“Athleticeko lehendakari izan nahi dut”

  • Maite dutenek maite duten arrazoi berberengatik gorroto dute gorrotatzen dutenek.
Javier Clemente
Dani Blanco
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zer egiten zuen zu bezalako primerako bilbaino batek bigarren mailako Murtzian?


Erratu egin nintzen. Laguntasunez joan eta engainatu egin ninduten. Pentsa, oraindik kobratu gabe nago!
 

Lasai, orain Florentinok deituko dizu eta...


Nire erruz hauteskundeak galduko lituzke, eta galduko ez balitu, bigarren egunerako ultrek autoa erreko lidakete. Ni naiz aurpegira egia esaten dien bakarra.
 

Euskal abertzale bat Espainiako hautatzaile izatea da zure egia?


Profesionala izan eta Espainiako futbola eraman nezakeen gorenera eramaten saiatu naiz, nire abertzaletasuna ukatu gabe. Horregatik egurtzen nautela? Segi dezatela, ni baino lehen nekatuko dira eta.
 

Madrilgo prentsak ez ezik, El Correok ere asko maite zaituela irakurri dut.


El Correo piper-potoa bezain espainola da, eta Athleticen euskal filosofia lurperatu nahian dabil. Zergatik fitxatu atzerritarrak? Reala bezala bigarren mailan eta arruinatuta bukatzeko?
 

Kopa irabazteko!


Aurten zalegoa heldu da finalera, ez taldea. Taldeak ez du inolako balentriarik egin. Ligak erakusten du gure balorea, eta azken urteotan salbatu bagara ez da gauzak ongi egin ditugulako, batzuek guk baino okerrago egin dituztelako baizik.
 

Zer esan nahi duzu?


Egungo metodo moderno hauek ez digutela balio. Oraingo futbolariek lehengoek baino askoz gutxiago dakite futbolaz. Oso profesionalak dira, oso teorikoak, baina gero...
 

Esango dute berriz aho-beroa zarela...


Pentsatzen eta sentitzen dudana esaten dut. Esnatzeko garaia da. Jende asko joan da Valentziara mailegua eskatuta, eta jokalariek jende horrentzat larrua utzi behar dute, orain eta beti.
 


Valentziako muntaia ikusita, larrua ez dakit, baina Athleticek azal galanta daukala erakutsi du.


Egungo zuzendaritza iraungitako protagonismo eredu batean itota dago. Kea saltzen ari da, eta ahaztu egin zaio Athletic bazkideena dela, ez berarena. Ez dut ulertzen nola izan daitekeen futbol talde bateko lehendakari futbolaz piperrik jakin gabe.
 

Euskaraz jakin gabe EAEko lehendakari izan daitekeen bezala.


Ondo dago historiako orriak buruz jakitea, baina zergatik eta nola idatzi diren jakitea ezinbestekoa da. Athleticen tradizioa suntsitzen ari dira, eta lemazainez aldatu ezean, azkenean jaitsi egingo gara.
 

Esango didazu behingoz zer dabilkizun buruan?


Athleticeko presidente izan nahi dut, 60ko hamarkadako mentalitatea berreskuratu eta Athletic futbolero bat egin. Bukatu da gorbaten eta setazko zapien Athletic. Mahonezko galtzak eta alpargatak janzteko garaia da.

Azkenak
2024-07-23 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Krisien orbana zabaltzen ari da Bengalako golkoan

Myanmarreko gerra zibilak, gure hedabideen fokutik guztiz kanpo bada ere, atsedenik gabe jarraitzen duen bitartean, beste krisi politiko larri bat sutu da Bengalako golkoan. Sortzez, Bangladeshko gazteriaren kale-agerraldiek ez dute zerikusirik 2021eko estatu-kolpe militarrak... [+]


2024-07-23 | Ahotsa.info
Lizarrako txosnak erdigunean nahi dituztela aldarrikatu dute UPNren bazterketaren aurrean

Lizarrako Udalak datozen jaietarako aurreikusia dagoen jai herrikoien egitaraua arriskuan jarri du. Txosnak erdigunetik kendu eta urrun eta baztertua dagoen zonalde batera eraman nahi ditu.

 


Arabako diputatua zen Modesto Manuel Azkonaren hezurrak bere sorterrira itzuli dira, 88 urteren ostean

1936an fusilatu zuten frankistek, une horietan Arabako diputatua zela, eta herriko beste 42 fusilatuen hilobian bertan sartu zituzten Manuelen gorpuzkinak.


2024-07-23 | Gedar
Ia 100 pertsona migrante bizi izan dira Berango eta Getxo arteko baso batean

Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.


AEBek “portu humanitarioa” kenduko dute Gazatik, bertatik laguntzarik ia sartu gabe

25 egun baino gutxiagoz egon da martxan hasieratik polemikoa izan zen portua. “Distrakzio neurria” izan dela salatu dute eragile ugarik.


Milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima, Europako nekazaritza-sektorean

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, Europako bederatzi estatutan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek are soldata baxuagoak.


Greba egingo dute asteartean Iruñeko FCC-ko langileek, Iosu lankidearen heriotza salatzeko

Lan istripuz 33 pertsona hil dira Euskal Herrian aurten. Azkenekoa, Iruñeko sanferminetan garbiketan lanean ari zen Iosu izeneko langilea. Kamioiaren gainetik erori zen eta hartutako golpe larriaren ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Eguneraketa berriak daude