Edurne Ramonek Diario de Noticias de Alavan esanak: "Arabar Errioxan, erdal hiztunek inguratutako zonaldean, gezurra dirudi euskarak bizirik jarraitzea, geroz eta indartsuago, gainera. Euskararen erdigunea ikastolan dago, nahiz eta gero kalean entzutea asko kostatzen den, inguruko herritarren %90 erdaldunak direlako. Dendariak erdaldunak dira, jatetxeak –bat edo bi salbu– ere bai, eskolaz kanpoko jarduerak gaztelaniaz egiten dira... gogor borrokatu behar da".
Esku-hartze sozialeko sektore publikoaren alde.
Pablo Gonzalezek Errusian jarraitzen du, Poloniako Gobernuak pasaporteak konfiskatu zizkion kazetariari eta "Poloniako autoritateen esperoan" daude, Euskal Herrira bueltatzeko. Hala azaldu dio Gonzalo Boyé abokatuak Berriari.
Etxeratek jakinarazi duenez, ostegun honetan gauzatu dute lekualdatzea. Orain, bost euskal preso gelditzen dira Frantziako espetxeetan.
Ordura arte Nafarroako Gobernuak 477 milioi euro ordaindu beharko dizkio Abertis konpainiari, 2023an honek erosi baitzuen Autobidearen ustiaketaren emakida 110 milioi eurorengatik. Itzalpeko ordainketek urtero modu gogorrean baldintzatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren... [+]
63 urteko iurretarra Gerediaga Elkarteko kudeatzailea izan zen 1982tik 2018ra. “Bere kezkei eta borrokari esker”, Durangaldeko historia ikertu eta zabaltzeko “erreferentzia nagusietako bat” izan dela nabarmendu dute elkartetik.
Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.