Beteranotasunak ematen duen rockaren irakurketa zabala

  • Zein? ::Ahari talka

    Noizpop

    iraupena ::51´53´´

    prezioa ::10.95€

Ahari talka
Bitxia da, gutxienez, diskoetxe honen izena asmatu zuen musika taldearen “semeak” etxe honekin diskoa argitaratu izana; norbaitek esango luke zirkuluaren itxiera izango dela. Baina zirkulua ez da itxi; honako hau Zein?-en hirugarren lana da eta euren aurrekari Ama Say ere itzuli dira. Ezinbestekoa da bi talde horien arteko konparaketa, baina Zein?-ek rocka zentzu zabalagoan ulertzen du eta euskararen mesedean ingelesa alboratuta dauka. Are gehiago, pop-rockaren aldeko apustua egiten du, nahiz eta kakotx artean esan behar den: melodiak jaun eta jabe diren arren, gitarrak indartsuak dira, psikodelia presente dago, baita Eskandinabiako hard-rockaren urgentzia eta giro askoz ilunagoak ere. Hori gutxi balitz, doinu “fronterizoak” ere badaude diskoan. Orain lozorroan dago, baina iratzartuko da.
"Bizitzari azken tanta ateratzen saiatzen gara musikaren bitartez"

Zein da arrazoia musika egiten jarraitzeko?


Ez dakigu. Interes bera duten beste hirurekin lan egitea, gauza antzekoek zirrara sortzea, gordeta dituzun hainbat gauza ateratzea, geuk nahi duguna nahi dugunean egitea... bizitzari azken tanta atera diezaiokegu horrela musikarekin.

Ama Sayrekin alderatuta, Zein?-ekin Karlosen ingeles klaseak galdu eta intentsitatea epeldu zenuten?


Karlos Barakaldoko post punka zen –ezkerraldeak nortasuna finkatzen du–. Ezagutu dudan tipo interesgarrienetarikoa. Eta izan liteke Zein? beste ildo batetik joatea, ez epelagoa baina nahiko ezberdina.

Zein?-ek rockaren alde egiten du zentzu oso zabalean, eta pop-a konplexu gabe aldarrikatzen du, besteak beste?


Zeharo. Azken finean rockarekin nahi duzuna egin dezakezu, ezta? Zure barneak ateratzeko erarik primitiboena da musika kontuan.

Gaur egun diskoak ateratzea, zer da, “sarerik ez ikustea”?


Dudarik gabe. Sarerik ez, baina oso gustura egiten duzun zer edo zer. Masokak gara: jartzen dugu gure ilusio guztia, ez daukagun denbora, diru pila bat...

Letrek biziraupenezkoak dirudite: “ihes, askatu, balak, arnasa hartu, beldurra, borrokatu, ito, leku ezkutu”...


“Helduak” garenean gauzarik tontoena egiten dugu: haurtzaroko ametsak albo batean uzten ditugu, lan baten truke. Nahiak beheko solairura bultzatzen ditugu eta frustrazio ikaragarriak datoz. Horri aurre egin behar diogu zoriontasuna neurri handi batean norberaren esku dagoelako zer nahi duen argi izanez gero.

Hitzak nahiko zinematografikoak iruditzen zaizkit.


Dudarik gabe. Oso zinemazaleak gara. Gero eta gehiago gainera. Irudi gutxirekin pertsonaia, harremanak edo egoera bat deskribatzeko aukera ematen dizu zinemak.

Bada rock-and-rollik espazioan eta Innsbrucken? Eta han bakea aurkituko zenukete?


Touché. Bai, noski; rocka denbora hauetako balada da.

Azkenak
Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


2024-12-04 | ARGIA
Euskal sorkuntza “larrialdian” dagoela dio Lanarteak

Euskararen Egunaren kari kaleratutako ohar batean, Euskararen Langile Profesionalen Elkarteak esan du "euskal sorkuntza larrialdian" dagoela, eta bere kideei dei egin die berariaz egindako koplak zabaldu ditzatela, egoera hori salatzeko.


Erru sentimendua heriotza perinatalean

Haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean hil zen Aduna, Amets Etxeberriaren alaba. Halakoetan, erru sentimendua da bizkar gainean emakume askok hartzen duen zama, dolua ere oztopatzen duena. Profesionalengandik jasotzen duzun tratua funtsezkoa dela dio Etxeberriak, horri aurre... [+]


2024-12-02 | ARGIA
ARGIA Durangoko Azokan: zer, noiz eta non?

Jakoba Errekondo eta Garbiñe Larrea han izango dira, baita Haziak liburuko egileak ere. Superbotereak hezkuntza liburua, Abentura erraldoia komikia... eta, jakina, Inor ez da ilegala-ren postutxoa ere ipiniko du ARGIAk. Aurtengo beste nobedadea: denda fisikoa Andra Mari... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Armarri-zimitz jaspeztatua
Gonbidatu gabeko turista

2016an ikusi omen zuten lehen aldiz Herrialde Katalanetan. Bi urte geroago, 2018an alegia, Xanti Pagola eta Imanol Zabalegui entomologoek Gipuzkoan azaldu zela jakitera eman zuten. Eta euskaraz izendatu ere bai! Urte batzuk pasa dira eta ez dut esango gure artean ikusteaz ohitu... [+]


2024-12-02 | Jakoba Errekondo
Gintonikaren ezkontza

Bart arratsean izan da. Etxekoak gintonikari zurrupaka. Ni aspaldi dibortziatu nintzen gintonikarekin. Ginak oso gogoko ditut, hortz-haginak ur, baina tonikak ezin edan ditut, gozoegi eta burbuila zakar gehiegi.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-30 | ARGIA
2025ean “larrialdi linguistikotik indarraldirako bideari ekiteko beharra” aldarrikatu du Kontseiluak

Euskalgintzaren Kontseiluak Larrialditik indarraldira adierazpena plazaratu du Euskararen Egunaren atarian. 2025a euskararen normalizazio eta biziberritze prozesua “noranzko egokian jartzeko urtea” izango dela adierazi du. Bide horretan, lehen eginkizuntzat jo dute... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Iruñerriko hondakinak bilduko dituen Imarkoaineko gunea %33 garestitu da

Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.


Eguneraketa berriak daude