Alegrantziaren alde


2013ko maiatzaren 06an
Judit Fernandez
Behin baino gehiagotan esana dut orrialde hauetan bertan “geure garaikoegia” naizela, askotan etortzen zaidala burura –nahiz eta garai hauetan bizi– iraganekiko grinaren bat izateko gogoa. Ez dakit irrika latindar bat den, nahi greziar bat den, edo nahi baduzue –ez legoke gaizki– Erdi Aro arabiar-islamiarrekiko joeraren bat den. Baina ez du modernoa izan behar, eta gaurko garaiekin aritu behar dugu gora eta behera. Modernotasuna, Iraultza eta hortik eratorritako gaiak erabili ditugu, azken honetan feminismoarena kasu.

Umberto Ecok sortu zuen dikotomia hartatik lehenengoa izanik, bigarrenetako izatera pasa dut nire burua. Bai, gaztetan apokaliptiko bat nintzen, eta orain, integratua izatera behartzen dut nire burua. Baiki. Garai ilunak bizi ditugu, krudelak, jendea erruz hiltzen da, dugun Mendebaldetto hau eraikitzeko inoiz baino jende gehiago hil zen bi Mundu Gerratetan, gure onurak beste askoren gainean, literalki, eraikita daude baina, hala ere, zer esanen dizuet, integratu bat izan beharra dut.

Iraganeko paradisu horietakoren batean nire edadearekin hilik izanen nintzen, eta gaur egungo Afrikako lurralde askotan baita ere; nire grinek urkamendian bukatuko zuten, edo gartzelaren batean, edo kasurik hoberenean norbaiten apeta gaiztoen menpe; eta, jakina, orain naizen baino askoz pobreago izanen nintzen, gizateria bera zen pobreago. Ez, zaila suertatzen zait progresoan sinestea, baina ez nago prest nire burua engainatzeko, gezurra da “iragan garai oro zen hobea” dioen leloa.

“Oraina dugu bizitzeko modu bakarra” beste hark esaten zuen bezala. Kontua da zer egiten dugun horrekin, eta Sarrionandiak dioen bezala “zer egiten dugun egiten diguten horrekin”. Izan ere, beti eginen digute zerbait.

Bai, “euskaldun izatea” egin digute. Eta susmoa dut buelta gehiegi ematen dizkiogula ustez egin diguten horri, zilari begira bizi garela. Halaber norbaitek pentsa dezake niri “egin didaten” beste zerbaiti, gaytasunari, gehiegi begiratzen diodala. Eta zuzen legoke.

Duela egun batzuk lagun batek Aberri Eguna tangan desfilatu beharko genukeela esan nuelako kargu hartu zidan. Lagunaren minak sortutako harridura behin gainditurik aberriaren zentzu barregarriago bat bizi nahi nuela azaltzen saiatu nintzen, baina uste dut ez zidala ulertu.

Beste batzuek uste dute Mendebaldeko gure kulturaren kritika egiteko parada ederra dela gure bazter honetan jaio izana, erdigunetik ikusiko ez liratekeen gauzak antzemateko zorroztasuna-edo dugula. Ez dakit. Gehitxo iruditzen zait. Kontua da hemen eta orain bizitzea egokitu zaigula. Batzuk gizon, beste batzuk emakume, batzuk euskaldun, beste batzuk erdaldun, batzuk abertzale, besteak ez, batzuk espainol, beste batzuk “basko”, batzuk hetero, beste batzuk homo. Eta horrela, entreteniturik esanen dute batzuek. “Entreteniturik, hil behar dugula ez ohartzeko” esanen luke Pascalek, zeinak gure esistentzia nazkanteaz ohartzeko ezer egin gabe bizitzeko gomendatzen baitzuen.

Zer eginen diogu! Bizitzea, hemen gaudenez, betebeharra da. Bizi gainera, alegrantzian Panikerrek dioen bezala tristura zazpi bekatu nagusitatik batekoa baita. Baina ez engaina, alegrantziak ere lana eskatzen du, horretara jarri eta tinko ekin. Tristura baino hobea da, hala ere.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude