Brasilgo Fordlandian inperio kapitalistaren arrasto ahantziak

  • Detroiteko auto-ekoizleek hondoa jotzean american way of life famatuaren porrota ikusi dute askok. Greg Grandin idazleak lotu ditu Detroiteko aurri industrialak eta Henry Fordek Brasilgo Amazonian eraiki zuen Forldlandiakoak, gainbehera doan inperioaren arrastoak direlakoan.
Fordlandia
Michigan History Magazine

Inperioa atzeraka detroiten hasi zen, ez Iraken. Afganistanen bezala Iraken ere bukatu arte eutsi zioten AEBek. Ez, inperio yankia gibelka zetorrela adierazi zuten seinaleak etxean bertan ikusi ziren, Detroiteko hiru auto enpresa erraldoiak –Ford, General Motors eta Chrysler– hondoratu zirenean. AEBetako hondamendi hau historiak bere orrietan jasoko du Britainia Handiarentzako 1948an India galtzea izan zenaren pareko.

Ideiok Greg Grandinek idatzi ditu Tom Dispatch gune ezkertiarrean. Grandin historia irakaslea da New Yorkeko unibertsitate batean eta liburu ugariren egile, azkena Fordlandia: the raise and fall of Henry Ford’s forgotten jungle city (Fordlandia, Henry Fordek oihanean eraikitako hiri ahantziaren eraikuntza eta erorketa).

Tom Dispatchek publikatu eta Rebelionek gaztelaniaratu duen artikuluan, liburuaren hariari jarraituz, Grandinek erakusten du Fordlandian duela mende erdi agerian geratu zirela inperialismo amerikarraren ahuleziak. Grandinen ustetan, ordurako hasia zen Detroiten gainbehera ere: 1950-60etan Ford, General Motors eta Chrysler hasita zeuden fabrikak hiritik ateratzen, sindikatu gabeko langileen bila. 1989rako, Berlingo harresia erori zenerako, usina izandako lurzoru asko sasiak hartuta zeuden, 15.000 etxe hutsik. Geroztik, hamaika eraikin eder abandonatu da.

Detroit esatea Henry Ford esatea ere bada. Han Ford hasi zen langileei eguneko bost dolar ordaintzen, AEBetako eta agian munduko auzotegi bizienak eraikiaraziz. “Fordek –dio Grandinek– abadearen fedez predikatzen zuen bere egia: produktibitatearen eta soldaten eten gabeko hazkundea elkarri lotzeari esker erdietsiko zela gizakiaren lan nekosoa gozatzea eta langile auzo oparoak sortuko zirela, aldi berean kontsumitzaileen eskaria zabaltzeagatik korporazioen etekinak handituko zirelarik”.

Baina fordismoak bere baitan zekartzan galbidearen haziak: montajeko lana gero eta tarea txikiagoetan zatikatzearekin eta garraiobideen eta komunikazioen arintzearekin, korporazioek ihesi egin zioten “soldata handiak, merkatu handiak” arauari. Sistemaren ezintasun hori herritarrek ez zuten ikusi luzaz, Detroit urrezko bihurtu zuen eredua mundu osora zabalduko zela zioen propagandak itsututa. Izan ere, ez al ziren Amazonian Detroit berri bat eraikitzen ari Fordlandia izenekoa? Entzun haren historia.

Henry Fordek kontrolatzen zituen kotxeak egiteko lehengai ia guztiak, bazituen oihanak eta meategiak. Gurpiletarako kautxua falta zuen, komertziante ingelesei eta holandarrei erosi behar ziena, Asiako zuhaitzetatik aterea. Horregatik, 1927an 10.000 hektarea alokatu zizkion Brasilgo gobernuari Amazonian, Tapajos ibaiaren inguruan.

1928an Lake Ormoc baporean eraman zituzten Tapajos ingururaino beharrezko tresna guztiak: uretarako ontziak, gruak, hondeamakinak, traktoreak, lokomotora bat, izotza egiteko makinak... Janaria ere bai, metaka. Forden firma berria Companhia Industrial do Brasil bataiatu zuten eta ordura arte Boa Bista izandako parajea Fordlandia.

Istilua frango eta kautxurik ez

1994an Fordlandian eta horren ondoren eraikitako Belterran ikusitakoak kontatu zituen Mary A. Dempsey-k The Michigan History kazetan. Hasieratik sentitu zuen Michiganeko 1930etako eraikin artean zebilela... baina ohartuz Amazonian zegoela. Dagoenekoz hiri haietatik gehiena oihanak bereganatu du, edo arras hondatuta dago, baina tarteka turistaren batzuk erakartzeko adina kontserbatzen dute.

Fordlandiak bazuen herriko plaza, espaloiz hornitutako kaleak, etxeetan ura eta komunak, baziren jardinak, zine aretoa, arropa eta zapata dendak, izozkitegiak eta lurrin dendak, piszinak, bederatzi zuloko golf zelaia, teniserako kantxak... Eta kaleetan, prefosta, Ford T autoak. Gainera, Belterra auzoan eraiki zuten ospitale ederra, laurogei gela, hogeitamar erizain, medikuak, anestesista, denetik.

Baina oihanaz gain oihaneko langileak ere zibilizatu nahi zituen Fordek. Michiganeko ordutegia ezarri zitzaien, goizeko 06:00etatik bazkalondoko 15:00etara. Osasuna dohainik. Etxeak denentzako, arduradunentzako hobeak noski, beharginentzako etxola txukunak. Asteburuetan karrikako dantzaldiak, AEBetako poesia eta musika emanaldiak. Eta alkohola debekatuta.

Obreroen lehenbiziko istilua self-servicean lehertu omen zen: “Ni lanera etorri naiz, ez zain egotera” egin zuen ohi behargin batek, ilaran egoteaz haserre, eta jangela txikitu zuten. Lan ordutegia desegokia zen tropikoan eguzkitik ihesi ibiltzen direnentzako. Alkohola, berriz, ezin izan zuten inoiz erabat debekatu.

Baina Fordlandiak izan nahi zuen faktoria eredugarriarentzako okerragoa izan zen gainerako guztia. Fordeko buruzagiek ez zituzten kalkulatu oihaneko urtearoak, uholdeak eta idorteak, malariaren erasoak, bero itogarria, zomorroak, idortearekin ibaiko kaia urrunegi geratzea, eta mila horrelako.

Oker kalkulatu zuten ere milioi eta erdi kautxu arbola landatzeko modua. Brasildik Asiara eramandako Hevea Brasiliensisak paradisua aurkitu zuen antipodetan, han zuhaitzok ez baitzuten etsairik hasieran. Baina landareok Brasilen denak lerroan elkarren hurbil ipinita, ez oihanean basati hazten diren moduan, xomorroek eta gainerako eritasunek laster hondatu zituzten.

1934an konpainiak bigarren lurralde bat hartu zuen bere gain, Belterra, eta han gauzak ez ziren askoz hobeki joan. 1940eko hamarkada hasieran garbi ikusi zen: Fordlandiak ez zuen bere denbora guztian tona bat latex eman eta Belterrak, pestizidak erraraka usatu ondotik, 1943an 750 tona lortu zituen. Oso urrun Fordek urtean behar zituen 38.000 tonetatik.. Gainera, bitartean, kautxu sintetikoa azaldu zen.

1945ean, gerran ikasitako esperientziak estrategia aldaketa zekarkiela aitzakiatzat hartuta, Fordek 250.000 dolarren truke itzuli zion bere balizko harribitxia Brasilgo gobernuari. Batzuek diote gaur oihana eta aurriak diren hartan 20 milioi xahutu zituztela, 30 diote besteek.

Mary Dempsyk duela hamabost urte lantoki bakarra aurkitu zuen Fordlandian, latexezko guanteak eta kondoiak egiten zituena. Greg Grandinek zera dio amaierakoan: “Fordlandiaren aurriak, Detroitenak bezala, AEBetako kapitalaren buruzagien monumentuak dira, Fordek bezala Estatu Batuek gizadi osoarentzako eredu unibertsala eskaintzen zutela uste izan zutenena”.

Argazki oina: Irudia Mary Dempsyk plazaratu zuen Michigan History Magazine aldizkarian Fordlandiara egindako txangoan oinarritutako erreportajea apaintzeko. Dempsyk Fordlandia eta Belterrako auzotegietako eraikinei antza handia hartu zien Detroiten 1920ko hamarkadan auto-fabriketako langile eta kargudunentzako eraikitakoena: etxe politak ilaran jardin txiki banarekin, barruan iturriko ura eta komuna, argindarra ere bai (elektrikako postea lekuko), aurrean karrika zabala oinez paseatzeko espaloi eta guzti, elizaz gain ospitalea, dendak, kirol instalazioak eta abar luzea.

Lotura interesgarriak:


Azkenak
Zunda bat Eguzkitik inoizko gertuen igaro da, arrakastaz

NASAren Parker zunda 6,1 milioi kilometroko distantziara arte gerturatu da Eguzkiaren azalera, bere misioaren lehen gerturatzean. Hala, Eguzkitik inoizko gertuen egon den objeku artifiziala bilakatu da. 692.000 kilometro orduko abiaduran igaro da, eta jasotako datuak funtsezkoak... [+]


Kultur transmisioa feminismotik zikloa izanen dute asteburuan Beran

Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


Langile bat hil da Zornotzan, Forest Trafic SL enpresan

Boroa industrialdean hil zen 41 urteko I.P.C langilea, abenduaren 30ean biltegiko inbentarioa egiten ari zenean. ELA eta LAB sindikatuek, eta Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman dute istripuaren berri.


Heldu-lekua eta kortsea

Arrazoi pedagogiko edo metodologikoengatik, historialariok joera dugu iraganeko aldi historikoak zatikatzeko eta epetan banatzeko. Badira den-denok ezagutzen ditugun aro tradizionalak (Historiaurrea, Antzinaroa, Erdia Aroa, Aro Modernoa eta Garaikidea); baina baita horien... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
AEBetako New Orleans eta Las Vegas hirietako gertaerak “eraso terrorista” gisa ikertzen ari dira

Agintariek ez dute baztertu bi gertaerak elkarren arteko loturarik izatea. New Orleansen, kamioneta baten gisari batek jendetzaren aurka egin du hamabost hildako eta 35 zauritu eraginda. Ordu batzuk geroago, Las Vegasen, Trump International Hotelaren parean auto bat lehertu da,... [+]


Real-PSG partiduan begian zauritutako beste pertsona baten kasua berriz irekitzeko agindu du auzitegiak

Donostian 2024ko martxoan jokatutako futbol partiduaren aurretik Ertzaintzak egindako kargetan, Amaya Zabarte zaleaz gain bigarren pertsona bat zauritu zuten, ustez foam pilota batekin begian jota. Orain, kasu hori ere ikertzeko agindu du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak.


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


Al-Jazeera telebistaren Zisjordaniako egoitza itxi du Palestinako Aginte Nazionalak

"Sedizioa bultzatzen duelako" hartu du Al-Jazeeraren zabalpena eta lana "aldi baterako" debekatzeko erabakia Palestinako Aginte Nazionalak. PAN "Israelekin lerrokatu izana" deitoratu du komunikabideak, argi utzirik "mehatxuen eta intimidazioen... [+]


Europako ekialdea errusiar gasik gabe utzi du Ukrainak, Gazpromekin hautsita

Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.

 


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


Eguneraketa berriak daude