Datozen San Ferminetarako libre

Jose Maria Sagardui 'Gatza' ren aldeko manifestazioa Zornotzan
Jose Maria Sagardui 'Gatza' ren aldeko manifestazioa ZornotzanGari Garaialde / Argazki Press
Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen den bakoitzean. Garai hartako gatazka bortitzak, aldiz, berean dirau egun ere, maila askoz apalagoan hori bai, beronen atzaparkadak sufritzen duenari baretasunaz hitz egiteak bere samina arintzen ez badio ere. Hiru hamarkada geroago, “ordainduko dute” esaldi ospetsuaren azpian estali du Espainiak bere porrota. Espainiaren batasunak eta molde politikoak berean dirau eta, alde horretatik, gaur gaurkoz garaipena lortzen ari dela esan daiteke, eta ez ETAren aurrean bakarrik. Baina zibilizazioaren aurrerapenaren ikuspegitik porrota da, orduko oinarrizko arazoak gainditu ez dituelako eta gatazka politikoak –bai, gatazka politikoak– bere horretan jarraitzen duelako.
 
Giza eskubideen esparruan, Estrasburgoko ilegalizazioen epaiak Espainia Europan inoiz baino homologatuago utzi duenean, “Gatza”-rena moduko orbanek errealitatea oso bestelakoa dela erakusten dute. Espainiak presoen erabilera maltzurra egin du eta egiten du ETAren aurkako borrokan, sakabanaketa, Parot doktrina eta preso gaixoekiko politika dira horien erakusleetakoak. Eusko Jaurlaritza berriak ETAren deslegitimazio politika du bere jardunaren ardatzetako bat eta horretarako presoekiko elkartasun agerpenak debekatu eta zigortzen ditu, haien eskubideen defentsa terrorismoaren apologia bilakatuz. Badira arrazoiak eskubide horiek aldarrikatzeko eta defendatzeko eta horrek, bere horretan, ez du inondik inora ETA legitimatzen, salbu eta unean uneko estrategia errepresiboak hala behar duela zehazten ez badu.
 
Europako espetxealdi luzeenetakoa den honetan, dena den, ez da errepresioaren ikuspegia bakarrik agertzen. ETAren Euskal Herria askatzeko helburuak non diren ikusita, ezintasun kontuak aldebikoak direla bistan da. ETAk bere borrokarekin jarraitzen du, sinetsiz gainera edo hala adieraziz, Euskal Herriaren autodeterminazioa eta lurralde batasuna gertuago izango direla Durangoko PSE-EEren egoitzarena moduko atentatuak eginez. Erakundea bere bakardadean, hori da gero eta gehiago ETAren egoera. Eta harrigarria eta ulertezina egiten dena da hortaz ez ohartzea eta zurrunbilotik duintasunez atera eta beste bide batean abiatzeko aukerei bata bestearen atzetik muzin egitea. “Gatza”-ren hogeita hamar urte hauek arazoaren bilakaera pertsona baten egoeratik aztertzeko aukera eskaintzen dute, baina funtsean gizarte baten porrot kolektiboaren erakusle ere badira.
 
EAJ-k krisitik ateratzeko batasun hitzak izan ditu alderdientzat, baina izan, proposamena PSEri egindakoa izan da. Eta honek ezetz, noski, krisiaren aurrean ez daudela geldi, eraginkortasunez ari direla eta jeltzaleek, nahi izatekotan, batu daitezela sozialista eta popularren itunera. PSEren ezezkoa biribila izan da, baina edonork suma dezake oraingo ezezko hori epe ertainera baiezko bilaka daitekeela, horretarako baldintza apur bat egokiagoak sortzen badira. EAJk hortik ikusten du bere etorkizuna, eta ez udako ipuina dirudien estrategia soberanistan. Proposamenarekin EAJk Arabako Diputazioa defendatzeaz gain, PSEk PPrekiko duen menpekotasuna haizatzen du. Gauzatzeko egiten diren proposamenak bestela datoz normalean, sukaldetik pasata, eta jeltzale eta sozialisten sukalde lana ez dabil epe motzera begira.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: 'Parot doktrina'
Maltzagatik: Presoen egoera azaleratzen duen gose greba
Iñaki de juana Chaosek libre beharko luke 2004ko urriaren 26tik, baina espetxean jarraitzeaz gain lerrook idazten diren unean 22 egun daramatza gose greban, Algecirasko espetxean. Eta, berak jakinarazi duenarekin eta gose greba hartzen ari den ezaugarriekin, denak... [+]

2021-06-30 | Mikel Asurmendi
Euskal preso politikoak
Troitiño eta Parot: bi familiaren erretratuak

Garai batean, zain zituzten aita eta ama. Gaur egun, presoak aita eta ama dira, baita aitona-amona ere.
700 inguru dira. Hauetako batzuen seme-alabak espetxean sortu dira. Asko oso gaixo daude. Badira hogei urte baino gehiago kartzelan daramatenak. Horietako askok, legea... [+]


Grande Marlaska tortura salaketen inguruan: “Egia bakarra egia judiziala da”

Espainiako Barne ministro Fernando Grande Marlaskak, zalantzan jarri du Eusko Jaurlaritzako tortura salaketen gainean egindako txostena. Eta gaineratu du ez dagoela ebazpen judizialik 4.000 edo 5.000 tortura kasuak eman direla esaten duenik.


2015-01-13 | ARGIA
Etxeratek “Parot doktrina”-rekin alderatu du Gorenaren erabakia

Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:


Carmen Gisasola aske utzi du Espainiako Auzitegi Nazionalak

Carmen Gisasola aske geratu da astelehenean, kartzelan 24 urte eman ondoren. 1990. urtean atxilotu zuten Gaskoiniako Landetan (Okzitania) eta azken urteetan Zaballako (Araba) kartzelan zegoen preso. Langraitz bideari helduta, hirugarren graduan zegoen Gisasola.


ETAko presoen kondenak “gehiegizkoak” direla dio Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile batek

Jose Ricardo de Prada epaileak “neurriz kanpokotzat” jo ditu ETAko presoei ezartzen zaizkien kondenak. ETAkoak ez diren presoek betetzen dituzten zigorrekin alderatuta, aldea “handiegia” dela adierazi du.


2014-04-29 | Iera Aranburu
Euskal presoen kondenak luzatzeko doktrina berri bat eratu dute Espainiako epaileek

Presoen espetxeratzea urtebete edo bi luzatu ahalko dute neurri berriaren ondorioz. “Parot doktrina” delakoarekin alderatu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko bi magistratuk.


Espainiak ez ditu Del Riori zor dizkion 30.000 euroak ordainduko

Estrasburgoko Giza Eskubideen epaitegiak ‘Parot doktrina’ ezeztatzearekin batera 30.000 euroko ordaina ezarri zuen Ines Del Riorentzat. Espainiak uko egin dio ordaintzeari.


2013-11-29 | ARGIA
20 preso askatu dituzte aste honetan

Estrasbusburgoko Giza Eskubideen epaitegiak 197/2006 doktrina baliogabetu ostean, 20 preso askatu dituzte aste honetan: hamalau hilaren 26an eta sei 27an.


2013-11-20 | ARGIA
Beste bederatzi preso askatzeko agindu du Auzitegi Nazionalak, Estrasburgoren epaia medio

Auzitegi Nazionalak beste bederatzi preso askatzeko agindua eman du, 'Parot doktrinaren' aurkako Estrasburgoren ebazpena aplikatuta.


2013-11-19 | ARGIA
Auzitegi Konstituzionala, Estrasburgoren ebazpenari buruzko erabakia hartzear

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak gaur markatuko du Estrasburgoren ebazpenaren gaineko irizpidea, Iñaki Fernandez de Larrinoa presoaren auziari buruzko erabakia hartzean.


2013-11-15 | ARGIA
Beste 13 euskal preso libre eta kartzela kanpoan lehen istiluak AVTk deituta

Espainiako Auzitegi Nazionalak beste 13 euskal preso askatzea erabaki du, Estrasburgoren epaia aplikatuta. Hemendik aurrera, ebazpenaren inguruko erabakiak ez dituzte Zigor Salaren osoko bileretan hartuko, eta horrek preso bakoitzaren prozedura azkartzea ekarriko duela espero... [+]


Asteartean erabakiko du Espainiak nola ezarri Parot doktrinaren inguruko epaia

Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 legearen zenbait praktika baliogabetu ostean, asteartearekin hitzartuko du Espainiako Auzitegi Gorenak nola aplikatu sententzia, Europa Pressen arabera.


2013-11-08 | ARGIA
Bederatzi preso askatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Estrasburgoko epaiagatik

Espainiako Auzitegi Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zitzaien bederatzi preso aske uztea erabaki du. Ondorengoak dira presoak: Txomin Troitiño, Isidro Garalde, Iñaki Urdiain, Jon Aginagalde, Jokin Sancho, Elías Fernández Castañares,... [+]


Eguneraketa berriak daude