Ikasle digitalak apunte beharrik ez

  • Aro digital honetan, informatikak eskaintzen dituen aukerak hezkuntzan aplikatzea ezinbesteko kontua bilakatzen ari da. Aurtengo Araba Euskaraz gidatuko duen Oiongo San Bizente Ikastola bisitatzea gizakiaren etorkizunarekiko konfiantza berreskuratzea da. Gaurko haurrei dagokienez etorkizuna, hura kudeatzeko erreminta egokiak erabiltzen ikasten dute.
San Bizente Ikastola
San Bizente ikastolako ateak zabaldu dizkigu David Sanchezek, bertako IKT (Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak) koordinatzaileak, datozen belaunaldien prestakuntza azaltzeko. “Ni naiz Teknologia Berrien irakaslea. Honetan daramatzadan hamar urteetan seko aldatu da irakasgaia planteatzeko modua. Hasieran ofimatika ematen zen. Gaur egun, inori ez zaio azaldu behar nola aldatu letra mota Word dokumentu batean… [barre egin du] Barkatu, Open Office dokumentu batean. Hori da daukagun lasta: estandar bezala hartu ditugu jabedun programak. Hori aldatzeko ere egin behar dugu lana”. Hain da sakona software jabedunaren eragina, ezen ez gara kontziente. Baina software askea ez da kontu tekniko soila, atzetik ditu filosofia eta etika irmoak.
 
Aplikazioak aske izateak ez du bakarrik esan nahi doakoak direla, baizik eta edonork programaren iturburua ikusi eta aldatzeko aukera duela. Hau da, programaren sortze eta berritze prozesuan parte har dezake, eta honek partekatze, laguntza eta elkartasun balore indartsuak ditu.
 
“Hasieran erabiltzen genituen aplikazioak ez ziren askeak. Iaz sistema eragilea aldatu genuen, jabetu ginelako behartuta geundela ikasleak software askean heztera. Software askeko programa eta sistema eragileak baino ez ditugu erabiltzen ikasleekin, eta aurten ari gara migrazioa egiten ikastolako beste esparruetara: gure IKT Planaren lehenbiziko helburua da klaustroaren formazioa, alferrikakoa baita ordenagailuak erostea, gero irakasleek ez badakite zer gauza dauden eta ez badituzte erabiltzen”. Software askeak hezkuntzan duen garrantziari buruz gehiago sakontzeko, irakurri Lurmutur Hiriko Heziketa Irekiaren Aitormena (www.capetowndeclaration.org).
 
Bizitza erraztuz

San Bizente ikastolaren lan egiteko modua ezagutzeko bere bloga (www.sanbizenteikastola.org) bisitatu behar da. Bertan jazoera interesgarriak bildu dituzte, Youtube-ra igotako bideoak eta Flickr-en zintzilikatutako argazkiak ikus daitezke, eta abar luze batez osaturiko bilduma multimedia kontsulta daiteke. Blogetik bertatik ere sar gaitezke irakasleen blogetara. “Irakasle bakoitzak dauka bere bloga, non islatzen diren klasean ematen diren edukiak, gehi eduki gehigarriak, gehi etxeko lanak”.
 
Blogak funtzionatzen du, batez ere, Lehen Hezkuntzako seigarren mailatik aurrera, adin horretan hasten direlako baliabide hauek erabiltzeko gai izaten. Txikienen kasuan, gurasoak dira bloga gehien erabiltzen dutenak, euren umetxoen argazki eta bideoak ikusteko irrikaz baitaude.
 
Hala ere, gurasoen voyeur rolaz aparte, aukera praktikoagoak ere eskaintzen dizkie Internetek. Google Calendar-ek, kasu, agenda baten moduan funtzionatzen du. Bertan komunitate konkretu baterako eginkizunak finka daitezke. Adibidez, irakasleak ikasleek egin beharreko lanak apuntatzen ditu. Horrela, gazteek edozein momentutan ikus dezakete zer egin behar duten, eta gurasoek askoz errazago kontrolatzen dituzte euren seme-alaben eginbeharrak. “Google Calendar-ekin askoz koordinatuago gaude. Hau irakasleei azaldu nienean batek eskerrak eman zizkidan gainditu genuelako post-itaren garaia”, dio Sanchezek.
 
Informatikak hainbeste baldintzatzen duen irakaskuntza eredu honek klasean lan egiteko modua aldarazi du. San Bizente ikastolan ordenagailu txiki ultraeramangarriak erabiltzen dituzte. “Ikastolak erosi ditu, eta irakaleak, fotokopiak beharrean hauek erabiltzen ditu. Ordenagailu hauek ordeztu dute liburutegia. Orain Wikipedia erabiltzen da, gainera modu bietan: materiala hartzen eta materiala sortzen”. Izan ere, hau da hezkuntza 2.0-ren beste berrikuntza eta abantaila: ikaslearen rol pasiboa baztertzen du, eta ariketa sortzaile aktibo bilakatzen du ikaskuntza. Kontuak dituen aplikazio praktikoez gain, ikasketari motibazioa gaineratzen dio. Lehen, ikasleek egiten zuten esfortzua irakaslearen apalategian gelditzen zen. Orain ondo eta txukun egiteko motibazio erantsia dago, jendeak informazio iturri bezala erabili ahal izango baitu.
 
Hau guztia argi diezagun, galdera batzuk egin dizkiogu David Sanchez irakasleari:
 

Giza harremanen inguruan polemika sortu duen kontua da ordenagailuarena. Gazteak elkartu ala isolatu egiten ditu?


Askotan entzuten den diskurtso hori, niretzat, oso diskurtso antzua da, beldurrean oinarritua. Gurasoek ez dutenez ulertzen semea zer ari den egiten, zerbait txarra balitz bezala hartzen dute. Baina ikasleari interesatzen zaiona da beste aldean lagunak daudela, edo irakaslea. Ordenagailuarekin egoteko, gazteek ez diote kentzen denbora lagunekin egoteari, telebista ikusteari baizik. Badaude ikerketa pila bat. Denbora kentzea telebista ikusteari –hori bada benetan egoera isolatzailea– eta ematea lagunekin txateatzen egoteari, hori isolatzea da? Tresna hauek komunikazio eredu berri bat ezartzen ari dira.

Ikastolak hain pisu handia ematea hizkuntza nagusi ingelesa duen plataforma bati arrisku bezala ikus daiteke. Zein da euskararen egoera mundu digitalean?


Software askea, irekia denez eta edonork ekarpenak egin ditzakeenez, hizkuntz guztietara lehen itzultzen den software-a da. Ikastolan erabiltzen ditugun programen %90 euskaratuta daude. Edukiei dagokienez, azken bi urteotan aurrerapauso itzela eman da. Gero eta material gehiago dago euskaraz, eta kalitate onekoa. Horretan ikastolak hartu behar du lekukoa. Gu izan behar gara gizartearen eragileak materiala ekoizten eta sortzen, jende guztiak erabiltzeko.
 

Horrelako iniziatibek ez dute momentuz erakunde publikoengandik babes berezirik jaso. Jaurlaritzak diru-laguntzak eman ditu, baina ez du proiektu konkreturik bultzatu.


Nik uste dut Eusko Jaurlaritzatik hasiko direla gero eta gehiago kontrolatzen zer gertatzen den diru horrekin. Atzetik daude gai honetan. Guk daukagun abantaila da ikastola txikia garela eta malgutasun handiagoa dugula mugitzeko megaestruktura batek baino. Eskola publikoan horrelako iraultza teknologikoa egin beharko balitz, hor dagoen kasuistika guztiarekin, askoz konplikatuagoa izango zen. Lehenago edo beranduago hasi beharko dira norabide honetan mugitzen, baina normala da ere gehiago kostatzea.
 

Baina ez zabiltzate bakarrik bide honetan.


Beste ikastola batzuekin harremana dugu, eta eredua ezartzen ari gara ikastetxeentzat. Jende askok pentsatzen du hau ezinezkoa dela. Baina begira, gu ari gara egiten eta, ezinezkoa ez izateaz gain, ona da, gauza asko egin daitezke eta filosofikoki etikoa da.
 

Nola moldatu dira irakasleak honetara?


Gehienek ondo hartu dute. Blog bat egitea oso erraza da eta oso tresna ona irakaslearen lana hor jartzeko eta beste materiala erabiltzeko, material multimedia, adibidez. Orain arte material multimedia gelatik kanpo zegoen. Gaur egun, irakaslea sartzen da bere eramangarriarekin, jartzen du kanoia, banatzen ditu eramangarri txikiak eta denek material multimedia dute esku artean. Eta oso ezberdina da ikustea sumendi baten marrazkia edo sumendiaren inguruko bideoak Youtuben. Hau modu analogikoan egitea ere posible zela? Ba bai, baina ikasleak askoz motibatuago daude Youtube-ko bideo bat ikusteko, entziklopediako artikulu bat irakurtzeko baino.
 

Kopiatu/itsatsi-ren erraztasunak ez al dizkio gogoeta kritikoari oztopoak jartzen?


Gogoeta kritikoaren kontua jorratu behar da baliabideak digitalak edo analogikoak direla ere. Gainera, modu digitalean tresna gehiago daude jakiteko ea zerbait kopiatua al den, testuak parekatu eta antzekotasunak bilatzen dituzten webguneak daudelako. Hala ere, onartu behar da sarean informazio gehiegi dagoela. Horrenbeste, ezen ikasle batek ezin du dena kudeatu. Espiritu kritikoa garatu behar da irakurtzeko, ondorioak ateratzeko edo besteekin elkarlanean aritzeko tresnak garatuz. Garrantzitsua da ikasleek erabiltzea gustuko eta eskura dituzten baliabideak, baina irakaslearen laguntzarekin.
 
Tresna horiek modu hezigarri eta probetxagarrian erabili daitezke, eta ikasleei erakutsi behar zaie nola gorde euren pribatutasuna, ciberbullying-a zer den eta zer nolako ondorioak dituen… Baina ezin dira teknologia berriak debekatu, errealitatea hori baita eta ezin da ukatu.

Azkenak
Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Komunitateaz (eta III)

Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]


2025-04-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge arrantzalea, errekan barrena

Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]


2025-04-07 | Jakoba Errekondo
Ustezko nekazaritza eta lur lantzea

Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.


2025-04-07 | Garazi Zabaleta
Soilik
Lursail txikian eta inbertsio erraldoirik gabe garatu daitezkeen proiektu agroekologikoak

Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


Ertzaintzak Etxarri II gaztetxea hustu du Bilboko Errekalde auzoan

Iragarrita zegoen moduan, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri II gaztetxea hustu du Ertzaintzak 9.00etan abiarazi duen operazioarekin. Arratsaldean protesta manifestazioa egingo dute auzoan, 19:00etan Amezolako tren geltokitik abiatuta.


2025-04-04 | ARGIA
Langile bat hil da Agoitzen obra batetik jausita

Ezbeharra ostegunean gertatu da eta SOS Nafarroak 16:00 orduak jotzear zirela jaso du haren berri. Medikua, anbulantzia et Foruzaingoa bertarako dira, baina ezin izan dute gizona suspertu eta bertan hil da.


2025-04-04 | ARGIA
Euskaraldia Hika-rako 83 herrik eman dute izena

Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]


Eguneraketa berriak daude