Punk elektronikoaren bidez, talde esanguratsuak azalera

  • Munlet ::Pong!

    Bi batean / Screaminguy records

    iraupena ::26´13´´

    prezioa ::10€

Pong!
Mendaro existitzen dela egiaztatu digute; han dauka operazio zentroa Munlet bikoteak. Gitarra, programazio, sintetizadore eta bestelako aparailuek lagunduta, punk elektroniko ilun eta txirriantea egiten dute. Bigarren lan luze honetan Euskal Herriko eta atzerriko hainbat talderen kantuak euren erara bertsionatu dituzte: NCC, El Desvän del Macho, Cancer Moon, Eskorbuto, Decima Victima, AC-DC, Bowie, Hawkind eta beste hainbat. Inguruan antzeko sonoritatea duen talderik ez duten arren, bide propioa egin eta mugak apurtu zituzten Nuevo Catecismo Catolicoren Noise!!Noise!! bertsionatzen; baina askoz gehiago ere badago. Diskoa Josetxo Anitua zenari eskaini diote, eta hark egin zuen bezala talde interesgarri baina ezezagunak errebindikatu dituzte lan honetan. Binilo dotorean kaleratu dute.
Munlet
"Bertsio bat egiteko garrantzitsuena da, originala entzutean guk berehala moldaketa irudikatzea"

Nola bururatu zitzaizuen omenaldi-diskoa egitea?


Ideia aurreko diskotik dator. Orduan lege arazo batzuk medio, ezin izan genuen NCCren bertsioa nahi genuen bezala izendatu. Hala, kantu hori single batean kaleratzea pentsatu genuen, baina zuzenekoetan bertsio gehiago egiten hasi ginen; eta azkenean guztiak Pong! diskoan batu ditugu. Bi Batean-eko Unairen laguntza ere garrantzitsua izan da.

Zer behar du kantu batek “munletizatua” izan ahal izateko?


Badira estruktura zehatz batzuk guk kantu horiek moldatzeko egokiagoak direnak. Bestalde, izaera hipnotiko edo azkarrenak dituztenak ere aproposak dira guretzat. Baina, garrantzitsuena da originala entzutean guk berehala bertsioa irudikatzea.

Bertsionatu dituzuen Euskal Herriko talde guztiak NCC izan ezik oso ilunak dira. Soinu horiek sintetizadore, Korg MS-20 eta halako aparailuekin erabat lotuta daude?


Egia da 1980ko hamarkadako talde siniestroek halako soinuak erabiltzen zituztela, baina ez daukate batera joan beharrik. Gu, esaterako, saiatu gara El Desvän del Machoren punk espiritua eta Cancer Moon-en kraut ukitua erakusten. Eta Eskorbutoren kantua beraiek disko musikaren parodia gisa idatzi zuten; eta guk gainetik parodiatu dugu: ezetza ezeztatuz baiezkoa bihurtu dugu.

Josetxo Anitua zenak ondo merezia zeukan onespena jasotzen dihardu. Zuek ere diskoa berari eskaini diozue…


Josetxo, batez ere, pasioa zen; gainera, inoiz ez zuen musika errazena egin, eta umiltasunez bihotzari egin zion kasu beti. Guretzat Josetxo ezagutzeak berebiziko garrantzia izan zuen.

Estiloari dagokionez, inongo lurrean zaudete. Eroso al zaudete?


Bai, ez gara horren bila joan, baina hala da. Dena dela, oso interesgarria eta kitzikagarria da, esperimentatzeko aukera asko ditugulako. Gainera, oso poliki ezagutzera ematen gabiltzan arren, oso harrera ona egiten digute.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude