Aurrez aurre... aitzina beti

Aurrez aurre
Aurrez aurre...
Claude Iruretagoiena
Maritzuli Konpainia – Meatzaldeko Harrigorria – Aiko taldea


Aurrez aurre... dantza-ikusgarria aurtengo martxoan estreinatu zen Donibane Lohizunen. Jende andana bildu zuen, dantzaren adituak (Juan Antonio Urbeltz, Oier Araolaza... besteak beste), arituak eta zaleak. Ekitaldia arrakastatsua izan zen. Durango, Gallarta eta Luhuson aritu dira ondoren ikuskizunaren arizaleak. Gure ekialdeko eta mendebaldeko dantzari, musikari eta teknikariek muntatua duzu Aurrez aurre...; Biarritzeko Maritzuli Konpainiak, Gallartako Meatzaldeko Harrigorriak eta Aiko musika taldeak sortutako ikuskizuna da. Emanaldi gutxi eskaini izan dira orain arte. Arrazoietako bat, ez bakarra, Biarritz eta Gallartako bi konpainia aurrez aurre jarri ahal izateak eskatzen duen ahalegin handia.

Ez da ez tipia Claude Iruretagoiena koreografo lapurtarra –Jon Iruretagoiena semeak lagundurik– gauzatzen ari den lana. “Hala jinko!” erranen luke Pastoraleko edozein arizalek. Ihaute, Branletik jautziak, Paperezko iantzak eta Ando drom atalek osatzen dute oren eta erdiko ekitaldia. Ihautea Santa Luziaren eskutik heldu da, ilunpean. Maskaradako dantzek berotzen dute negu parteko aldia. Paperezko iantzak delakoek XVII. mendera eramaten gaituzte segidan, Italiako Errenazimendu garaira. Ando drom partean artikulatzen eta gauzatzen da ikuskizuna: Maritzuli eta Meatzaldeko Harrigorria konpainiak aurrez aurre jarritakoan.

Horiek guztiak Aiko taldearen doinuen erritmoan. Aipagarria da ikuskizunaren argiztapena, dantzarien jantzi nasai eta ikusgarrien distirantea. Hori lana jantzietan emana! Ez dira Iruretagoienatarrak ekile eta dantzari bakarrak (Gallartako Jesus Mediavillak ere aipamena merezi du; eta barka nazaten aipatu gabeko ekile guztiek), bere alboan ari direnek berebiziko meritua dute, zinez. Kontuan hartu, ikusgarri honen arizaleak profesionalen mailan diharduten amateurrak direla. Ontsa dakit amateurrak izatearena, hauetako hainbat hurbilekoak baititut.

Hurrengo emanaldia Hendaian izanen duzu, urria aldean. Orain arteko agerraldiak ez dira zuzeneko musikaz jokatuak izan, maleruski. Maleruski eta prefosta. Horretarako profesionalen baliabideak behar baitira. Alta, zer ez nuke nik ordainduko Aurrez aurre... Aiko taldeko Aitor Furundarena musikariaren soinuz eta ahotsez zuzenean entzuteagatik. Aurrez aurre... izeneko DVDan ari diren musikariekin bistan da. Agian, –agian, zuberotarren gisara– egunen batean gauzatuko dira aldian aldiko nahikari xumeak!

Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude