Desagertuen lorratzean

Jon Anzaren desagertzea salatzeko manifestazioa Donostian
Jon Anzaren desagertzea salatzeko manifestazioa DonostianGari Garaialde / Argazki Press
Ekainaren 18an bi hilabete bete dira Jon Anza desagertu zenetik. Apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara heltzeko asmoz. ETAk jakinarazi duenez, bere militantea da, eta dirua zeraman Tolosan bertan erakundearekin zuen hitzordura; talde armatuaren esanetan, ohartuak ziren polizia jarraika zuela. Anzak 20 urte igaro zituen Espainiako espetxeetan eta gaur egun gaixotasun larri bat pairatzen du.

Bere desagerpena salatzeko manifestazioa deitu zuten bere familiak eta lagunek joan den larunbatean Donostian. Baionan ere antolatu izan dira taldeak Anzaren arrastoren bat bilatu nahian: Baionan bertan Tolosarako trena hartu, geltokietan geratu, bere afitxak jarri eta erakutsi, trenbide honetako ohiko erabiltzaileei galderak egin... baina ezer ez. Lurrak irentsi balu moduan.

Espainian, esaterako, urtero 25.000 desagerpenen salaketa inguru egiten da. Horietatik %85 argitzen dira hamabost bat egunean eta desagertuak onik ateratzen dira. Gaur egun 12.000 pertsonen inguruan ez da inongo berririk. Ohiko desagerpenak dira, eta Anzarena ere izan daiteke horietako bat. Ezin da ezer baztertu, baina desagerpenaren testuinguruak bestelako hipotesiak indartzen ditu. Eta horren arrazoi nagusia da euskal gatazkarekin zerikusirik duten beste desagerpen kasuak ere badirela.

Horietako batzuk argitu izan dira, Joxi Lasa eta Joxean Zabalaren kasua, adibidez. Ezagunak dira heriotzean bukatu zuten Xabier Kalparsoro Anuk, Josu Zabala Basajaun eta Jose Luis Geresta Ttotto ETAko militanteen auziak; bahituak izan zirela salatu izan du erakunde armatuak. Eta oraindik ere desagerturik jarraitzen duten beste hiru pertsona dira: Eduardo Moreno Bergaretxe Pertur, Jose Miguel Etxeberria Naparra, eta Popo Larre. Desagerketa auzi bakoitzak bere historia luze eta korapilatsua du, desagerpenen errua ETAren adar desberdinen gainean ere utzi izan da hainbaten aldetik, adibidez Pertur eta Naparraren auzian, baina gaur gaurkoz hipotesi nagusiak segurtasun indarren edo talde parapolizialen inguruan egituratzen dira.

Horrez gain, azken urtebete honetan badira hiru pertsona ustez polizia indarren eskuetan egon izan direnak ordu batzuk edo egun batzuk, gero libre geratzeko edo atxilotu gisa agertzeko: Alberto Lopez, Juan Mari Mujika eta Lander Fernandez, azken hau iragan igandean atxilotua Madrilgo Barajasen, bidai batetik itzultzen zenean. Ez dira bakarrak, ordea, urteetan legez kanpoko atxiloketa ugariren salaketak bildu izan dira, beldurra eragiteko asmoz, informazioa biltzeko edo zelatari lana proposatzeko.

Aurrekari hauek guztiek Jon Anzaren desagerpena “gerra zikina” deitu izan den horretara bideratzen dute, nahiz eta bestelako hipotesirik ere ezin den baztertu. Anzaren senideek bizirik agertuko ez den susmoa barneratzen ari direla jakinarazi dute.

Hauteskunde guztietan izan ohi dira irregulartasunak; txikiak, argitzen dira eta listo. Hala diote orain. Europako hauteskundeetan ere egon ei dira, alderdi gehienei eragiten die, eta irregulartasunei indarra kentzeko Maria Teresa Fernandez de la Vegaren herriko adibidea aipatzen da. Boto desbideraketa handienak, hala ere, Iniziatiba Internazionalistari eragin dio eta, ondorioz, ia 1.400 boto gehiago eskuratu ditu EAEn, erkidegoko hirugarren indarra bilakaraziz. Ez da azaldu zergatik gertatu den. Estatuan ere irregulartasun ugariren salaketak izan dira, baina argitzeke jarraitzen dute.

Pentsa liteke, eta badira horretarako zantzuak, irregulartasun horiekin ere Iniziatibak ez zuela europarlamentaririk lortuko, Espainian beharrezkoak ziren botoetatik urruti geratu dela alegia. Baina bestetik, eta adibide bakarra jartzeagatik, jakinda Estatua auzitegi gorenetako epaileak ere erosteko gai dela, nola demontre uxatu zalantzak argibide zehatzagoak eman ezik?

Azkenak
Argalarioko parke eolikoaren aurka agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, ingurumenean eragingo lituzkeen kalte “kritikoengatik”

Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]


Azokaroa: sei ekintza kultural Ziburuko 6. azokaren atarian

Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Laborantza lurrak babesteko barazki landaketa herrikoia antolatu dute Marienean

Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.


2025-04-22 | Gedar
Munduko gastu militarra hirukoiztu egin da Gerra Hotzetik

Hainbat ikerketak erakusten dute inbertsio militarraren gorakadak osasuna edo hezkuntza bezalako sektoreen suntsipena dakartela herrialde batzuetan.


2025-04-22 | Aiaraldea
Jai euskaldunak erdiesteko urrats berriak emango ditu Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak

Gora Aiaraldeko Jai Euskaldunak dinamika jarri du martxan aurten ere Aiaraldeko Euskalgintzaren Kontseiluak, Udal eta elkarteekin elkarlanean. Jaien testuinguruan euskararen presentzia eta erabilera sustatzea dute helburu. Iaz abiatutako bidetik jarraitu nahi dute aurten ere,... [+]


2025-04-22 | Euskal Irratiak
Brebetaren zientzietako froga euskaraz egiten ahalko da, sare pribatu zein publikoan

Antton Kurutxarri, Euskararen Erakunde Publikoko presidente ordearen hitzetan, Jean Marc Huart Bordeleko Akademiako errektore berriak euskararen gaia "ondo menderatzen du"


Larunbatean egingo dute Frantzisko aita santuaren hileta, eta maiatzean berria hautatzeko konklabea

88 urterekin hil da Frantzisko aita santua astelehen goizean, iktus baten ondorioz. Azken boladan osasun arazoak izan zituen. Miñan liburua gomendatu zuen publikoki, migratzaileen egoera kontatzen delako.


2025-04-22 | ARGIA
Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten... [+]


Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu dute eragile ugarik Aberri Egunean

Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]


Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


Eguneraketa berriak daude