Kontraera

Pako Sudupe
Dani Blanco
Kontraera harrapatu nau idazteko gonbitak, gogorik gabe, nire gogo falta baino ez balitz! Nik uste halaxe sentitzen garela, okerreko hanka aurrean dugula eta pausoa ezin zuzendurik, gure Euskal Herri anormal hau normaltasun bidean ikusi nahi genukeen independentista euskaltzaleok.
 
Ander Iturriotzek dioen bezala, era adierazgarrian, egun ETA estatuaren edo bi estatuen joko zikin antidemokratiko guztia garbitzen duen makina bat da, tresna ezin hobea demokrazia hitz iruzurtiaz beren buruak jazteko, eta beraz haiei interesatzen zaie gutxienik erakunde gaizki armatua desagertzea.
 
Hego Euskal Herriko erakunde politikoetara begira jartzen bagara, hautetsi abertzaleak begira ikusten ditugu, alderdi espainolistek zer egingo, baietz PPk gobernatu EAEn ere Nafarroan bezalatsu, ehun eguneko konfiantza behintzat eman egin beharko zaio gobernu berriari; gainera orain lehentasuna krisi globalari ematen zaion tokiko erantzunak du... Alderdien Legea indargabetzeko estrategia, presoen afera, politika espainolista era bateratuan deslegitimatzeko mugimenduak, ez du ematen horiek lehentasun dituztenik, eta horiek aintzat hartu gabe, abertzaleak espainolismoaren eztialdiaren ikusle zozo bihurtzeko peril handitan.
 
Friboloegia izango naiz, baina krisiarena nago etorri zaigun bezala joango zaigula. Baliabideez ahulenei kalte handia eginik, baina oharkabean etorri zaigun bezala, joan ere antzera egingo zaigu, hemengo erakundeen eragina erabakigarri gertatu barik, hortxe nonbait.
 
Eta beti lehentasuna bestek du: krisiak, Europak, ez gure arazo nazionalak, ez gure hizkuntzak ere. Beti kontraera. EAEko gobernu berriko lau kontseilarik euskaraz egin dute zin beren kargua, eta batek euskaraz eta erdaraz. Horrek zer esan nahi du bost kontseilari horiek oso aintzat hartzen dutela euskara eta beren ardurapeko sailetan euskarari lehentasuna emango diotela edo gutxienez bi hizkuntzak berdin tratatuko dituztela ala itxura egin nahi dutela, herritarrek euskararen aurkakotzat jo ez ditzaten? Aurrekoek ere euskararen kontuan itxura eta hipokresiatik gehiago zuten, eta hauek gutxiago izango dira itxurakerian eta hipokresian?
 
Gu Lizarra-Garazi garaian sentitu ginen erara, eta hara itzuli nahi, jakina. Baina orain krisia gainditzea da garrantzizkoena, eta Europako hauteskundeak gainean ditugu. Espainolismoa eztitan, alderdi abertzaleak noraezean, eta herritarrok nekeak, axolagabeziak eta aisenahiak jota, gure Euskal Herri gutxi euskaldun eta gutxi burujabean. Kontraera!

ASTEKARIA
2009ko ekainaren 07a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#4
Yolanda Porres García  |  Haizea Arbide Aza  |  Javi Kerexazu Gamazo  |  Steilas sindikatua
#5
Udane Barinagarrementeria Laka
Azoka
Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude