Euskalkiak eta politika

  • Orain dela aste batzuk Euskara batua, bizkaiera eta zuberera izenburuko artikulua argitaratu zioten Mikel Hernandez Abaituari erabili.com web-gunean. Idazki horrek hausnarketa asko eragin zizkion Unai Brea kazetariari, zeintzuen fruitua aldizkari honetan bertan argitaratutako Euskara bitan zatitu nahi zuten haiek (Argia, 2183. zenbakia) artikulua izan baitzen. Hona hemen Hernandez Abaituaren ihardespena.
Euskalkien mapa
Euskalkien mapa
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Argi eta garbi esan nahi dut, ezer baino lehen, nire asmoa ez dela inoiz izan euskara bi edo hiru zatitan puskatzea, ezta Euskal Herria ere. Artikulua euskalkiei buruzko maitasunez egin nuen batez ere, ez Euskal Herriarekiko aiherrez, aski garbi baitago, ondikotz, zuberera hiltzear dagoela, eta bizkaieraren iraupena arrisku handitan –hemen ez dut Koldo Zuazoren terminologia erabiliko aurreko artikuluan bezala, erosoagoa izango delakoan–. Agian bizkaiera light bat salbatuko da, eta ez dirudi horretaz jende asko kezkatzen denik Euskal Herrian. Beste euskalkiak ere galduko dira ziur aski, baina horiek ez daude euskara batutik hain urruti eta euskara batuaren bidez salbatuko dira nola edo hala.

Alabaina, gai hau ateratzerakoan jende asko gehien kezkatzen duen kontua bertatik atera daitekeen ondorio politikoa da. Ikuspegi horretatik ikusita ez bide zaie asko axola zuberera eta bizkaieraren etorkizun iluna, ez larregi behintzat –ez dut esan nahi Unai Brearen kasua denik–, beraien helburua Euskal Herri independente sendo eta euskalduna lortzea delako. Ni ere nolabait ados egon ninteke horrekin, baina ez dut uste euskalki batzuei garrantzi handia ematea –eta handiena hizkuntzaren maila ezagutzea izango litzateke batzuen kasuan– kaltegarria izango litzatekeenik eraikuntza nazionalerako. Hori garbi balego, ni ere euskalkiak poliki-poliki desagertzearen alde egongo nintzateke ezinbestez, etsita eta goibeldurik –hala ere ez dut ulertzen hainbeste bizkaieradunen autoimmolazio linguistikoa, edo oso ondo ulertzen dut eta orduan miresgarria iruditzen zait haien sakrifizioa eta apaltasuna–. Alabaina, badira nire ustez beste soluzio batzuk. Gurea konpontzeko bertatik bertara ezagutu ditudan beste errealitate batzuk etsenplu ona izan litezke. Adibidez, Lleidako Aran haranean hiru hizkuntza ofizial dituzten bezala, zergatik ez egin gauza bera Bizkaian ere, bizkaieraren eremu osoan ez egin arren? Zailegia? Garestiegia? Bizkaiera batua aski prestatuta dago horretarako jadanik. Zubererarekin zailagoa eta ezinezkoagoa, noski, egoera administratiboa kontuan hartuta. Aranerak –irakur bedi gaskoia– eta katalan batuak duten distantzia linguistikoa ez da ziur aski bizkaieraren eta euskara batuaren artekoa baino txikiagoa, eta ez da horregatik Aran harana Lleidatik separatu. Oso maiz joaten naiz hara eta badakit eskolan naturaltasun osoz ikasten dituztela hiru hizkuntza ofizialak –bide batez esan dezadan Aran harana dela gaskoia ofiziala den munduko leku bakarra, oker ez banago–. Frantsesez ere oso ongi moldatzen dira, eta ez dira horregatik ingelesaz ahazten.

Zer da hizkuntza, zer dialekto?

Oso kontu labainkorra da hizkuntza eta dialektoena. Arrazoi politikoetan oinarritzen dira erabaki asko, ez linguistikoetan. Zer den dialektoa oso garbi dago hizkuntza bat beste batetik atera dela froga daitekeenean, baina guri suertatzen zaiguna hizkuntza erromantzeei gertatzen zaienaren antzekoa da. Berez hizkuntza erromantzeak latinetik atera ziren, eta horregatik dialektotzat har genitzake harekiko, baina hainbeste urrundu zirenez gero eta beraien artean elkar ulertzeko gero eta zailtasun handiagoa zegoenez gero, gehi interes politikoak, ez zen oztopo handirik izan batzuentzat hizkuntzaren estatusa eskuratzea. Beste batzuei ukatu egin zitzaien hasieran, arrazoi politikoengatik batez ere, katalanari gertatu zitzaion bezala. Denboran atzera egiten badugu, garbi dago euskalki guztiak protoeuskara beretik datozela, hura zehazki nolakoa zen ez dakigun arren; erromantzeak ere beren protohizkuntza den latinetik datoz, eta denboran atzera eginez gero, haiek ere, euskalkiak bezala, antzekoagoak izango ziren ditugun lehen testigantza idatziak baino lehenago ere. Hori ez zen oztopoa izan, elkarrengandik asko urrundutako dialektoak zirenez gero, hizkuntza kategoria eskatzeko eta lortzeko, nahiz eta gero beraien arteko maileguen bidez elkar aberastu. Baina erromantzeen protohizkuntza, latina, oso ondo ezagutzen badugu, protoeuskara hipotesi hutsa da, erromatar garaiko harri-idazkun akitaniarrak baditugu ere; oso hitz gutxi, zeintzuetatik batzuk Aran haranean bertan agertu baitziren hain zuzen ere: anderexo/ilvrberrixo.

Agian ez gara behar bezainbeste konturatzen, euskara bere osotasunean salbatzeko borroka gogorrean gabiltzalako, gure benetako altxorra ez dela euskara batua, euskalki biziak baizik. Euskara batua batez ere idazteko sortu zen, batzuetan ahozko komunikabideetan-eta, oso beharrezkoa bada ere, baina telebistaren eraginagatik agian euskalkien lehengo prestigioa eta duintasuna galarazten ari da. Euskararen iraupena ezinezkoa da euskara batua gabe, baina ezta euskalkiak gabe ere ziur aski. Horra hor oreka zaila. Hizkuntzen errealitatea oso konplexua da hitz gutxitan azaltzeko. Hizkuntzen alderdi afektiboa oso garrantzitsua da. Gerta liteke Bizkaian eta Zuberoan euskara batuaren bidez euskara hizkuntza gisa hasieran salbatzea, baina epe luzera zeharo galtzea, karga afektiborik ez ukaiteagatik. Azkenean gerta liteke jendeak gurasoen hizkuntza gaitzestea euskara batua ez delako, eta euskara batua ere bai eskolako hizkuntza hotza delako. Ez dakit ez ote den horixe bera gertatzen ari Gipuzkoako zenbait lekutan ere, euskara batua eta gipuzkera hurbilago egon arren. Euskara batua egoera sendoan dagoen une honetan gauza hauetaz haboro hausnartzeko garaia iritsi da ziur aski, belu izan baino lehen.

Azkenak
2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


2025-03-21 | Axier Lopez
‘Pikoletoak’ ere Euskal Herrian euskaraz

Guardia Zibilaren historia bat - Hemendik alde egiteko arrazoiak izenburupean, datorren astean argitaratuko dugun 305. LARRUN aldizkariaren pasarte batzuk dira ondorengoak, erakunde armatuaren sorrera garaietan girotutakoak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-21 | Elhuyar
Autismoak: normaltasuna zabaltzeko aukera bat

Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.


Euskal Herriko Filosofia Zaleen Sarea eratzeko prozesua abian da

Txinparta izeneko prozesua Martxoaren 21ean hasiko da eta urte bete iraungo du. "Udaberriaren hasierarekin batera proiektu herritar berri bat" aurkeztu nahi dutela adierazi dute. 


Duero ibaitik gora otsoa berriz ehizatzea onartu du Espainiako Kongresuak

PP, Vox, Junts eta EAJren botoekin Espainiako Kongresuak onartu du otsoa espezie babestuen zerrendatik ateratzea eta, horren ondorioz, berriz ehizatu ahal izango dute Duero ibaitik iparrera.


Eguneraketa berriak daude