"Idiazabalen ez gaude alderdi politikoei begira"

  • Eskoziara iaz egindako bidaia aurten errepikatuko dute, Highlands Games World Championships txapelketan parte hartzeko gonbidatu baitituzte: Idiazabalgo Autodeterminazio eskubidearen Aldeko Herri Ekimenekoak dira. Ehun lagundik gorako ikuskizunaren atzean erabakitzeko eskubidearen aldeko filosofia osoa dago. Angel Oiarbideren (Idiazabal, 1974) esanetan “autodeterminazioa eskubide garrantzitsuegia da politikoengan bakarrik uzteko”.
Angel Oiarbide
Angel OiarbideDani Blanco

Zuen egitasmoaren hazia herri kirol taldea izan zen, baina gero talde gehiago bildu zenituzten Eskoziara joateko. Noiz eta zergatik erabaki zenuten bidaia bat baino gehiago izango zela?


Hasieratik gure asmoa herrien arteko ezagutza eta uztarketa egitea izan da. Aukeratako bat zen Eskoziara joan, gure izaera eta ohiturak erakutsi, ederki pasa eta etorri. Baina konturatu ginen benetako erakustaldia Euskal Herrian eman behar genuela eta erronka Idiazabalgo sentsibilitate ezberdinak biltzen dituen puntua potentziatzea zela: autodeterminazio eskubidea. Hori handitzen joan zen eta ikusi genuen posible zela Autodeterminazio eskubidearen Aldeko Herri Ekimena sortzea.


Eskozian ikusmin handia sortu zenuten, kontaktu asko egin eta bertako parlamentuan ere izan zineten. Zer konklusio atera liteke?


Politikari begira, ez dauka zerikusirik hemen bizi dugunarekin. Hemen autodeterminazio eskubidea politikoen zurrunbiloan dago sartuta, lokatzetan, eta konfliktoa sortzen du. Eskozian aldiz, autodeterminazio eskubidea eskubide bat da. Edinburghon Parlamentuko kontserbadore bati galdetu genion ea zer esango lukeen ez balieke Brownek utziko beraien etorkizuna erabakitzen: “Ez, hori ez genuke onartuko, guk gure etorkizuna erabakitzea ez dugu zalantzan jartzen. Horregatik ezezkoaren alde lan egingo dugu”. Han beste antzezleku edo dimentsio batean dabiltza eta dimentsio hori hona ekarri nahi dugu.

Gobernu aldaketa jadanik emana zegoen eta erreferendumaren gaiaz asko hitz egiten zen. Horrek eragin al zuen holako sinpatiarik zuengan, euskaldunengan? Hortik zuen erakustaldiak izandako arrakasta?


Ez zait iruditzen. Eskoziarrak ez daude euskaldunei begira. Karrera honetan haiek ihes eginda doaz eta ez dute atzera begiratzen. Erakustaldiaren arrakasta beraientzat ezezaguna den herri baten ohitura eta kultura atariraino eramatean egon daiteke. Gu musutruk joan ginen eta ahal genuen guztia eman genuen.

Zein laguntza izan zenuten hango jendearen aldetik?


Eskozian katalan baten laguntza izan genuen, SNPko ministroen asesorea. Ikaragarri gustatu zitzaion gure proiektua, baina esaten zigun Eskozian pauso guztiak alderdi politikoek ematen dituztela. Han dena politikoen bitartez egiten da eta hori guztiz kontraesankorra da guretzat, ze hemen normalean aurretik herri mugimenduak daude eta gero datoz politikariak. Katalan horrek esan zigun Euskal Herritik joandako guztia luparekin begiratzen dela eta alderdi politikoen babesa behar genuela, baina ez auzi judizialetan sartuta daudenena. Gure erantzuna izan zen: “Ez dugu alderdi politikoek baldintzatzerik nahi”. Segituan ulertu zuen.

Eskatzen zizueten ekimena Eskoziako erara eramatea. Baina hemen horrek ez du balio...


Hori da. Hala ere, Euskal Herrian zaila da termino hauetan ekimen bat sortzea alderdi politikoen parametroetatik kanpo. Asko izan dira, baina beti egin izan dute herren. Guk nahi genuen herrenik egingo ez duen ekimen bat, oinarri bakartzat autodeterminazioa duena. Hasieran errezeloak sortu genituen alde batetik eta bestetik, baina gure hausnarketa izan zen ondo ari ginela, sentsibilitate ezberdinen arteko topagune bat sortu nahi baikenuen. Orain, pausoak eman ahala, errezeloak urruntzen hasiak dira.

Autodeterminazioa sentsibilitate ezberdinen arteko topagune bezala duzue orduan.


Adostasunetik hasten gara, ez banatzen gaituenetik. Zu Idiazabaldik Txindokira bazoaz eta ni Abaltzisketara, gaurko egoera politikoan ezin ditugu bi pauso ere egin elkarrekin eta horrek ez du logikarik. Herri ekimen bezala demostratu nahi dugu kapaz garela azken bidegurutzeraino, Larraitzeraino, elkarrekin joateko.


“Maltzagaraino elkarrekin”.


Bai, baina herritarrek praktikan jarrita eta ez alderdi politikoek. Gainera, Eskozian izan ginenez gero, garbiago dugu topagune hori aldarrikatzea ez dela politika egitea.

Lehenago esan duzu errezeloak sortu zenituztela. Udalaren kasuan zein babes izan duzue?


Hasieran nahi genuen Udalak babesturik joan Eskoziara, baina azkenean konturatu ginen ezin genuela ekimena haren bizkarrean jarri. Udalak orain baietz esan eta 300 lagun joango bagina Braveheart moduan emozionaturik, hurrena politikoen artean desadostasunen bat egonez gero goitik behera eroriko litzateke dena. Ekimena herrian gorpuztu genuen eta Udala atzetik etorri da.

Nola estrapolatu daiteke ideia hori Euskal Herri osora?


Paralelismoa egiten dugu bake prozesuarekin. Goiko profesionalak, bai kaputxadunak eta kaputxadun ez direnak, ados jartzen dira eta herrian kristoren ilusioa sortzen da, denak bizkarretik helduta erabat emozionaturik. Gero, “goikoen” artean desadostasuna hasten denean, bake prozesua puskatu eta herritarrak ardi galduak bezala ibiltzen gara. Noski, segidako pentsamendua da gizarteak aktibatu behar duela prozesua, baina instituzio eta alderdietatik hori ez bada auspotzen... Ba hori egin dugu Idiazabalen, joko-zelaiko oinarriak jarri ditugu, ez gaude alderdi politikoei begira.


Aurten Highlands Games World Championships-era gonbidatu zaituztete. Eskaparate egokia ematen du...


Eskoziako ekitaldi kultural handiena da, 20.000 lagun biltzen ditu eta euskaldunok ekitaldi horretako protagonistak izateko bidean gara. Txapelketari ahalik eta zuku gehien atera nahi diogu. Adibidez, hemengo dantzariak hasi dira Eskoziako dantzak ikasten.

Baina herri kirolak, dantzariak, joaldunak... Ez al duzue oso irudi topikoa zabalduko Eskozian?


Gu dakigunetik ari gara autodeterminazio eskubidea aldarrikatzen. Orain herri kirol edo dantza erakustaldia da, baina hurrengoan izan liteke beste herri bateko surf txapelketa. Ez goaz folklore hutsez, gure jarduna osatzen dugu erabakitzeko eskubidearen leloarekin.

Eskozian hasi zenuten ibilbidea, baina non bukatuko da? Ba al duzue asmorik proposamen zehatzak egiteko?


Gure asmoa ez da zehaztasunetan sartzea, oinarria jartzea baizik. Ze, herritarren eskuetan badago politikariak eragiteko aukera. Horregatik, Idiazabalen sortutako txispa hau beste herrietan ere sortu eta ilusiozko sute bat piztu nahi genuke. Hortik aurrera hasiko da politikoen lana. Honek hasiera eta bukaera bat dauka: 2008an Eskozian izan ginen eta udaberri honetan Kataluniara joan gara. Katalunian mugimendu handi bat ari da sortzen autodeterminazio eskubidearen alde. Badago ikono bat alderdi guztiek errespetatzen dutena, Enric Canela katedraduna, bada, berarekin ere hitz egin genuen, eta Decidim plataformakoekin ere bai, besteak beste. Orain aukera sortu zaigu Eskoziako Highlandsetako txapelketara joateko eta 2010ean ixten da zirkulua, katalanak eta eskoziarrak Euskal Herrira ekarriz.

Datak asko esan nahi du.


2010ean mundu guztia Eskoziara begira egongo da eta guk gai izan nahi dugu eskoziarrak Euskal Herrira ekartzeko. Eskoziako Gobernuak datorren urtean sekulako erronka du erreferendumarekin eta hortara “birjin” iritsi nahi du, kutsatu gabe. Demostratu nahi du Estatuekin erlazionatu daitekeela, ez du inongo erregio edo komunitaterekin harremanetan jarri nahi. Horregatik du holako garrantzia eskoziarrak Euskal Herrira ekartzea. Han izan ginenean esaten ziguten: “Zuek atzeko atetik sukalderaino sartu zarete”.

Momentua aprobetxatu nahi duzue beraz.


Groenlandian inuitak hasi dira, baina hango inertziak ez digu eragiten; Kosovokoa ere pasa da... Aldiz, datorren urtean Europan tsunami politiko bat gertatuko da: gu bezalako nazio batek praktikara eramango du bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea, eta lo baldin bagaude, tsunamia pasa eta ez gaitu mugituko. Aldiz, sentsibilizaturik bagaude, olatua hartu eta leku hobeago batera eramango gaitu. Hurrengo urtean eskoziarrengan sortuko den indar hori aprobetxatu beharrean gaude, aspalditxotik geldirik dugun etxeko errota martxan jartzeko.
Autodeterminazioa
Basque Tartan
“Herrien arteko uztarketa detaile guztietara iristea nahi dugu eta horietako bat da tartan izeneko oihala. Eskoziako gizartea klanetan egon da bananduta eta klan bakoitzak tartan bat izan du: Mc. Gregor Tartan, Walles Tartan... horiek erregistraturik ditu ofizialki Eskoziako Gobernuak. Diasporak ere baditu bere tartanak, baina Eskoziarekin inongo erlaziorik ez duen oihalik ez dago.

Gure proposamena izan da euskal tartan bat sortzea, eta hainbeste gustatu zaie, Highlands Games World Championshipseko tartan ofiziala Inverness Basque Tartan izango dela. Hau da, Euskal Herriko izena eta izana eraman dugu Eskoziako muinetara. Hango komunikabideak hasiak dira gure berri ematen”.

Azkenak
2025-02-20 | Gedar
Gasteiz eta Burgos artean AHTa eraikitzen hasteko lanak, aurrera

2.000 milioi euroko kostua izango dute AHT Madrilekin eta AVE trenarekin lotzeko aurreneko lanek. Asteburuan egin dute manifestazio bat Iruñean, AHTa eraikitzeko obretako esklabotza-baldintzak salatzeko.


2025-02-20 | Xuban Zubiria
Friedrich Merz kontserbadorea, Alemaniako hauteskundeak irabazteko faboritoa

Olaf Scholz lehen ministro sozialdemokratak berde eta liberalekin zuzendutako “semaforoaren” gobernu koalizioa hautsi zen urte amaieran. Igandean Alemaniako kantziler berria aukeratzeko hauteskunde orokorrak izango dira, eta, inkesten arabera, kontserbadoreen... [+]


Leonard Peltier: “Azkenean libre naiz, gaurkoa egun ederra da”

49 urte preso pasa ondoren, libre utzi dute Leonard Peltier AEBetako ekintzaile autoktonoa. Otsailaren 18 honetan heldu da bere senide eta lagunen artera 80 urte dituen preso-ohia.


Zinegile baten “Israelen aurkako diskurtsoa” ari dira ikertzen Alemanian

Berlinale zine jaialdian gertatu da joan den asteburuan. Jun Li zuzendariak, Queerpanorama lan berria aurkeztu zuenean, printzipio ideologikoengatik Alemaniara ez joatea erabaki zuen Erfan Shekarriz aktore irandarraren testu bat irakurri zuen oholtza gainean: "Ibaitik... [+]


Migratzaileak delinkuentziarekin lotu eta mugen kontrola areagotzearen alde egin du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Espainiako Estatutik Frantziakora “legez kanpoko” gero eta migratzaile gehiago igarotzen direla argudiatuta, mugetako kontrolak indartzea begi onez ikusi du Pirinio Atlantikoetako prefetak. Migratzaileek delitu txikietan “eragin hautemangarria” dutela... [+]


Kanibalismoa bizirauteko

Poloniako Maszycka kobazuloan duela 18.000 urteko arrastoak topatu zituzten XIX. mendearen amaieran. Baina berriki giza hezurrak teknologia berriak erabiliz aztertu eta kanibalismo zantzu garbiak aurkitu dituzte. 

Ez da ikerlan bat ondorio horretara iristen den lehen... [+]


Aliatuen errekorrak

Porzheim (Alemania), 1945eko otsailaren 23a. Iluntzeko zortziak jotzear zirela, hegazkin aliatuak hiria bonbardatzen hasi ziren bonba su-eragileekin. Erasoak sarraski izugarria eragin zuen denbora gutxian. Baina Pforzheimen gertatutakoa itzalean geratu zen, egun batzuk lehenago,... [+]


Zer gertatu da DBH 2n? “Ezohiko bi jaitsiera handi” nabarmendu ditu ebaluazio diagnostikoak zientzia eta gaztelanian

Matematika, zientzia, euskara, gaztelania eta ingelesa konpetentzietan EAEko ikasleek duten maila neurtzen duen ebaluazio diagnostikoaren emaitza festan, 13-14 urteko ikasleek zientzia eta gaztelanian izan duten deskalabrua "zuhurtziaz" gogoetatzeko beharra adierazi... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Donostiako emakume batek salatu du Ertzaintza bere aurka oldartu ostean ZIUan amaitu zuela, konorterik gabe

Emakumearen familiako kideek jarri dute salaketa Bilboko Kolonbiaren kontsulatuan. Otsailaren 1ean jasan zuen erasoa, Donostiako Manterola kaleko diskoteka baten atarian. Hainbat testigantzen arabera, konorterik gabe egon arren berari kolpeka jarraitu zuen ertzain batek.


La Furia. Mimoa eta indarra
“Cascante Euskal Herria bada, zergatik ez dira jotak euskal kultura?”

Ilezko prakak, gerritik oinetaraino, latexa besoetan eta soinean, eta adatsa laranja gori. Horrela aurkeztu du La Furiak bere bosgarren lan luzea: Ultra. Horrek guztiak ederki islatzen du rap abeslariaren apustua: dena eman, bere irizpideen arabera.


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Hidrodukto batek zeharkatuko du Aiaraldea?

Petronorrek adierazi du asmoa duela hidrogenoa ekoizteko lantegia abiatzeko Bilboko Portuan eta erregai mota hori Tubacex, Tubos edota Vidrala enpresetara heltzeko, beharrezkoa izango dela hidroduktoa eraikitzea.


Hirigintza araudia malgutu eta etxebizitzen eraikuntza sustatzeko dekretua sinatu du Jaurlaritzak

Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.


Eguneraketa berriak daude