"Sareak" libreta, aurreztea solidarioa denean

  • Euskal Herria aitzindaria da ekimen askotan. Hala, banku eta aurrezki kutxen ohiko zerbitzu tradizionalez gain, bestelako banku alternatibo eta solidarioa baliatzeko eta, beraz, aurrezle etikoa eta solidarioa izateko aukera dago, Fiare-ren Sareak libretari esker.
Banka etikoa
Banka etikoaIñigo Azkona
Herri ekimen askotan, Euskal Herria herrialde aitzindaria izan da iraganean eta da gaur egun ere. Aurreztaileek beti eskura izan dituzte banka tradizionala, aurrezki kutxa historikoak eta kreditu kooperatiba berritzaileagoak. Herri bakoitzean batzuen eta besteen hainbat bulego daude. Alabaina, azken bi urteotan, herrialde honetan banka solidarioa eta alternatiboa erabiltzeko aukera zabaldu da, aurreztaileei beren banku inbertsioak jomuga solidarioetara bideratzea ahalbidetzen diena. Beraz, egun, aurrezle etikoa eta solidarioa izateko aukera dago, Fiare Banka Etikoak merkaturatu duen Fiare-ren Sareak libretaren bidez.

Ez dugu sekula jakiten gure aurrezkiak, batez ere bankuetakoak, zertara bideratzen diren. Maiz, sektore arriskutsuetara, hala nola armak fabrikatzera, bideratzen dira, aurreztaileei galdetuz gero, inolaz ere onartuko ez luketen arren. Aurrezki kutxek eta kooperatibek, beren estatutuen eraginez, funtzio sozialagoa bete behar dute, baina batzuetan horiek ere aurreztaileak jakinez gero onartuko ez lituzkeen sektoreetan inbertitzen dute. Hain zuzen, ekimen alternatibo eta solidario hau sortzeaz bat, zenbait aurrezki kutxa, esaterako, BBK eta Nafarroako Kutxa, nolabaiteko produktu “solidarioak” eskaintzen hasi dira.

Zer da Fiare-ren “Sareak” libreta eta nork inberti dezake horietan?

Fiare-ren Sareak libreta 2007an sortu zen bi helbururekin. Batetik, aurrezle etiko eta solidarioak izateko aukera jende gehiagori zabaltzea, 1.000 euroko gutxieneko inbertsioen bidez. Bestetik, ohiko banka tradizionalaren “arrisku” ideia gainditzea, finantzek baztertutako proiektuak eta ingurumenarekin lotura estua duten ekimenak sustatzeko.

Nork inberti dezake Sareak-en? 1.000 euroko gutxieneko kopurua eman nahi duen pertsona nahiz entitate orok inberti dezake Sareak libretan. Sareak aukeratzen duten aurrezle erantzuleek interesen %100 interes sozial handiko, kooperaziorako edo ingurumena babesteko ekimenak sustatzeko erabiliko direla erabakitzen dute.

Sareak libretak sustatzen dituen proiektuak

Balizko proposamenak lurralde bakoitzean eta Sareak-ekin elkarlanean lantzen dira, eta proposamen horiek itxi ondoren, produktua aukeratzen duten bezeroei aukera gisa eskaintzen zaizkie. Proiektu guztiei buruzko informazioa bere webgunean kontsulta daiteke.

Txosten honetan, libreta solidario honen bezeroek beren interesak emanez sustatzen dituzten hainbat proiektu jaso nahi ditugu. Askotarikoak eta zehatzak dira, eta horietako batzuk, oso hurbilekoak euskal inbertitzaile solidarioentzat. Hauek dira proiektuak: Mundu Bat: El Salvador eta Nikaragua; Nafarroako REASen berme funts solidarioa; Bizkaiko Caritasen abegi proiektua. Horrez gain, Kataluniako Fiarek beste aukera batzuk eskaintzen ditu, hala nola: Acció Solidaria contra L`Atur, ahuldutako kolektiboen alde; CAF (Finantzen Autogestiorako Komunitatea), finantzak beren kabuz kudeatzen dituzten komunitateen zerbitzura; eta GAP (Ekonomia Proiektuak Sustatzeko Taldeak), mailegu solidarioak kudeatzen dituzten pertsonen zerbitzura.

