Arabar lautadako uzta berria

  • Replika doako komiki-aldizkariaren lehenengo zenbakia kalean da jada. Gasteizen sortua –non bestela?–, ahalik eta publiko zabalarengana iristea eta autore gazteei ateak zabaltzea du helburu. Aurreneko 4.000 aleak aitaren batean desagertu dira.
Replika komiki-aldizkaria
Replika aldizkariaren lehen zenbakiaren azala. 4.000 ale banatu dituzte, ia denak Gasteizen. Harrera ona izaten ari da aldizkaria.
Juan Luis eta Mikel Diaz de Corcuera anaia gasteiztarrak eta Juan Luisen emazte Nuria Arteaga dira proiektuaren sustatzaileak. Mikel aldizkariko zuzendaria da, Juan Luis marketin arduraduna eta Nuria erredakzio-kontseiluko kidea –Iñigo Yarza eta Lorena Martinezekin batera–. “Ikusten genuen bazegoela hutsune bat, ez soilik Araban, Espainiako Estatu osoan baizik”, esan digu ilustrazioaren munduak aspaldi harrapatuta bizi den Juan Luisek. Frantzian komiki-aldizkariek osasun hobea daukatela dio, eta hango autoreen lanak ere argitaratu nahi dituztela. Gasteiz eta Frantziako Angulema hiria senidetuta daude. Han egiten da Europako komiki azokarik inportanteena, eta beraiekin kolaboratzea ederra litzatekeela adierazi digu Diaz de Corcuerak: “Hemengo egileen lanak frantsesera itzuli eta Pirinioez gaindi zabaltzea gustatuko litzaiguke”. Lehen zenbakian euskarazko eta gaztelaniazko komikiak plazaratu dituzte.

Replika aldizkariaren 4.000 aleak Araban banatu dituzte, ia denak Gasteizen. Tabernetan eta estankoetan laga dituzte alerik gehienak, eta di-da desagertu omen dira. Banaketa-esparrua handitu nahi dutela dio Juan Luisek, baina zeregin hori -oraingoz euren esku dagoenez, gauzek zein norabide hartuko duten ikusi arte hala jarraituko dutela. Printzipioz, urtean lau zenbaki kaleratuko dituzte.

Doakoa izatea apustu arriskutsuegia ez ote den galdetu diogu Diaz de Corcuerari. “Tira, doakoa... hori erlatiboa da. Publizitateari esker egin dugu aurrera, bestela... Ez dugu uste jendeak komiki aldizkari batengatik ordainduko lukeenik”, erantzun digu. “Replika edonork irakurtzea desio dugu, Gaztetxekoek, 50 urteko enpresariek... eta badirudi funtzionatzen duela. Jendeak komikiak irakurri nahi ditu. Ez dakit zergatik, baina arabarrek betidanik izan dituzte gogoko komikiak. Mercedes bat gidatzen duen trajedun batek eskuetatik hartu eta esaten dizu: ‘Milesker, emango diot begiratu bat’. Apur bat harritzen zaitu”.

Internet eta autoedizioa

Replikak sarean ere badu bere lekutxoa: www.myspace.com/replikacomic. Internet artistak harremanetan jartzeko oso tresna erabilgarria dela dio Diaz de Corcuerak, eta marrazkilari ugari zuzendu zaizkiela MySpace bidez.

Bestelako abantailak ere eskaintzen ditu Internetek -informatikak-. Posible da adibidez norberak aldizkari bat autoeditatzea. “Marrazkiak lehen bezalakoak balira, balioko lukete... baina hain medio gutxirekin nekez kaleratuko genuke aldizkari bat”, esan digu Diaz de Corcuerak. “Marrazteko erari dagokionez ez da hainbesteko aldaketarik izan. Ordenagailuz dozena erdik marrazten du. Komikigileak apur bat arraroak dira, musikariak bezala, baina kutreagoak. Photoshop eta freehand moduko programak zuri-beltzezko marrazkiak koloreztatzeko erabiltzen dituzte”.

1. zenbakiko komikigileak

Pernan Goñi, Juan Luis eta Mikel Diaz de Corcuera, Lilla & Maclet, Gerardo Armesto, Iñigo Yarza, Iratxe Ortiz de Zarate, Susana Morcillo, Mauro Entrialgo, Iñaki Cerrajeria, Alfonso Tamayo eta Mario Lopez.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude