Alegrantziaren herritik


2013ko maiatzaren 06an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Juanjoren alegrantziaren aldeko manifestuak –eta despedida diskretuak– Alegrantziaren herrialdean harrapatu nau: Amerikako Estatu Batuetan.

Hemen oro da irribarre. Kalean ezezagunekin gurutzatu eta irribarre egitea betebehar konstituzionaltzat daukate, antza. Eskaleek ere (ugari), spare change eskatzera gerturatzen zaizkizunean, irribarre zabal batekin egiten dute, eta ezetz esaten diezunean, egun on bat opatuz agurtzen dira. Wal-Mart supermerkatuko sarreran –enpresa famatua, besteak beste, bere langile emakumezkoak diskriminatzeagatik– andre batek hartzen zaitu eta zer moduz zauden galdetzen dizu, ezer behar izanez gero langileak zuri laguntzeko daudela gogoraraziz. Aurkezten dizuten pertsona orok zu ezagutzeagatik pozez gainezka dagoela esaten dizu, eta zeuri buruz kontatzen diozun guztia amazing eta awesome eta exciting iruditzen zaio. Ez dakit zenbat aldiz esan didaten kaletik nire soinekoa izugarri ederra dela. Zine-aretoa festa hutsa da: tiroekin jauzi, gag tontoekin barrez lehertu, eszena erromantikoekin “ooooh” hunkituak atera.

Kontrakoa gaizki ikusita dago.

Greyhound autobus geltokian mutiko bat kexaka zebilen –arrazoi osoz– bere ekipaje guztia –gitarra barne– galdu ziotelako. Geltokiko langileak esan zion bere jarrera aldatu ezean ezin ziola lagundu. Hau da, umore onez kexatu ezean.

Bati burura etortzen zaio American Beauty pelikularen eszena bat, Kevin Spaceyk antzezten duen pertsonaiak lana lortzen duenean janaria kotxean bertan sartzen dizuten “jatetxe” horietako batean. Bezeroei “smile, you're at mr. Smileys!” esatera behartuta zegoen Spacey, eta eszena hori erabat sinesgarria egiten zait orain.

Zinismo europarra aireporturen batean galdu ez badiote, dena faltsukeria dela erabakiko du kontinente zaharreko bidaiariak. Edo kaleko irribarreak eta soinekoaren inguruko konplimenduak tik nerbiosoak baino ez direla. Ted Hughes-ek Sylvia Plathi “your exaggerated American grin” aurpegiratu zion bezala. Baina egunek aurrera egiten dute, irribarreak beren horretan mantentzen dira, igogailuan jendeak txisteak egiten ditu eguraldiaz hitz egin edo isilik geratu beharrean, eta azkenean konturatzen zara beste zerbait dagoela, dena ez dela zurikeria. Ezin dela izan. Edo agian, garai batean kortesiazko formula hutsa izan zena gaur betebehar bihurtu dela, edo are kode genetikoan grabatuta gelditu zaiela.

Ez dakit argitu beharra dagoen orokortzen ari naizela. Eta hala ere inpresioa daukat pozik bizi direla estatubatuarrak Estatu Batuetan. Baita eskaleak ere. Pentsatuko dute: izorratuta gaude, bai, baina okerragoa litzateke eskale izatea munduko beste edozein herrialdetan. Eta Wal-Marteko andre langilea antzeko zerbaitekin animatuko da goizero.

Eta batek pentsatu dezake hobe luketela eskaleek, langile esplotatuek eta hainbat eta hainbat pertsona izorratuek errebelatuko balira. Horregatik egiten zaigu susmagarri hainbeste irri eta hainbeste poz.

Gurean –Europan esan dezaket, baina esan dezadan Euskal Herrian– dena baita etsipena, ezkortasuna eta mesfidantza. Pipertuta ibiltzeak plus bat ematen digu. Zerbait ikasi beharko genuke estatubatuarrengandik. Azken finean, kaletik ezezagunei irribarrerik ez diegu zuzentzen, baina errebelatu ere, ez gara errebelatzen.

Irribarre batekin, irribarre amerikar esajeratu batekin nahiko nuke agurtu gaurkoan. Hurrengora arte, Juanjo. Irailera arte, Eider eta gainontzekoak. Eta gora bihotzak!

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude