"Saiatuko gara, adibidez, hip-hopa egiten dutenek euskaraz egin dezaten


2013ko maiatzaren 06an
Arrasate Euskaldun Dezagun

Noiz eta zelan bururatu zitzaizuen Arrasateko musika taldeen disko bilduma egitea?


AEDren 25. urteurreneko ospakizunak prestatzeko hainbat lan-talde burubelarri jarri ziren, eta horietako baten Olaia Murua teknikariari disko bat egitea bururatu zitzaion. Helburua izan da gazteen artean ere urteurrena barneratzea eta musika zaleen artean ere euskarari bultzada ematea.

Zer izan da zailena?


Lan hau egiteak jende asko inplikatu du. Batzar asko egin behar izan dira; eta taldeek kantu berriak konposatu dituzte bildumarako. Denboran luzatu egin da eta zoritxarrez talde batzuk kanpoan gelditu dira datak parekaezinak zirelako edo beste konpromiso batzuk zituztelako. Arrasaten dagoen talde mordoaren lagin bat besterik ez da, baina gustura gaude emaitzarekin. Eta azpimarratu behar da taldeek hasieratik izan duten jarrera ona.

Diskoa zabaltzen duen kantua, AEDren urteurrenekoa, Gosek egin du. Gosek moduan AEDk euskararen alor guztiei eragiten die?


Bai, AEDk euskararen alde lan egiten du. Helburua da euskara hedatzea arlo guztietara eta euskal kultura sustatzea. Adibidez, bertsolaritzaren alde egiten dugu, baina horregatik ez dugu nahi mundu guztia bertsotan jarri; horren ordez, saiatuko gara hip-hopa egiten dutenak hori euskaraz egin dezaten.

Bitxia da beste hizkuntza batzuetan abesten entzuten ditugun taldeak oraingoan euskaraz aditzea...


Bai, hala esan genien, eta ohitura hori ez zutenek erronka moduan hartu zuten, ilusioz eta normaltasunez. Azkenean, emaitzarekin gustura gelditzeko moduan daudelakoan gaude. Euskararen aldeko beste pauso txiki bat dela uste dugu.

Zein zabalkunde izango du lan honek?


Mila kopia atera ditugu. Hasiera baten Arrasateko tabernetan banatu dugu, entzun dadin; eta AEDren jaialdian salgai jarri genuen diskoa. Uda ostean hasiko gara diskoa gehiago zabaltzen.

Azkenak
2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Ardi moztaileak

Uharteko artzain egunean azaldu zuten Euskal Herriak nazioarteko ardi mozketa txapelketatan aritzeko onarpena lortu duela. Ofizialtasuna Eskoziako 2023ko munduko txapelketan etorri zen, euskal moztaileek aurkeztutako dosierra eta bertan egindako defentsa bikainaren ondorioz... [+]


2024-12-11 | Itxaro Borda
Opari

Segur aski, gutariko gehienek jada erosiak dituzte, han eta hemen, Eguberrikari banatzeko opariak. Olentzeroren bisita gautar hori hitzordu handia baita, bereziki haurrentzat. Denak prestatzen dira urteko garai emankor horretarako: Bilbo sutan agertzen da, Gasteiz, Iruña... [+]


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


Behar direlako tituluak

Benetan nahasia da euskara ikasteko dirulaguntzen kontu hori. Euskara ikasi nahi duen herritarrak leihatila bat baino gehiagotara jo beharko du egin nahi duen ikastaroa zenbat kostatuko zaion eta dirulaguntzak nondik, nola eta noiz lortuko dituen jakiteko. Oraindik ere dirua... [+]


Ez kontzeptuak

Hizkuntza matematikoa ondo ulertu eta interpretatzeak badu garrantzia ikasketa prozesuan; horixe esan ohi diegu guk geure ikasleei, bederen. Matematiken lengoaia unibertsala da, eta oro har, interpretaziorako errore marjina txikia izan ohi da. Nekez marraztuko genuke hiruki bat... [+]


Milvian Aspuac. Bizitzaren sarean
“Maia herrian jakinduria handia dago, ezinbestekoa dugu hori berreskuratzea eta mamitzea”

Maia herriarentzat kontzeptu garrantzitsua da Utz K’aslemal delakoa: “osotasunean bizitzea” izan liteke horren itzulpen bat. Kosmobisio horretatik mintzo da Milvian Aspuac ehule eta buruzagia. Urrian Euskal Herrian izan zen, eta bere komunitateko emakumeek egin... [+]


2024-12-11
Guhaur

Frantziako eta Espainiako konstituzioek eta legediak euskaldunon eskubideak baztertzen dituzte. Kulturak folklorizatu eta turismo eta kontsumorako apaingarri bilakatzen ditu neoliberalismoak. Indarrean ditugun askotariko hezkuntza sistemek ez dute ikasleak osotasunez... [+]


Teknologia
Esaten dena...

Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]


Materialismo histerikoa
Zatitzaileak

Bileretan denetarik elkartzen gara, eta bilerek berek nolakotzen gaituzte unean, bakoitzak bere rola izaten baitu, bere boteretxoa (edo haren falta), adina, bizitzako momentua. Baina beti-beti daude isiltzen direnak. Letek kantatzen zigun handitzean ikasiko genuela isilik... [+]


Eguneraketa berriak daude