Hodeiera

Euskararen ingurukoak modu nahikoa agonikoan bizi ditugu sarritan, baina bestelakorik ere bada: plazera, atsegina, irribarrea... Eta, areago, gertakari bera modu ezkorrean edo baikorrean ikus dezakegu. Horixe gertatzen zait, konparaziora, Hodeierarekin.

Hodeiera 3 urteko gure seme Hodeiren euskara da. Leitzako gainerako 3 urteko umeen hizkera beretsua, Leitzako euskalkia-edo, baina bereizgarri batekin. Iraganeko aditzak osatzeko sistema propio eta erabat erregularra dauka: orainaldiko aditzari “n”a gehitu, eta segi aurrera. Aditz guztiei, gainera. Analogia horiek ohikoak dira edozein hizkuntzatan, noski, baina gure txikiak erakusten duen sistematikotasuna harrigarria gertatzen zait, ez baitzait inguruan suertatu hainbesteko erregulartasunez jokatzen duen beste inor.

Zehaztuko dugu, hobeki uler dadin. Horrela egiten ditu iraganeko aditzak Hodeik. “dozo” (duzu) →“dozon” (zenuen). Alegia, orainaldiko forma + “n” (dozo + n). Honatx jasotako batzuk: “daukezo (daukazu) → “daukezon” (zeneukan); “dot” (dut) → “doten” (nuen); “dizot” (dizut) → “dizoten” (nizun); ga (gara) → “gan” (giñen); “zattot (zaitut) → “zattoten” (zintudan), “zait” → “zaiten” (zitzaidan)…

Hodeik ez du inoiz horrelakorik entzun. Entzuten duena “ziñun”, “ziñauken”, “nun” edo antzekoak dira, baina hala ere erabateko konstantziaz bere sistema propioari eutsi dio. Aditz-formaren batetik ondorioztatu du araua zein den, eta berdin aplikatzen die gainerako guztiei.

Eta zergatik esan dugu arestian gertakari bera aldarte edo jarrera ezberdinez har dezakegula? Bada, aditz horiek entzutean, nire barruko zuzentzaile-errepresoreak tarteka aditzak zuzentzera bultzatzen nau. Gehienetan, ordea, sufritu baino gehiago gozatu egiten dut Hodeierarekin. Harrigarria eta ederra iruditzen baitzait hiru urteko ume batek aditz berriak erregularki sortzea, entzuten duena alde batera utzita.

Oso oker ez banago gertaera hau ongi samar ezkontzen da Chomskyren hipotesiekin-eta, alegia, gure dotazio genetikoan badugula, besteak beste, nolabaiteko gramatika. Beste azalpenen bat ere izan lezake Hodeierak, akaso, baina horrek ez dio nire plazer txikiari deus ere kentzen.

ARGIAko espazio honetan gure seme-alaben berri lehenago ere eman izan dut. Izan ere, aitortu beharra daukat euskararekin azken urteotan hartzen ari naizen gozatu handienetako bat seme-alaben hizkuntza-jabekuntzak eragin didala, eta gozatu horrek agerbidea aurkitzen du beti handik edo hemendik.

Azkenak
2024-09-27 | Eneko Atxa Landa
Donostia Zinemaldia 7.eguna
Bikaintasun esplikagaitza, berriz


Zaintza eta euskara: “Korapilo handia” askatzeko tresnak bilatzen

Euskalgintzaren Kontseiluak Zaintza eta euskara. Sareak eraikitzen jardunaldiak egin ditu irailaren 26an, Donostian. Idurre Eskisabelek, Kontseiluaren idazkari nagusiak, lehen hitzaldian adierazi du “urgentziazkoa” dela gaiari heltzea. Jardunaldien helburua ez da... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


Antena 3 telebistak Donostiari buruz egindako erreportaje “arrazista eta sinplista” salatu dute

Antena3 telebista kate espainiarreko Espejo Público saioak erreportaje sentsazionalista bat eman zuen asteazkenean, Donostiako ustezko segurtasun faltaren inguruan eta fokua gazte magrebtarretan jarriz. Erreportajea publikoki salatu du Kaleko Afari Solidarioak (KAS)... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


Emakume* Abertzaleen X. Topaketa egingo dute azaroaren 16an Laudion

Egun osoko egitarauarekin elkartuko dira, eta Euskal Herria feministaranzko bidean, nondik, nora eta nola trantsitatu nahi duten zehazten jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi dute.


“A”, Arabako familia-upategien ardoa bereiziko duen marka berria

ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteko upategiek ekoitzitako ardo botilek bereizgarri propioa izango dute uzta honetatik aurrera. Markaren sustapen kanpaina ere egingo dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetan. Kontsumitzaileei lagundu nahi diete Arabako ardoak eta... [+]


Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Migratzaileei hizkuntza harrera egiteko jardunaldiak egingo dituzte Gasteizen

Urriaren 10 eta 11n Gasteizko Europa Jauregian egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak.


Iruñeko Ezpala tabernari eraso egin zioten Boixos Nois taldeko ultren kontrako akusazioa artxibatu du epaileak

Iturramako taberna herritarrari eraso egin zioten egunean bertan Iruñean ziren arren, salatutakoan parte hartu zutenik ezin dela frogatu dio epaileak. 2022ko azaroan Ezpala taberna txikitu eta bertan ziren bezeroak jipoitu zituzten Bartzelonako ultrek.


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk akordioa adostu dute Osakidetzako lan eskaintzen eredua berrikusteko

Osakidetzako lan eskaintza publikoen eredua "berrikustea" eta kontsolidazio prozesuak "bukatzea" galdatzen duen ekimen parlamentarioa adostu dute hiru alderdiek.


Eguneraketa berriak daude