Dragões

Zaldi Ero
undua, Xuan Bello idazle asturiarraren ustetan, hamalau etxeko herrixka bat izan daiteke, besterik gabe, eta zaldi edo larreren bat...: “Pepín Sueirukoak, egun batez, esan zigun ea zergatik ez genuen mundua marrazten. Nik, gutxi-asko, kontinenteetako marrak zirriborratu nituen, baina Zoilo luzaroan egon zen pentsakor, harik eta marrazteari ekin zion arte. Egin zuena erakutsi zigularik, ni irriz karkailaka hasi nintzen: munduaren mapa hartan Paniceiroseko hamalau etxeak zeuden, aurrez aurre Busturniegu izeneko tokia, eta Jimmy zaldia, handi-handia eta azula, Curqueidar esaten dieten larreetan bazkatzen”.

Baina mundua, Joseph Conrad-en ustetan, espazio mugagabe bezain kilikagarria izan daiteke, esploratzear dauden zuriunez beteriko mapa bat...: “Ttikia nintzenean, mapek liluratu egiten ninduten. Orduak eta orduak ematen nituen Hego Amerikari edo Afrikari edo Australiari begira, eta esplorazioaren ederrean galtzen nintzen. Garai hartan zuriune asko zegoen Lurraren azalean eta, haietako bat bereziki kilikagarria zitzaidanean –eta zein ez kilikagarria iruditu!–, atzamarra haren gainean ipini eta, ‘handitzen naizenean, haraxe joango naiz’ esaten nion neure buruari”.

Munduari begiratzeko lupa nahiz teleskopioa erabili, bistan da mapa guztiak gure aurreiritziek eta ideologiek moldatuak direla, gure ezjakintasunak eta gure beldurrak... Portulagen, Belém-eko museo kartografikoan bada XIV. mendeko mundu ezaguna erakusten duen mapa bat, gainerako masa misteriotsua azaltzeko honela dioena: “De aqui para diante só há dragões”. Duela bospasei urte, garaitsu honetan, beldurraren araberako mapa bat agertu zen El Mundo egunkarian, “Bidaia arriskutsuak” izenburupean, eta ertz batean, letra ezin ttikiagoan, egilea zuena: Foreign Office. Letra handiz, baina, mapan zehar ageri ziren hiru gakoen argibidea zetorren: marra ttiki bat hexagono baten barnean nora ez zen joan behar adierazteko, hau da, Kolonbia, Libia edo Kanbodia…; triangelu baten barneko harridura marka neurriak non hartzea komeni zen aditzera emateko, hau da, Egipto, Kenia edo Sri Lanka; eta harridura marka handi bat kontuz ibiltzea eta manifestazioak non saihestu behar ziren adierazteko (¡) hau da, Peru, Nepal edo Euskal Herria...

Horrek guztiak oroitarazi dit egun batetik bestera lausotu eta arrakaldu den Euskal Herriaren mapa. Dragões… Goizean eguraldiaren mapa bat erakutsi ziguten EITBko albistegian eta beste bat iluntzean. Dragões… Jakin nahi nuke Bonaparteren euskalkien mapa ezaguna ere dagoeneko zenbatek ezkutatu duten bulegoan edo, besterik gabe, eraitsi. Dragões… Eta, hala ere, esanak esan eta mapak mapa, nago nekezagoa zaigula gure barrenaren kartografia egitea kanpoko espazioarena baino, esan nahi dut kanporako –Euskal Herrirako– begirakuneak –sarri patologikoak– ez digula geure barrenari behar bezala begiratzen uzten, eta aitzakia ere bazaigula hainbat barne gabezia berdintzeko eta hainbat zulo estaltzeko (egin al duzu zure ilusioen eta afektibitatearen arkeologia noizbait?, “zurea” esan nahi dut, “zeure-zeurea” eta ez gure honetan hain ohikoa den “gurea”). Geure baitako kontinente eta artxipielagoetan zuriune ugari dago, mendikate ikusgarriak eta amildegi itsugarriak, kostalde turkesak eta estolderia uherrak, eta nago eremu horietako bidaiak direla arriskutsuenak, herensugetsuenak, esploratzaile bizkor eta menturazaleak eskatzen dituztenak, aldaketak ekar ditzaketenak.

*(Atrebentziarekin, udarako bi gomendio –edo hiru– barne –eta kanpoko– mapak berrosatze aldera, Xuan Belloren Historia universal de Paniceiros eta Los cuarteles de la memoria, eta Tomas Espedal norvegiarraren Caminar –o el arte de vivir una vida salvaje y poética–)

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude