Gizakiaren pozoia urrea denean

  • Soja transgenikoaren negozioak milaka milioi euro mugitzen ditu urtero Argentinan. Lurjabe handiek, Monsanto multinazional erraldoiak eta Estatuak berak diru iturri ederra topatu dute soja transgenikoaren ekoizpenean. Azken urteetan, Argentinako lurrak landare genetikoki eraldatuak estali ditu, baina glifosato herbizidaren erabilera ezbaian jarri dute orain.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Makina bat lurjabe eta nekazari erakarri dituen jarduera arriskuan egon daiteke, eta Argentinan egonezina sortu da zenbait botere-talde indartsutan. Kolokan dago soja transgenikoarentzako erabiltzen den herbizidaren legezkotasuna, glifosato izeneko pozoiarena, eta ondorioz, soja transgenikoaren egungo ekoizpen eredua.
 
Glifosatoak parean hartzen dituen landare ia guztiak akabatzen ditu, Monsanto enpresaren soja transgenikoa izan ezik, espreski pozoiari aurre egiteko genetikoki eraldatua baitago. Monsantoren glifosatoak (Roundup izenez merkaturatua) eta soja transgenikoaren haziek (Roundup Ready) sojaren ekoizpenerako “pakete teknologikoa” osatzen dute. Bi produktu horiekin sojaren ekoizpena zabaltzea eta kontrolatzea lortu du Monsantok AEBetan eta Hego Amerikan.
 
Net Hurbilen (1968 eta 2134 zbkiak.) azaldu genuenez, Monsantoren eta soja transgenikoaren zabalkundea azkarra izan da oso Argentinan. Sojak 1996an landatutako lurren %26a hartzen bazuen, 2007an %53ra handitu zen azalera eta hazi transgenikoen proportzioa, berriz, soja hazien %2 izatetik %99 izatera pasa da. Munduko soja ekoizlerik handienen zerrendan Argentinak hirugarren postua eskuratu du horrela, AEB eta Brasilen atzetik.
 
Glifosatoaren eta Roundup Ready hazien uztartzeak lurjabe asko liluratzea lortu duen arren, ez da gauza bera gertatu zientzialariekin eta ingurumenaren defendatzaileekin. Argentinako Ikerketa Zientifiko eta Teknikoetarako Kontseilu Nazionalak (CONICET) glifosatoaren inguruko ikerketa argitaratu du maiatzean. Gizakiaren osasunarentzako kaltegarria dela baieztatu du lanak. Andres Carrasco zientzialariaren arabera, glifosatoak hesteetako, bihotzeko eta neuronetako arazoak sortzen ditu sojaz estalitako zelaietan erabiltzen dena baino 1.500 aldiz kopuru txikiagoarekin.
 
Ikerketa hori Ingurumenaren Aldeko Abokatu Argentinarren Elkartearen (AAdeAA) eskuetara heldu da eta abokatu elkarteak urteetan bilduak zituen hainbat salaketarekin batera Gorte Gorenera jo du babes-helegitea aurkeztera, ingurumenarekin loturiko oinarrizko eskubideak urratu direlakoan.
 
Mariano Aguilar AAdeAA elkarteko zuzendariak argitu digu bilduta dauzkaten kasu horiek minbiziaz kaltetutako pertsonenak direla, heriotza goiztiarra izan duten haurrenak, biriketako gaixotasunak izan dituztenenak… Denak ere glifosatoarekin lotutako kasuak.
Aguilarrek ondo daki glifosatoaren atzean zer nolako interes ekonomikoak dauden eta salaketak sortu duen zalaparta mediatikoak harritu badu ere, ez da kokildu. Bukaeraraino jarraituko duela baieztatu du nahiz eta bidea arriskutsua izan daitekeela badakien. Aitortu digunez, Andres Carrasco CONICETeko ikerlariak, glifosatoaren inguruko ikerketaren egileak, heriotza mehatxu anonimoak jaso ditu.
 
Horrez gain, intoxikazio informatiboei ere aurre egin behar izan dietela salatu du abokatu elkarteko lehendakariak. La Nacion eta Clarin egunkariak gezurretan aritu direla jakinarazi du. “Gobernuarekin lotu nahi izan gaituzte glifosatoaren afera politizatzeko. Guk ez dugu loturarik Gobernuarekin eta ez gaude lurjabeen edo Argentinako landen aurka. Sojarekin ahalik eta errentagarritasunik handiena lortzea nahi dugu baina ingurumena babestuz eta argentinarren eskubideak errespetatuz”.
 
Glifosatoak osasun gaitzak eragiten ditu pozoia isurtzen den soja zelaien inguruetan. Hala ere, ez da hori sojaren ekoizte ereduak sortzen duen kalte bakarra. Eskaintzen zaion azaleraren handitzeak eta joera horren indartzeak gainontzeko laboreak urritu ditu. Dela artoa, garia, oloa edo ekilorea.
 
Gainera, soja landatzeko eremu berriak eskuratu nahian basoak geroz eta gehiago suntsitzen dira. 2004 eta 2008 urteen artean Euskal Herriaren azaleraren erdia adina baso suntsitu zen eta biodibertsitatea murrizten ari da. Nekazari txiki asko behartuta sentitzen da lurrak lurjabe handiei saltzera, eta ondorioz, nekazal lurretatik hiri handietako auzo txiroetara migratzera.
 
Beste horrenbeste, milaka urtetan basoetan bizi izan diren komunitate indigenen kasuan ere. Herri horien bizimoduaren ardatz dira basoak eta lurjabe handiak jabetza agiri batekin heltzen direnean indarrez bidaltzen dituzte inbertsiorako kapitalarekin erosi berri dituzten lurretatik, komunitate horien eta basoaren artean garatu den lotura estuari erreparatu gabe.
 
Le monde selon Monsanto izeneko dokumentalean (http://ttiki.com/4156), Marie Monique Robin kazetari frantsesak argi azaltzen du Monsanto enpresaren ibilbidea eta iraganean merkaturatu dituen produktu toxikoen arriskuak ezkutatzeko erabili izan dituen trikimailuak. Esaterako, behien esne-emaria handitzeko rGHB hormonaren sortzailea da Monsanto. Zenbait ikerketaren arabera behien metabolismoan aldaketak eragiten ditu eta hormona debekatua dago bai Europan baita Kanadan ere. Beste adibide bat: enpresa estatubatuarrak PBC materiala egiteari utzi behar izan zion 1970ean toxikoa zela frogatu zenean. PBCa fabrikatzen zen inguruan kalteak ordaintzera behartua izan da, milaka pertsona betiko kutsatzeagatik.Vietnameko gerran AEBetako armadak erabili zuen agente laranjaren ekoizpenean ere parte hartu zuen Monsantok.
 
Glifosatoari dagokionez, iraganean produktuarekiko nahikoa mesfidantza zegoen. Europan pozoiaren edukiontziak zeraman “biodegradagarria” etiketa, “toxikoa” dioenarekin ordezkatu behar izan du, zenbait ikerketaren ondorioz. Datozen hilabeteetan ikusteko dago, ordea, sojaren errepubliketako batean ere glifosatoak kolpea jasoko duen ala ez.

Azkenak
2025-03-12 | Etzi.pm
Zerocalcare: “Nire bihotza taupaka jartzen duen ezer ez da existitzen jada”

SCk Zerocalcareri egindako galdera sorta eta honen erantzunak, jarraian.


EUSKAL HERRIKO TORTURATUEN SAREA
“Milaka gara tortura sufritu dugunak eta hamarkadatan isilaraziak egon gara”

MARTA PIKAZA GARAIGORTA (Laudio, 1968) Euskal Herriko Torturatuen Sareko kideak eta eskualdeko beste torturatu batzuek ekin diote Aiaraldean ekimena antolatzeari. Egingo dituzten urratsak eta helburuak azaldu dituzte.


Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Bost greba egun berri iragarri dituzte Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan

LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]


2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


Gurutzetako Ospitaleko Larrialdiak “kolapsoaren ertzean” daudela salatu du ESK sindikatuak

Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Eguneraketa berriak daude