Aro digitala: liluraren eta mesfidantzaren artean

  • Jon Sarasua, Igor Calzada eta Josu Amezaga mahai-inguruan. Hiru eguneko ikastaroaren goiburua: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? Galdera asko izan ziren mahai-inguruan, eta baita ikastaroan zehar ere.
Euskara informazio gizartean
Euskara informazio gizartean
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
EHUko Udako Ikastaroetan entzun ahal izan genituen hiru hizlariak, Donostian. Ikastaroa Soziolinguistika Klusterrak antolatu zuen eta hiru egunetarako zuzendu zuen galdera, ondokoa: Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak? Mahai-ingurua Hizkuntza identitateak identitate berrien baitan izenburupean garatu zen.

Pablo Suberbiola moderatzaileak bota zuen motorrak berotzeko galdera (“Zertan eta nola aldatuko dira euskalduntzat euren burua daukaten horiek komunikazio gizarte honetan?”), eta ordutik aurrera, batik bat Sarasua eta Calzada elkarri zirikaka aritu ziren. Igor Calzada soziologoak –Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako Koordinazio zuzendaria da Jaurlaritza berrian– azkar azaldu zuen mahai-inguruan zehar mantenduko zuen jarrera: “Afizioa dago sare digitalak eta hedabide tradizionalak kontrajartzeko. Teknologia berriak ez ditzagun baztertu, eta era berean, ez gaitzatela liluratu. Birtuala eta presentziala kontrajartzea ez da erreala”. Aro berriko euskaldunaren soslaia egiten saiatu zen: sare logika duen pertsona, ekintzailea, digitala, sozialki irekia, edukian kalitatea jaitsiagatik azkartasuna hobetsiko duena eta hizkuntzarekin ondo pasako duena. Hala errematatu du: “Diskurtso katastrofista egin dezaket, baina ez dut nahi”.

Teknologia berriak ihesbide?

Sarasuaren kezka da teknologia berriek ez ote gaituzten liluratu. Teknologia berriak zioenean berrikuntzari buruz ari zen AHTari buruz, berrikuntza arkitektonikoari buruz –esaterako hemengo tabernak Frantziakoekin alderatu ditu–... Calzadari erantzunez aitortu zuen dikotomiarik ez dela egin behar, baina emozionalidade neurriz kanpokoa ez ote dugun ageri galdetu zuen: “Halakoa da hizkuntza politika; orain erabilera, gero teknologia berriak. Arrenkura bat dut. Azken hamarkadetan diskurtso soziolinguistiko zorrotzik gabe gabiltza, ez diskurtso publikorik eta ez sozialik. Ez ditzagun teknologia berriak ihesbide moduan erabili”. Teknologia berrien azken portua noraino joango den ez omen dakigu. Fluxuak eta errefluxuak izaten omen dira, agian aro hau epe laburreko booma izango da eta gero nekatu egingo gara. “Agian XXII. mendean gutxiago bidaiatuko dugu. Berrikuntzaren kontua erlatibizatzen ari naiz. Agian, sare birtualak eroriko dira, baina interakzio fisikodun sareak ez”. Bertsolaritzaren adibidea jarri zuen. Motzean esanda, bertsolaritzak aurrera egingo du bertsoa.com webgunerik gabe, baina ez bertso eskolarik gabe.

Calzada kontraerasoan: berrikuntza teknologikoak ekarri behar du berrikuntza soziala. Berritzailea izatea da bertsolaritza eta jazza uztartzea, adibidez. Berritzailea izatea ez da gauzak beste modu batera egitea “modernitoak” garelako. Ondoren, Sarasuak diskurtso soziolinguistiko zorrotzaren gabeziaz esandakoari heldu zion: “Errealitatea ikertu? errealitatean sartu egin behar dugu, sortu dezagun errealitate berria”. Jon Sarasuak: “Berrikuntzaren aurrean antsietate gehiegi ez ote daukagun, hori bakarrik esan dut, ilusio gehitxo bezala... Jarraidura eta irekidura binomioa aipatuko dut. Lehendik datorrenaren fluxuari heltzeko sena behar dugu eta garaian garaikoari heltzekoa ere bai”. Alabaina, bereari eutsi zion: “Ez dakigu zer daukagun, alzehimerra, minbizia, katarroa... Hori bai, eskanerra badaukagu, teknologia, alegia”.

Mahai-ingurua bururatzera doa, Calzada eta Sarasua mokoka ari dira. Sarasuak azken aurreko kanoikada bota du: “Calzadaren aldarteaz identifikatuta sentitzen naiz, nik ere uste dut eraiki egin behar dugula. Baina hainbesteko eskaintza uholdea pixka bat fikzioa da. Kantitate eta kalitate handiko inputa daukagu. Seme-alabek zergatik egingo dute mikrogunearen alde? Nire ardura-komunitatea euskara da eta erabilera-komunitateak dira portugesa, gaztelania eta ingelesa pixka bat. Gure seme-alabak ez ditugu hezi ardura-komunitatean”. Calzadak: “Ezin diegu eskatu guztiei arduradun izatea”.

Mahai-ingurua bukatzera doa eta Sarasuak aitortu du nahi baino gehiago erlatibizatu duela agian, eta bukatzeko teknologia berrien aldarria egin nahi du: “Munduko beste toki askotan ez dute, baina guk badugu berrikuntza eta eraikuntza sena”.
Euskara informazio gizartean
"Badu zentzurik euskarazko telebistaz hitz egiteak?"
Mahai-inguruan parte hartzeaz gain, bi hitzaldi eman zituen Josu Amezaga EHUko irakasleak, horietako bat Euskara digitalizazioaren garaian izenburupean. Gaia konplikatua dela esan zuen eta euskarak aro berri honetan (zalantzati erabili zuen aro berri esamoldea) nolako tokia izango duen misterioa dela aitortu zuen. Uzkur ibili zen aurreikuspenetan, baina etorkizunerako pista politak eman zituen.

Bidean geratu diren hizkuntzak

Idazkuntza sortu zen, inprenta asmatu zen eta argazki-irrati-telefonoaren garaia heldu zen. Hiru aldaketa horien ondorioz hizkuntza batzuk hegemoniko bihurtu ziren, beste batzuk herri hizkuntza, besteak nazio hizkuntza. Euskara itzalean geratu zen eta aldaketa horiei inolaz ere aurre egin ez zietenak desagertu egin dira. Teknologien eragina hizkuntzengan nabaria da.

Zer ekarriko du digitalizazioak gure hizkuntzara?

Misterioa da. Eta zer ekarriko du gure gizartera? Hori ere misterioa. Amezaga ez da apologeta, ezta apokaliptikoa ere (berak esanda).

Egoeraren lau arrasto

* Satelite bidez 80 bat hizkuntza ikus-entzun daitezke. Horietako bat euskara da.
* Euskara medio guztietan dago.
* Interneten lehen 40 hizkuntzetako bat da.
* 382 aplikazio informatiko baino gehiago daude euskaraz.
* 200.000 erabiltzaile Interneten.

Amezagak ez dio ondo ala txarto goazen, dioena da euskarak digitalizazio aroan egon beharra daukala.

Bihar zeri deituko diogu telebista?

YouTube-ko bideoa ikustea telebista ikustea al da? Bukatu da sofan familia osoa eseri eta telebista ikusten zeneko garaia. Telebista, telebistan, ordenadorean, sakelakoan… ikusten dugu. Telebista kualitatiboki aldatu da: tematikoak daude, orotarikoak… Eskaintza izugarri igo da.

Eskaintza orokorra igo da, eta euskarazkoa ere bai: ETB1, ETB3, laster ETB4. Hamaika Telebistak lehenengoa abian jarri du Bilbon. Tokiko Telebistek euskaraz egiteko kuota izango dute. Hemendik urte batzuetara 20ren bat kanal euskaraz. Euskara hor egongo da.

Euskaraz kanalak ala edukiak sortu?

Kanal eleanitzak datoz. Zuk aukeratzen duzu zer ikusi eta zuk aukeratzen duzu zein hizkuntzatan ikusi, azpitituluei esker, bikoizketari esker, itzulpen automatikoari esker… Erakunde publikoek ez lukete hobeto euskarazko telebista kanalak sortu baino euskarazko produktuak ekoiztu eta beste kanalei eskaintzea? Eta are gehiago, besteen produktuak itzultzen aritzea?

Azkenak
2025-03-14 | ARGIA
GALeko 18 biktimak jarriko dute Barrionuevoren aurkako kereila

GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.


Ezer aldatu ez zuen pandemia

Bost urte igaro dira pandemiaren hasieratik. Pandemia horrek ekarri zuen denok zaintza eredua ezagutzea, inondik inora ere behar bezala ez zebilena. Egoitzetako kutsatzeen eta hildakoen datuak, batez ere pribatuetan, zifra hutsak baino askoz gehiago izan ziren.

2020ko... [+]


Gure istorioak berreskuratzea eskubideak defendatzeko

Duela aste batzuk, gurean egon ziren El Salvadorko eta Kanarietako emakumeen eskubideen aldeko hainbat aktibista. Sexu- eta ugalketa-eskubideez eta eskubide horiek urratzeak emakumeengan dituen ondorioez aritu gara; hala nola El Salvadorren berezko abortuak izanda homizidio... [+]


Zerga turistikoarena estrategia komunikatibo hutsa da

Tasa edo zerga turistikoaren eztabaida urtetan luzatzen ari da, erakunde publikoetan ordezkaritza duten indar politikoen artean zabala den arren ezarri beharraren gaineko adostasuna. Eztabaidetako bat da zerga hori zein erakundek kobratuko duen: zenbait udalek (tartean... [+]


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


“Zuek, emazteek ez duzue deus ere balio”

Zuberoako ohiturei buruzko bi liburu ditut gogoan. Batek XX. mendean aritu izan diren 180 dantzari eta soinulari aipatzen ditu. Haien artean, emakumezkorik ez da agertzen. Besteak, pastoralei egiten die errepasoa eta hor emakumeak aipatu aipatzen dira, baina omisio esanguratsuak... [+]


Itxaro Borda
“Gure norabide sexualen, ezinegonen eta beldurren erraiteko hiztegi bat sortu dugu”

1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Sistema psikiatrikoak sexualitatean daukan eraginaz zenbait gako

La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Su ta Gar, Kaotiko, Gatibu, Maruxak eta Leihotikan ere Hatortxu Rockeko azken jaialdian

22 talde gehiago iragarri dituzte Lakuntzan uztailean izanen den HatortxuRockerako: Bad Sound, Dupla, Su Ta Gar, Chuleria Joder!, Brigade Loco, Leihotikan, Burutik, Tribade, Maskak, Les Testarudes, Non Servium, Añube, Dj Plan B, Gatibu, DJ Trapella, La Jodedera, Süne,... [+]


Jon Urzelai Urbieta, fisikaria eta soziologoa
“Zaila da ezagutzen arteko banaketa zurruna gainditzea”

Jon Urzelai Urbieta ohituta dago itzalean lana egiten, baina Su festak musika-jaialdiei buruzko saiakerak dezenteko ikusgarritasuna eman dio, iaz Euskadi Saria eman baitzioten lan horregatik. Ez da, hala ere, irabazi duen sari bakarra, hori baino lehen, 2021ean, CAF-Elhuyar... [+]


Betharramgo indarkerien berri “komunikabideen bidez” hartu izana zehaztu du Baionako apezpikuak

Prentsaurrekoa eskaini dute ostegun honetan Marc Aillet Baionako apezpikuak, elizbarrutiko hezkuntza katolikoko zuzendari Vincent Destaisek eta Betharramgo biktimen entzuteko egiturako partaideetarikoa den Laurent Bacho apaizak. Hitza hartzera zihoazela, momentua moztu die... [+]


Eguneraketa berriak daude