Mezu eta musika irmo eta gogorrak, txikikeriarik gabekoak

  • Estricalla ::Gimnasia revolucionaria.

    Stop control Antirecords

    iraupena ::14´

    prezioa ::10€

Gimnasia revolucionaria
El Corazon del sapo eta Kuraia taldeetako Fer Apoak eta Kantabriako Kloakao taldeko kideek gauzatutako proiektua da hau, orain dela gutxi sortu eta oraindik zuzenean aritu ez dena. Oihukatzea, gauzak kolokan jartzea eta jendea ohartaraztea da beraien helburua, eta horren bidean eskola zaharreko hardcorea egiten dute, bai aragoarrek eta baita kantabriarrek ere menderatzen duten lengoaia delako. Are gehiago, gauzak argiago uzteko, taldearen izenak suntsitzearen esanahia dauka aragoieraz. Hiru kantu gaztelaniaz abestu dituzte, bi euskaraz eta beste bat bietara. Horretarako, Xabier Silveirak hitzekin lagundu ditu eta El Corazon del Sapoko Guillermok eta Bap-eko Enekok ere esku hartu dute. Hitzetan eta musikan gauzak aurpegira botatzen dituzte, amorru, abiadura eta irmotasun handiarekin. Bazen ordua!
Estricalla (Fer Apoa)
"Itsaso bareak ez du marinel onik egiten"

Hardcorea da sistemari eta gizateriari oihukatzeko modu aproposena zuretzat?


Hardcorea modu ona da, punka, metala, punk-rocka, hip-hopa eta beste izan daitezkeen moduan. Beti erakarri nauena da borroka kontzientzia: gauzak aldatzeko gogoa, gustuko ez duguna salatzekoa, eta besteei hori ohartaraztekoa.

Nola jaio da Estricalla, eta zein helburu ditu?


Estricalla jaio da Kantabriako Kloakao hardcore talde mitikoaren eta nire arteko elkarlan moduan. Ez daukagu gure burua taldetzat, baizik ekintza edo oihutzat; itsasoratu berri gara eta guk ere ez dakigu norantz goazen. Rocka hain aurre-diseinatuta, zehaztuta eta mugatuta dagoen honetan, nahiago dugu ekaitza baretasuna eta ziurtasuna baino. Itsaso bareak ez du marinel onik egiten. Helburua? Luciok esaten duen moduan, “borrokatzea… eta besteei lagundu borrokatzen”.

Zer ikasi dezakegu Lucio Urtubiaz eta Xabier Silveiraz?


Luciotaz ikasi dut posible dela eta bukaera arte borrokatu behar dela. Baita konstantzia, dedikazioa, pasioa eta beste. Xabitaz, berriz, gauzak lasai hartzen, begiratzen, mozteko arriskua eduki arren atzamarra sartzen, kabroiagoa izaten eta gauzei bere izena jartzen.

Liburuei erreferentzia asko egiten dizkiezu. Irakurketaren iraultzan sinesten duzu oraindik?


Kultura iraultzailea da, etorkizunez kargatuta dago. Hego Amerikan ikusten dugu, kulturalki eta politikoki hezitako herriak engainatzeko zailak direlako. El Corazon del Saporen sasoietatik kantu bakoitzari zita bat gehitu izan diot, entzuleek erreferentziak izan ditzaten.


Zer aurkitu duzu Euskal Herrian inposizio garai hauetan?


Ba, halako garai gogorrak izan arren, errebelatzen eta korrontearen aurka igeri egiten dabilen jende asko. Naufragio baten bizirauleak garela dirudi eta guztia galduta dagoela, baina gugan sinetsi eta gure borrokatan ilusioa izan behar dugu. n

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude