Txakur zaharrak

Dani Blanco
Bada pilota munduan figura bat aspaldi honetan liluratuta naukana. Bere gazte garaian punta-puntan ibili arren, itxuraz profesionaletara urratsa egiteko zerbait falta zuena –kolpea gehienetan–, baina ofizioa ondo ikasitako pilotaria.

Zaletasun ikaragarria izateaz gain, zeregin garbia izan du galtza zuriak jantzi dituen bakoitzean: ustez munduko hauts guztiak harrotzera datorren pilotari gazteari: “Hi, txikito, ibil hadi poliki, gora egiteko lehendabizi guri irabazi behar diguk eta!” argi esatea.

Hamaika aldiz ikusi dugu kazolakada eder bat egiteko adina txori buruan dituen pilotari gaztea aldagelan erabat jota, ilea zuritzen hasi zaion beteranoak finalean izateko aukera kendu diolako, ordu eta erdiko partidaren ostean. Eta etxera doala ere, ezin barneratu gazteak, pilota atzeratzeko ahalmenaz eta sasoiaz gain, badirela beste arma batzuk hogeita bira iristeko. “Ez da posible. Erreboteko zuloan eduki ditugu ia partida osoan... Lau koadro ez dituzte jotzen... Bazirudien hurrengo pilotakadan itoko zirela... Guk galdutakoak bakarrik egin dituzte... Eta irabazi egin digute. Ez da posible”.

Afizionatu mailan ari diren pilotari beterano hauek guztiz beharrezkoak dira, eta enpresa nagusiek soldata ordaindu behar liekete. Izan ere, halakoei esker enpresak ez du hainbesteko lanik debutatu berriak gogortzen. Horiekin ikasten dute hortzak estutu ezean ez dutela txapelik jantziko, dozena erdi bat ezker gantxo eta bi dejada ez direla aski garaipenaren goxoa sentitzeko. Sufritu egin behar dela, partida osteko eskuko mina luzea izango dela, eta adar jotzea aldagelatan, krudela: “Bion artean ia ehun urte baditugu eta hauek jaiotzerako hor genbiltzan batera eta bestera poltsikoan pilota hartuta. Eta hala ere, ezin digute irabazi. Geuk utzi beharko ditugu kantxak, bestela hauek kapazak dira pilota uzteko”.

Garai batean Joxe Mari Castillo, geroago Miel Etxaniz bergararra, Iñaki Goikoetxea igeldoarra, oraindik kantxetan ari den Alvaro Okinena naparra... Bakarren batzuk aipatzeagatik. Lanaren balorea erakusten diguten maisuak. Aurkari gazteak landu beharreko akatsak zeintzuk diren berotzen ari direla ikusten dutenak; garairik aproposenean aldagelatik osteratxoa egiten dakitenak; hurrengo txapelketa aurkezten dutenean lagun, eta ez aurkari, nahi duzun hori, direnak; izen gutxi eta joko handikoak; musean ere galtzen ez dutenak. Derrigorrezko figurak, pilotaren tresneriak ondo olioztatuta segi dezan. Seguru ez dutela gogoratzen estrainako txapela eta azkena noren aurka irabazi duten. Aurkariei galdetzea da jakiteko erarik azkarrena.

Azkenak
Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


2024-12-04 | ARGIA
Euskal sorkuntza “larrialdian” dagoela dio Lanarteak

Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Eguneraketa berriak daude