"Prentsa-burua kazetari eta kazetaritzarako oztopo handia da"

Dani Blanco
Jolas polita da ahotsari aurpegia jartzea. Jolas arriskutsua mezularia identifikatzea. Eskerrak irratia telebistaz entzuten den garaiotan arrisku politak geratzen diren.


Nork erabakitzen du zer den albiste eta zer ez?

 


Mezularian, editoreak eta biok. Arratsaldeko hiruak aldera biltzen gara guretzat garrantzitsua zer den eta non ez dugun huts egin behar zehaztu eta adosteko. Hori interes informatiboaren arabera egiten dugula esatea eta ezer ez esatea berdintsu gerta daiteke. Horregatik, etengabe gabiltza jendearen interesekoa izango denaren atzetik, eta horretaz gain, badira irrati publiko batek ezinbestean eman beharreko albisteak.

Batzuentzat albiste dena besteentzat ez da, ordea.


Bai, baina medio guztiek elkarren jarraipen handia egiten dugunez, eta edizio digitalek horretarako aukerak biderkatzen dituztenez, ohartzen zara oso antzera gabiltzala denak, irizpide propiorik gabe. Ez da erraza besteekiko desmarkatzea, baina batzuetan erlatibizatzeko ahalegina egin behar dugu. Urtel kasua, esaterako. Izan daiteke iruzur operazio bat, baina agian horren atzean gu hainbeste zipriztindu behar ez gintuzkeen PP eta PSOEren arteko borroka baizik ez dago. Erlatibizatzeak zer dakarren? Urtel kasua gure entzuleentzat albistea izan daitekeela, baina ez baitezpada lehen mailako albistea. Ariketa hori egin ezean beste medioen albiste zerrenda zeure egiten duzu eta inertzia horretan galtzen zara.

Internetek asko aldatu du kazetaritza?


Internetek baino gehiago aldatu du prekarietateak. Geroz eta bitarteko gutxiago jartzen dituzte enpresek albistea behar bezala jarraitzeko. Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten. Niretzat sekulako arazoa da kazetariak albistearen gunera bidali ezina. Nire begiek ez dute sekula ezer zureek bezala ikusiko, eta besteen begiekin fidatu beste erremediorik ez daukazu, horrek dakarren guztiarekin.


Denek begi pare berarekin begiratzen dugunetik ikusten al dugu detailerik?


Produktua distiratsua egiten duena da detailea. Esaterako, alde handia dago espainiar kateetako umore saio batetik besterako elementuetan? Normalean ez. Detaileak bereizten ditu programak, detaileak egiten ditu puntako, multzoko, edo eskas. Magazin informatiboetan gauza bera. Denak gabiltza antzeko eduki, agenda, eta interlokuzioarekin. Zerk bereizten gaituen? Detaileak. Galdera berezi batek, hango musika efektuak, horko korte kuriosoak... Albistea bere hutsean eman beharrean beti saiatzen naiz albistea egoki janzten.

Baina irratian tiroak dianara nola doaz notiziak, sakontzeko tarterik gabe.


Prentsa idatziarekiko handicap handi bat daukagu, gertaerak analizatzeko patxadarik eza. Gure kronikek minutu bat iraun behar dute, eta derrigortuta gaude albistea bere lerro nagusietan kontatzera. Horregatik gabiltza etengabe titularraren bila. Era berean horretan datza gure lanaren enkantua, ahal bezain hitz gutxitan albistea ahal bezain zehatz agertzean.


Hori politikarientzako neurri-neurriko eskema da.


Egia da politikariak gure eskemetara errenditu direla, baina okerragoa da, inertziaren inertziaz, gu ere euren egin-moldeetara makurtu izana. Prentsaurrekoetara joan eta apenas egiten dugun galderarik. Mikrofonoa muturraren aurrean jartzen diegu eguneko kortea emango digutela jakinda, eurek dagoeneko lau haizetara zabaldu nahi dutenaren 30 segundoko sintesia buruan daukatelako. Horrekin konformatzen gara, joko horretan alper-galtzen ari garela ohartu gabe. Kontu eske mugitzeko geroz eta joera txikiagoa dago.

Zu mugitzen zara.


Kontuak emateko dagoenari kontuak eskatu behar zaizkiola uste dut, bereziki gure dirua kudeatzen dutenei. Behin Bernardo Atxagari entzun nionarekin bat nator. Politikariei eskatzen zien gauza bakarra literalitatea zen, esandakoa betetzea. Agintzen dutena betetzen ez badute azalpenak zor dituzte. Denok daukagu eboluzionatu eta iritziz aldatzeko eskubidea, edo batzuetan agindutakoa ez dago betetzerik, baina horrek ez zaitu esplikazioak eman beharretik libratzen. Horregatik antenan egindako promesak, eta ildo nagusitzat saltzen digutena, beti hartu behar da kontuan hurrengo elkarrizketa egiteko.


Estu hartutakoan zer erantzun dizute politikariek?


Askotan entzuten zaie politika politika dela edo euren maniobra joko politikoaren barruan dagoela. Esaterako, halakorekin ez luketela sekula paktatuko adierazten dizute, baina gero tratua itxi, eta joko politikoari egozten diote dena. Ni oso estua naiz horretan, eta nire kasa maiz pentsatzen dut, “baina nola da posible? Hori agindu zenuen! Ezin didazu esan hori joko politikoa dela!”. Gauza bat da politikariak joko horretan sartuta egotea, baina zergatik sartu behar dugu herritarrok?

Zer joko da prentsa-buruena?


Puntu eta apartekoak dira, beste espezie bat. Egia esan, nik ez daukat harreman zuzenik eurekin, baina iruditzen zait kazetarion lana erraztu ordez bidea oztopoz betetzeko daudela. Ordezkatzen duten pertsona babestu nahi izaten dute, batzuetan euren ezkutu bihurtzeraino. Ez dizute pertsona estuegi hartzen uzten, elkarrizketa deserosoak saihestu egiten dituzte... Kazetari eta kazetaritzarako oztopo handia dira.


Zer da zuretzat elkarrizketa on bat?


Elkarrizketatuari protagonismoa ematen diona. Estilo anglosaxoiko elkarrizketak egiten genituen telebista-saio hartan askotan dudatzen nuen ongi ari ote ginen. Galdezka hasten naizenean elkarrizketatuak jendearentzat interesgarria den hori esatea dut helburu. Pertsona batzuk behartzen ez dituzunean ez diezula zukurik atera iruditzen zaizu, eta gehiegi behartuz gero, ez dagokizun protagonismoa hartzen duzu. Neurri kontua da, baina ez da erraza. Batzuetan pertsona bati elkarrizketa egin aurretik zer atera nahi diodan oso garbi edukitzen dut eta horren bila joaten naiz, baina patxada handiagoko solasaldietan “ea zer ateratzen den” pentsatuz hartzen dut hitza. Horregatik, buruan duzun eskema edozein unetan goitik behera aldatu edo egokitzeko gai izan behar duzu, bestela...


Egunean zehar goitik behera aldatzen dena titularren ordena da.


Denborak dena irensten du, eta notiziek oso iraupen gutxi dute uneotan. Ohitu naiz, eta ez dut arazo bezala bizi. Horrek esan nahi duena da askotan puntakotzat jotzen ditugun albisteak ez direla hain puntakoak. Albisteen sailean badaude 24 ordu irauten dutenak, baina beste batzuk arnas askoz laburragokoak dira. Guri gertatu izan zaigu notizia bati garrantzia ematea arratsaldean sortu delako bakarrik, besterik gabe. Arratsaldeko programa garenez, guretzat berria berriagoa da arratsaldean sortzen bada.


Albisteez gain eztabaidak ere kudeatzen dituzu. Benetako debateak dira?


Errespetuzko giroan bakoitzak berea azaldu eta jendeari iritzi desberdinak entzunaraztea lortu dugu, baina batzuetan ez dira benetako debateak. Euskaraz bizi den jendea esparru abertzalean kokatzen da bereziki, eta kontrapuntua egiteko eta sentsibilitate batzuk ordezkatzeko moduko oso jende gutxi daukagu. Horrek zer dakarren? Bata eta bestearengandik gauza bertsuak entzutea beti, baina ez daukagu beste erremediorik. Eguneko gaiari lotuta elkarrizketa bat egingo badugu gure euskara mailaren exijentzia asko jaitsi beharra daukagu. Gai horiek eta jende hori existituko ez balira bezala ezin dugu jokatu.

Jaurlaritza aldaketarekin medio publikoetan ezker-abertzaleari ahotsa kentzeko asmoa aipatzen da. Beste arazo bat debateetarako.


Ez litzaidake gustatuko era horretako zentsurarik aplikatzea. Baina ez dakit zer gertatuko den, eta ez nuke ezer aurreratu nahi. Jabetzen naiz EiTBren aldaketa ozen aldarrikatu dutela eta aldaketa hori gauzatuko dela uste dut. Nola? Auskalo. Ez dakit batzuen ezker-abertzalea deslegitimizatzeko nahiak zer ondorio eta eragin izango duen gure eguneroko lanean.


Joan den abenduko EiTBren aurkako atentatuak izan du eraginik zugan gatazkaren gaia tratatzerako orduan?


Nik berdin-berdin tratatzen dut. Kazetariak pentsatzen duena etxean uzteko ahalegina egin behar du. Irratira noanean ez zaio inori axola nik zer pentsatzen dudan. Nire lana ahalik eta ondoen egitera noa, eta horretarako, gaiekiko distantzia hartu beharra daukat. Hori kostatzen den? Benetako borondatea dagoenean ez dut uste aparteko zailtasunik dagoenik. Erabateko objektibitaterik ez da existitzen eta ez da sekula existituko, baina gaiekiko distantzia hartzea bakoitzaren esku dago.


Afganistango eta bigarren intifadako berri-emaile berezia zarenean ere bai?


Han albistea ikusi nuen. Kontziente nintzen albistearen lekuko nintzela, eta huraxe kontatzen saiatzen nintzen. Faltan sumatzen dut garai hura. Egun, besteek ikusten dutenari lekua egiten dien gidaria naiz, kudeatzailea. Nire begiekin gehiago ikusi nahi nuke, nire begiek ikusten dutena kontatu.

Nola pizten zaio euskaldun arrunt bati interesa mundu mailako albiste batekin?


Gaia pertsonalizatuz. Afganistango gerrari buruz zenbat eraso izan diren, edo zenbat taliban hil diren kontatzea baino askoz eraginkorragoa da istorio pertsonalak edo pasadizo familiarrak kontatzea. Horrek jendearengana gerturatzen zaitu, eta era berean, hango errealitatearen isla kontatzen ari zara. Berez ez da lan zaila, baina albiste agentzien gurpiletik ateratzea eskatzen du.


Isiltzen zaren sentsazioa duzu?


Pertsonalki, eguneroko bizitzan, bai. Irakeko edo Palestinako gerraz nork esaten du ezer? Gizartea oro har anestesiatuta dago, eta egun batean historiak kontuak eskatuko dizkigula uste dut. Antenan aldiz euskararen inguruko kontuekin ez naiz sekula isiltzen. Euskararen garrantzia aldarrikatu eta prentsaurreko guztia erdaraz ematen dutenekin ezin dut isildu, eta euren kontraesana behin eta berriz salatuko dut.


Egunean egunekoak salatzea ongi dago, baina begiratu harago, eta esadazu zerbait hemendik urte batzuetako Maite Artolaz.


Memento pertsonalak asko baldintzatzen dit etorkizunera begira jartzea. Haurdun nago, eta urte askotan puntako lehentasun bat lana izan den arren, azkenaldian eskemak aldatuta nago. Ez dakit zenbateraino aldatuko zaizkidan gauzak. Gainera ez dut sekula geroari so jartzeko ariketarik egin. Bruselara kasualitatez joan eta lau urte egon nintzen bertan, ez nuen sekula pentsatuko Afganistanen izango nintzenik eta joateko aukera izan nuen... Ikasle garaian Euskadi Irratian lan egin nahi nuela baino ez nekien, eta hortik aurrera aukerak etorri ahala baliatzen saiatu naiz. Hemendik aurrera aukerak izan eta aprobetxatuko ditudan? Ezta arrastorik ere.
Nortasun agiria
1972ko irailaren 13an sortu zen Ibarran (Gipuzkoa). Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritzan lizentziatua, 2003tik hona Euskadi Irratiko Mezularia programako zuzendaria da. Bertan egindako lanarengatik, 2005ean Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso zuen, eta 2006an irrati saileko Argia saria.
Ziur gaude?
“Bozgorailu eta erakusleihoak gara. Baina aztertu behar genuke zergatik egiten diogun hainbesteko lekua politikari. Politikariek beti berdintsua esaten dute, eta ziur gaude hori jendeari interesatzen zaiola?”.
Etiketak
“Jende batek, motiboak izan ala ez, EiTBrekiko aurreiritziak dauzka. Ni saiatzen naiz nire lana ahalik eta zintzoen egiten, eta nik niregatik baino ez dut erantzuten. Nire ekintzen arduradun baino ez naiz. EiTBren politika orokorrak ezin du gure lana etiketatzeko aitzakia izan”.
Azken hitza
Fragmentazioa
“Oso kontziente gara gure entzuleek ez dutela saioa hasieratik bukaerara osorik entzuten. Zappinga egiteko aukera eta erraztasunak daude, eta jada ez dago irratirik egun osoan kate bera sintonizatzen duenik. Horrek programak fragmentatzea eskatzen du, sekuentzia txiki eta biziak egitea, harrapatzen duzuna harrapatzen duzula gaiaz jabetu ahal izateko”.
Plusa
“Askotan notizia ez da zer esan den bakarrik, non esan den baizik. Guk garrantzi handia ematen diegu gurean esandakoei. Gurean esan izanak plus bat dauka guretzat”.

ASTEKARIA
2009ko uztailaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude