ETA publikoki agertu da hausnarketara

Gara egunkariaren azala
“Estrategia politiko-armatu egokia finkatzea” da ETA egiten ari den hausnarketaren helburua eta udarako amaitua izango duela jakinarazi du erakunde armatuak Garari eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa luzean denetarik jorratzen da, halakoetan ohikoa den legez, baina bereziki azpimarratzen da egoeraren desblokeoa “herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren dispertsioaren amaieratik eta beren aktibaziotik” etorriko dela. Aitortzen du garai luzean desblokeo horretarako EAJren zain egon izan dela, baina jadanik barneratu duela “PNVri itxoiten aritzea alferrik dela”. Alde horretatik, egoki ikusten ditu ezker abertzaleak “bere herri proiektua eta Euskal Herria eskenatoki demokratiko batera eramateko burutu ditzakeen hausnarketa eta argipenak”.
Adierazpen hauek guztiak bat etor daitezke azken hilabete luzeetan ildo subiranistaren inguruan egiten ari diren hausnarketekin. Joan den asteko Argian, esate baterako, Sabin Intxaurraga EAko buruzagiak apustu horren aldeko mezua luzatu zuen esanez, “ez harritzeko hemendik bi urte barruko Nafarroako zein EAEko foru eta udal hauteskundeetan [ezkerreko alderdi independentisten] eskaintza bateratu bat aurkezten bada”.

ETAren elkarrizketan, beraz, ez da berrikuntzarik alde horretatik, askotan aipatu baititu halakoak, baina testuinguru politiko honetan, badirudi ezker abertzale osoak berretsi egiten duela EAJtik ezkerrera diren indar soberanisten metaketaren bidea. Beste gauza bat da metaketa hori laguntzeko meniarik eskaintzeko prest ote den, baina prozesuaren –hala hitz egin ote litekeen ere ez dago argi– hastapen une honetan halakorik argitzea ere gehiegi eskatzea litzateke seguruenik.

Bi etakideek aitortzen dute, neurri batean bederen, ahuldade operatiboa “ETAk ere azken hileotan ez duelako etsaiari min egiteko behar adinako ildo sendorik erakutsi”. Bere ekintzei buruz gutxi hitz egin ohi badu ere, elkarrizketan dio bere garaian hiru aldiz saiatu zela Jose Maria Aznar aurka lur-aire misilez erasotzen, baina hiruetan huts egin zuela.

“Gaueko” eta “Argi” moduan azaltzen diren elkarrizketatuek, halaber, salatzen dute etakideek lehergailuen berri telefonoz ematerakoan, segurtasun indarrek deiak eteten dituztela hauen lokalizazioa egin nahian, eta horrekin arriskuan jartzen dituztela herritarrak. El Correo eta Nafarroako Unibertsitatearen aurkako atentatuetan, adibidez, hori gertatu zela azaldu dute.

Europako hauteskundeetako kanpaina aurrera doa, ia oharkabean bada ere. Europar Batasun osoan abstentzioa oso handia izango dela ez da zalantzarik, eta oro har, partehartzeak ez atzera egitea da agintarien helburu nagusia. Espainian, gainera, Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna-ren (II-HE) kasua ere hor dago, eta parte hartze txikiak honen ordezkaritza erraztu dezake. Gaitza da jakitea honek parlamentaririk lor dezakeen hala ez, estatuan izan dezakeen sostenguaz ezer gutxi baitakigu. Euskal Herrian legez kanpoko ezker abertzaleak azken urteetan lortutako emaitza onenak bilduta ere 160-170.000 botoren bueltan ibil liteke. Aspaldikoz, hautesleria horrek izan dezake motibazio egokia bozkatzeko, baina hauteskunde hauen giro hotzean jendetza bozkatzera eramatea ere ez da batere samurra. Ekainaren 7an gehien begiratuko diren datuetakoak izango dira.

Aukera politiko bat da legez kanpoko ezker abertzalearentzat, baina horrek, dena den, ez du inondik inora konpontzen Alderdien Legeak ekarritako eskubide urratze larriak. El Diario Vascok igandean azaltzen zuenez, Auzitegi Konstituzionalak II-HEri buruzko epai honekin Estrasburgoko Auzitegiak ilegalizazioei buruz eman behar duen epaia baldintzatu nahi du, besteak beste, Auzitegiak ezker abertzaleari arrazoia ematea zailduz.

Jon Anzaren desagerpena ere apurka ari da egiten lekua informazioaren eguneroko agendan. ETAk jakinarazi duenez, Anza bere militantea da eta apirilaren 18an abiatu zen Baionatik Okzitaniako Tolosara, han erakundeari diru kopuru bat emateko asmotan. Baina ez zen heldu, ez orduan eta ez jarritako beste bi hitzordutara ere. Anza espetxean izan zen 1982tik 2002ra eta egun Iparraldean bizi zen. ETAren salaketaren arabera, poliziak bazuen militantzia horren berri eta zuzenean zerikusirik du desagerketarekin. Hipotesi denak airean dira, baina ez litzateke Espainiako segurtasun indarrek desagerketekin zerikusirik duten lehen aldia.

Azkenak
Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


FIFAri eskatu diote atzera botatzeko Donostiaren egoitza izendapena 2030eko munduko futbol txapelketan

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Bada, Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Eguneraketa berriak daude