsiera sortzen direla ondorioztatu daiteke. Segidan, mundu lotsagarri hori islatzen duten zenbait datu estatistiko eskainiko ditugu.

Munduko desorekak

2006an munduan 6.500 milioi biztanle zeuden. Horietatik %77 Hirugarren Mundukoak dira, %7 PECOTeko herrialdekoak (Erdialdeko eta Ekialdeko Europa, Turkia eta Erdialdeko Asia), eta %16 herrialde aberatsetakoak. Barne Produktu Gordina (BPG) 48,46 bilioi dolarretakoa zen 2006an. Horietatik %19 Hirugarren Munduari dagozkio, %6 PECOTeko herrialdeei eta %76 herrialde aberatsei. Biztanleko BPGaren batez bestekoa 5.800 dolarretakoa da mundu osoan, 1.520 dolarretakoa Hirugarren Munduan, 2.700 dolarretakoa PECOTeko herrialdeetan eta 28.600 dolarretakoa herrialde aberatsetan.

Jarraian datozen datuak zehatzagoak dira eta ederki adierazten dute Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko desoreka sakona. Planetako 500 pertsona aberatsenen errenta 416 milioi pertsona pobreen errenta baino handiagoa da. 2005ean, 2.600 milioi pertsona eguneko bi dolar baino gutxiagorekin bizi ziren eta 1.400 milioi, 1,25 dolar baino gutxiagorekin. 1981etik 2004ra egunean dolar bat baino gutxiagorekin bizi ziren pertsonen kopurua asko hazi zen. Hala, Saharaz azpiko Afrikan, 1981an 214 milioi pertsona zeuden egoera horretan; 2004an, aldiz, 391 milioi. Hego Amerikan eta Karibean, 1981ean 46 milioi pertsona ziren, eta 2004an 46 milioi. Hegoaldeko Asian, datu hori 584 milioi pertsonatan zegoen 1981ean, eta 2004an 596 milioitara iritsi zen. Azkenik, munduan goseak diren pertsonen kopurua 848 milioikoa zen 2005ean, eta 2008an, aldiz, 963 milioikoa.

Zorrak oztopatutako gizarte zerbitzuak

Hirugarren munduan 100 milioi haur daude eskolatze adinean (Lehen Hezkuntza) baina eskolatu gabe. Urtean 500.000 emakume hiltzen dira haurdunaldiari eta erditzeari lotutako konplikazioak medio. 1.100 milioi pertsonek eskura edateko ura. 2.600 milioi pertsonek ez dute oinarrizko saneamendu sistemarik.

Egoera hau ulertzeko, nahikoa da Hirugarren Munduko zenbait herrialdetan, 1992tik 1997ra, oinarrizko gizarte zerbitzuetara bideratutako aurrekontua eta kanpo zorra ordaintzeko erabilitako dirua alderatzea. Hala, Kamerunek %4 bideratzen du gizarte zerbitzuetara, eta %36 kanpo zorra estaltzera. Boli Kostak, %11,4 gizarte zerbitzuetara eta %36 kanpo zorrera. Kenyak, %12,6 gizarte zerbitzuetara eta %40 zorrera. Zambiak, %6,7 gizarte zerbitzuetara eta %40 zorrera. Nigerrek, %20,4 gizarte zerbitzuetara eta %33 zorrera. Tanzaniak, %15 gizarte zerbitzuetara eta %46 zorrera. Nikaraguak,%9,2 gizarte zerbitzuetara eta %14,1 zorrera.

Munduko Bankuaren, OMEren, UNESCOren eta nazioarteko beste erakunde batzuen arabera, munduko biztanleria osoari oinarrizko gizarte zerbitzuak –lehen hezkuntza, osasuna, ura eta saneamendua– bermatzeko, hamar urtetan, urteko 80.000 milioi dolar beharko lirateke.

Aberatsak gero eta aberatsago

2001ean 1.000 milioi dolar baino gehiago zituzten 497 aberats zeuden munduan, eta guztien artean 1,5 bilioi dolarreko ondasuna zuten. 2007an kopuru hori 1.125era iritsi zen eta guztira 4,4 bilioi dolarretako ondasuna osatzen zuten.

CADTMko adituen arabera, kopuru horietan oinarrituta, ondasun horien gaineko urteko %2ko zerga nahikoa litzateke 88.000 milioi euro lortzeko eta, beraz, Hirugarren Munduko oinarrizko beharrak asetzeko.
Kapitalismoaren krisialdia
Iparraldearen gastu militarra bilioi bat dolarretik gorakoa da
Hegoaldeko herrialdeak, Hirugarren Mundukoak, alegia, nekez bizirauten duten bitartean, Iparraldearen gastu militarra bilioi bat dolarretik gorakoa da (1.339.000 milioi). Publizitatean 486.000 milioi dolar gastatzen dira urtero. Droga trafikoari lotutako gastuak urtean 400.000 milioi dolarrekoa da gastua. 2007a arte, Irakeko gerrari zuzenean lotutako Amerikako Estatu Batuen gastuak 400.000 milioi dolarretakoak ziren. Amerikako Estatu Batuek, hilero, 16.000 milioi dolar bideratzen dituzte Irakeko eta Afganistango gerrara. Eta Nazio Batuen Erakundeko urteko aurrekontua horixe bera da, 16.000 milioi dolar.

Nazioarteko Moneta Funtsak (NMF) 2009ko urtarrilean egindako kalkuluen arabera, Iparraldeko –hau da, herrialde aberatsetako– banku pribatuen krisiak 2,2 bilioiko kostua izan du. Royal Bank of Scotland-ek bakarrik 30.000 milioi dolarreko galerak izan zituen 2008an. Esaterako, kopuru hori bera Kenya osoko Barne Produktu Gordina da.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude