Ñabardurek punka aberasten dute

  • Neallta Fola ::Iraultza

    Puzkarra Records

    iraupena ::28´39´´

Iraultza
Aretxabaletako hirukote honek urte gutxi batzuk daramatza izen bitxi honekin eta aspaldi honetan gero eta kontzertu gehiago egiten dabil. Izen gaeliko horrek hilketari eta hondamendiari dei egiten dio, eta hala irudikatzen dute diskoaren azalean. Horren aurrean, iraultzaren eta guztiok elkartzearen aldeko deiadarra egiten dute. Bestalde, nahiz eta punka eta oi!-a ageriko eraginen artean izan, gai dira kantuei bestelako ñabardurak emateko. Horretarako, melodiekin, kantuen introekin eta gitarra doinuekin asko jokatzen dute. Peter and The Test Tube Babies, Alemaniako 80ko hamarkadako taldeak, Wire eta talde ilunagoak ekarri dizkigute gogora. Hala ere, abesteko eran oi!-etik hurbil daude. Hitzak euskaraz dira –ingelesezko salbuespen batekin– eta gai pertsonalak eta sozialak tartekatzen dituzte.
Neallta Fola
"Arrasateko taldeetatik gustatzen ez zaiguna da askok soinu antzekoa dutela"

Albiste ona da, zalantza barik, Aretxabaletako musika talde batek diskoa kaleratzea…


Bai. Zoritxarrez oso talde gutxi daude herrian. Hain zuzen ere, horren arrazoi nagusia da oso erraztasun gutxi ditugula: luzaroan herriko musikariak lokal barik egon gara, ez dago kontzertuak non egin... Azken bi urteak kuartel zaharrean entseatzen gabiltza, baina uste dut laster guztiok botako gaituztela.

Iraultza ezinbestekoa da? Zer egiten has gaitezke?


Bai. Lehenik eta behin, gauzak ondo ez daudela ikusi behar dugu, begiak zabaldu behar ditugu. Horren ostean, bakoitza bere aldetik ibili beharrean, elkartu egin behar gara.

Zuen kantuek gitarra riff eta ukitu bereziak dituzte...


Eskerrik asko. Saiatzen gara buruari apur bat eragiten eta betikotik apur bat aldentzen. Era berean, ahalegina egiten dugu kantuei buelta batzuk emateko, bat-batean irteten zaigun pieza kañeroena utzi beharrean, apur bat gehiago garatzen eta bestelako ukituak ematen.

Zer irudikatzen du diskoaren azalak, arrasatearrak zuek inbaditzera datozela?


[Barreak] Ez. Konkistatzaileak eta suntsipena datozela.

Baina ez duzue ukatuko Arrasateko punk eta oi! mugimenduek eragina izan dutela zuengan...


Egia da Arrasatera asko jotzen dugula kontzertuak-eta ikustera, lagunak ere baditugu eta beti onerako izan da. Are gehiago, Arrasateko gaztetxea eta entsegu lokalak ikusita, gu marjinatuak sentitzen gara. Hala ere, Arrasatetik gustatzen ez zaiguna da talde askok eta askok soinu antzekoa dutela eta sorpresa gutxi izaten dela.

Puzkarra Records zen diskoa kaleratzeko aukera onena?


Baietz uste dugu, eta aspalditik geneukan hitzartuta. Lagunak ditugu eta lana egiteko duten modua gustuko dugu. Dena dela, diskoaren banaketaz, batez ere, taldekoak arduratuko gara. Biniloan ere kaleratzeko asmoa genuen, baina azkenean ez geneukan horretarako dirurik.

Azkenak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


2025-04-02 | Mara Altuna Díaz
Arberoa ikastolaren suteak elkartasuna piztu du Ibarran

Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.


Okupazioaren kontrako epaiketa azkarrak indarrean sartuko dira ostegunetik aurrera

Azaroaren 19an Justiziaren Eraginkortasunari buruzko Legea eta Prozedura Kirminalaren Legea aldatu zituen Espainiako Kongresuak, beste lege sorta batzuk onartzearekin batera. Horrek epaiketa azkarrak egitea, pisu turistikoen erregulazioa aldatzea edo kaleratze zehatz batzuen... [+]


2025-04-02 | Hala Bedi
Haizea eta Mikelsa (Euskal Udalekuak):
“Adin baten ematen du gauza guaiak ezin direla euskaraz egin”

Hemen da "uda bete abentura bizitzeko aukera." Zabalik dago aurtengo Euskal Udalekuetan izena emateko epea. 6 urtetatik 17 urtera arteko haur eta gazteentzako hamaika txanda antolatu dituzte Bernedo, Abaigar eta Goñi herrietan.


Bridgestonek 335 langile kaleratu nahi ditu Basauriko plantatik

Japoniako multinazionalak egin nahi duen erregulazio txostenak plantako langileen herenari baino gehiagori eragingo die. Enpresa batzordeko kide Luis Escalonak adierazi du "langileen aurkako eraso bat" dela, eta lanuzteak egingo dituztela iragarri du.


2025-04-01 | Axier Lopez
Eskuindar nahiz progre, 10 urtez mozalarekin

Duela hamar urteko martxoaren 31an Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten denok Mozal Legea gisa ezagutzen dugun araudia. Espainiako Estatuan ez ezik, nazioartean parekorik gabeko aurkakotasuna eragin zuen lege makurra. Hamarkada pasa da eta jaio zenean bezain... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Espainiako polizia bat bi urtez infiltratu zen Lleidako mugimendu politiko eta sozialetan

Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]


Migratzaileen kontrako makro-operazioa: 135 pertsona atxiki ditu Poliziak Irun-Hendaia artean

350 poliziako "Force Frontière" dispositiboa baliatu dute Gipuzkoako eta Lapurdiko mugetan migratzaileen kontra egiteko martxoaren 26 eta 27an. Aurrez "terrorismo islamistaren" aurka egiteko aitzakiaz erabiltzen zituzten dispositiboak, orain "migrazio... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Laborantza lur sail bati buruzko eztabaida piztu da berriz Arbonan

Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]


Eguneraketa berriak daude