Halaber, beste aukera solidario batzuk badira Bidezko Merkataritza erakundeetan zein mikrokredituen eremuan. Bidezko Merkataritzaren esparruan, IDEAS (Ekonomia Alternatibo eta Solidariorako Ekimenak) proiektua dago, eta komunitate ahulenetako pobreziaren arrazoiak desagerraraztea du helburu. Mikrokredituei dagokienez, “Paz y Esperanza” solidaritate funtsak ekimen bat dauka, enplegu eta autoenplegu proiektuen finantzazioaren bidez, pertsona, familia eta talde marjinalei laguntzeko.

Nikaragua eta El Salvadorren, biziraupena helburu

Sareak-en bidez, Mundu Bat GKEa Nikaraguan eta El Salvadorren burutzen ari den bi proiektu bultza daitezke. El Salvadorren biziraupen sektoreko –nekazaritza eta abeltzaintza sektoreko– mikroenpresak indartze aldera ari dira lanean, mikrokredituen, trebakuntzaren eta laguntza teknikoaren bidez. Maileguak 229 dolarrekoak dira, batez beste. Nikaraguako proiektuaren xedea elikagaien segurtasuna hobetzea da. Maileguak, batez beste, 250 eta 700 dolar bitartekoak dira. Honi guztiari buruzko informazio gehiago lor daiteke mundubat.org helbidean.
Bizkaian 3.250 familiari eman zien laguntza Sareak libretak
Bizkaian, Sareak-ek Caritas Bizkaia burutzen ari den abegi proiektu bat sustatzen du, pobrezia eta bazterketaren eremuan. Abegi proiektuan funtsezko hainbat ekintza burutzen dira: entzutea, informazioa eta orientabideak eskaintzea, laguntza soziala, oinarrizko beharrak asetzeko laguntza ekonomikoa, ekimen sozialetan parte hartzea, beste aukera batzuk bilatuz salatzea eta abar. 2008an Sareak-ek 3.250 familiari eman zien laguntza. Laguntza ekonomikoei dagokienez, guztira 60.908 euro aurreratu zituzten eta otsailean, dagoeneko, horietatik 26.937 euro berreskuratu zituzten. Aurrerapen horiek hezkuntza eta gizarte laguntza prozesuetara bideratzen dira. 2008an laguntza ekonomikoek %51 egin dute gora, aurreko urteekin alderatuta. Krisialdiaren eragina jotzen da hazkunde honen arrazoitzat. Bizkaiko Caritasek 1.500.000 eurotik gorako gastua egin zuen 2008an.

Nafarroako REASen aldeko Fiare-ren Sareak libreta helburu bikoitza duen produktu finantzarioa da: aurreztaileei beren libreten interesei uko egiteko aukera ematea, eta interes horiek bankuek onartu ezin dituzten proiektuak sustatzeko erabiltzea, kopuru txikiak direlako, itzultzeko epe laburrak dituztelako edo berme nahikorik ez dutelako. Horrenbestez, proiektu horiek ohiko bankak emango ez liekeen mailegu solidarioa eskuratzen dute –bideragarritasuna aztertu ondoren–, bestela balio soziala galduko bailukete. Nafarroan “berme funts solidarioa” sortu da, proiektu horien maileguak itzuliko direla bermatzeko. Orain arte proiektu guztiek itzuli dute mailegua. Nafarroako Visualiza izeneko komunikaziorako proiektu alternatiboak 15.000 euroko mailegu solidarioa eskatu zuen eta 2008an itzultzeko epea bete zuten. Halaber, Fiarek eskatuta, Asturiasen beste ekimen bat bermatzea adostu zuten: Ecolojar izeneko autoenplegu enpresa.

Azkenak
Mezu kristaurik gabeko Gabon kantak, ikastetxe ugariren aukera

Gabonen erroa kristaua dela jakinda ere, erreferentzia katolikorik ez duten kantuak abestea erabakia du (edo eztabaida horretan dihardu) gero eta ikastetxe gehiagok, eskolaren printzipioetako bat laikotasuna dela oinarri hartuta.


2024-12-18 | Leire Ibar
Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Kontseilua sortu dute Nafarroan

Sortu berri duten organoaren eginkizun nagusien artean daude, besteak beste, diskriminazioaren aurkako politikak sortzea, migratzaileen eta gutxiengo etnikoen elkarteen parte hartzea sustatzea, Nafarroako arrazakeriaren egoera globala aztertzea, eta Arrazakeriaren eta... [+]


2024-12-18 | Julene Flamarique
BSHko langileek lantegiaren “deslokalizazioa” salatu eta manifestazioa deitu dute larunbaterako Iruñean

Alemaniatik etorritako goi kargu batek eman die 655 langileei enpresaren itxieraren berria, ohar bat "hoztasunez" irakurrita, eta langileei “lehiakortasun falta” egotzi die. Langileek presazko bilera eskatu diote BSHko operazio arduradun Pepe Justeri, eta... [+]


2024-12-17 | ARGIA
ETAren armagabetzeaz “esateko zeukan dena” esana duela adierazi du Jaurlaritzak Bakegileen salaketaren aurrean

“Jaurlaritzak esateko zeukan dena esanda dago txosten horretan” adierazi du asteartean Maria Ubarretxena bozeramaileak, Jaurlaritzak 2019an egindako txostenari erreferentzia eginez. Txosten horretan egiten den kontakizuna “faltsua eta interesatua”... [+]


2024-12-17 | Julene Flamarique
Igor Kirillov hil du Ukrainiak, Errusiako armadako babes nuklearrerako, biologikorako eta kimikorako tropen burua

Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.


2024-12-17 | Leire Ibar
Gasteizen bizi diren Gazako bost familien egonaldia era mugagabean luzatzeko eskatu dute

Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]


2024-12-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Autoktonoa ala inportatua da Hego Koreako krisia?

Hego Koreako presidente Yoon Suk Yeol-ek abenduaren 3ko arratsean gerra-legea ezarriz sutu zuen krisi politikoa itzaltzetik oso urruti dago oraindik. Nahiko argi badago ere kolpea sustatu zutenak ez direla irabazten ari. Oraingoz.


2024-12-17 | Leire Ibar
Urretxindorra Ikastola sexu abusuen “konplize” dela salatu dute

Bilboko ikastolako ikasle eta ikasle ohien talde batek zentroko irakasle baten partetik jasandako sexu abusuak zerrendatu ditu, eta komunikatu baten bidez salatu du ikastetxeak gizona babestu duela. Gertakariak azalera atera direnean ikastolak “beren burua zuritu besterik... [+]


2024-12-17 | Jon Torner Zabala
Otso edo hartz, abeltzaintzarekin duten elkarbizitza eztabaida-iturri da

Urriaren 19an, Xiberoko Batzorde Sindikalak bozketa egin eta adostu zuen lurraldea "babesteko zaila den eremu gisa" (ZBD) izendatzeko eskaera abiatzea, otsoaren "arriskuari" aurre egitea helburu. Artaldeei eraso egin ez badie ere, artzainek otsoari tiro... [+]


2024-12-17 | ARGIA
Itsasertzaren kudeaketa Jaurlaritzaren esku geratuta, proiektuak “bizkortu ahal izango dira”

Eusko Jaurlaritzaren esku geratu dira beste bi eskumen: Itsasertzaren Antolaketa eta Kudeaketa, eta Zinematografia eta Ikus-entzunezko Jarduera. Astelehenean bildu da Transferentzien Batzorde Mistoa, Madrilen, eta han adostu dute bi eskumen horiek EAEra eskualdatzea.


2024-12-17 | Julene Flamarique
Chido zikloiak Mayotte uhartean milaka hildako eragin dituela kalkulatu dute

220km/h baino abiadura handiagoko haize-boladek astindu dute Frantziako kolonia den Mayotte uhartea. Funtsezko azpiegiturak suntsitu, eta irlaren zati handi bat inkomunikaturik utzi du; biktimen zenbaketa zaildu du horrek. “Premiazko neurriak” hartuko dituela iragarri... [+]


Eguneraketa berriak daude