Zakur emea

Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Itziar Zigaren Devenir perra liburuaren aurkezpenean izan nintzen duela hainbat aste. Ohikoan nahiko zurrunak eta hutsalak izaten dira halako ekitaldiak: hitzak, hitzak, hitzak. Eroso joan nintzen, ilusio handiegirik gabe, zibilez jantzita; ez nekien, artean, zakur emeen eta feministen arteko biltzar batera nindoanik. Kabareteko makilaiaz apainduta agertu zen Itziar, gasazko alkondara beltz gardena, bularretako beltza, gona motz estua, sarezko media saretuak, takoiak, luma gorrizko boa bat... supermerkatuan erositako arropaz jantzita zirudien, edo ikastolako antzezlan baterako putaz mozorrotuta. Itxura deigarria, bai: hiru egunez festan egon eta gero han plantatu izan balute bezala, tartean bortxaketa bat edota hartz baten erasoaldia pairatu eta gero.

Mikelazuloko lagunei barkamena eskatuz agertu zen, gintonica eskuan, bertan ez delako alkoholik saltzen; protokolo guztiak hautsi zituen hasi orduko, eta gero euskaraz ez aritzeagatik ere barkamena eskatu zuen: “amorrua ematen dit, baina euskaraz ez dakit, menperatzaileen hizkuntza hau baino”.

Aitortu dezadan Ziga ezagutu aurretik nahikotxo estimutan nuela, hainbat motiborengatik: gaur egun Bartzelonan bizi den arren, nire herriko Beraun auzoan sortua da. Berak esango lukeen bezala “hodei toxiko eta fluor koloreko zelaien artean, bloke grisez inguratuta”, nire begietara magnanimoa den deskribapena. Beraun kanpotik ikusten genuenontzat, bertan sortutakoak jaiotzatik kondenatuak zeuden: txiro, baztertu, galdu, eta hondoratu izatera. Herriko mugez haratagoko herrixka zen, inondik ere, Francok herriei erantsitako auzo gehientsuenen modura. Areago, Itziar Zigaren etxean bezala, ama-alabak ostikoka gobernatu nahi zituen aita bat egokituta. Beraz, Zigak bere burua berrasmatu ahal izanak liluratu egiten nau.

Mahai gainean eseri zen bere izter mamitsuak agerian utzita. Zakur eme hitza (perras) dozena bat bider erabili zuen lehen minutuan, eta hain justu zakur eme horietako bat aurkeztu zigun, Bartzelonatik etorria bera ere. Plastikoan bilduta agertu zen, kosmetikoa eta titiak kiloka: Priscilla filmetik ateratakoa zirudien. Baina benetako puta zen, ofiziozkoa, ez fikziozkoa. Vero, halaxe izena zuen, gizonen zerbitzura bero eta harro agertu zen neska transexual handi eta mehar hark.

Feminismoaren ikuspegi bitxia defendatu zuen ondorengo hitzaldian, iraultzailea (baina bateratzailea) izango dena: Putatasuna. Aspaldiko feminismo sexurik gabeko hartatik, gozamenerako jauzia egingo duena, feminismo gozagarria, nolabait. Salatu zuen feminista izatean emakumetasuna galdu nahi izan zutela borrokalari askok, eta horretarako gizondu egin zirela, “XXL alkondarak jantzita”. Horren ordez, emakumetasuna sexutik sentitu eta defendatzeko apostua aldarrikatu zuen berak. Oso adibide harrigarriak jarri zituen, Valentziako Unibertsitatean masturbazio publikoa antolatu zutenekoa, adibidez. Zakurren kale hartan bildutakook aho bete hortz geratu ginen kontakizunarekin, eta, batez ere, feminismo tradizionaletik etorritakoek: “hau dena asimilatzeko denboratxo bat beharko dugu”, esan zuen horietako batek.

Ziga Mikelazulon lehorreratu zenekoa ez dugu berehalakoan ahaztuko.

Baina oraindik zalantzan nabil: lehorreratutakoa zakur emea ala behorra al da?

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Eguneraketa berriak daude