Zubiaren bestaldean segurtasuna

  • 25 urteko borrokaren ostean, Tamil Aberriaren Askapenerako Tigreak taldeak armak utzi berri ditu, Sri Lankako armadak garaiturik eta sakoneko arazoa konpondu barik. Azken asteetan zibil andana hil ditu armadak, eta ondorioz, are okerragoa da Sri Lankako ipar-mendebaldean bizi diren tamilen (hiru milioi inguru) egoera. Indiako Tamil Nadu-ko etnia honek Sri Lankan duen errefuxiatu-kanpamentu batean izan zen Robert Scarcia duela aste gutxi; hona haren bizipena.
Errefuxiatu-kanpamentu bateko eskola.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Milaka eta milaka tamil daude zuzenean edo zeharka preso Sri Lankako Mahinda Rajapaska lehendakariaren indar armatuen eta Tigre Tamilen azken berunezko orro lehergarrien arteko tiro gurutzatuen ondorioz. Gehiengo sinhal hiztuna duen irla-estatuan hainbat hamarkadaz Tamil Eelam (Tamil Estatua) eratzeko borrokan dabiltzan gerrillari independentista hauek dagoeneko ez dira garai batean zirena, munduko ezkutuko erakunde politiko-militar eraginkorrenetakoa, alegia.
 
Tigreak izan ziren lehergailuz betetako txaleko ezaguna asmatu zutenak, eta arma hori planetako beste lekuetara esportatzeak globalizatu egin du talde suizidaren irudia. Tragikoki, baina, hartutako erabaki gogorraren adierazgarri den tresna horrek berak ekarri zuen Tamil Eelamaren amets independentistaren bukaeraren hasiera, ondoan dagoen Indian esaten dutenez amets hori momia egiptoarrak bezain bizirik baitago.
 
1991ko maiatzean, Indiako Chennai metropolitik gertu dagoen herri batean, txaleko hilgarria jantzita zuela, Dhanu ezizenez ezagutzen zen emakume Tigre Tamilak lehergailua aktibatu eta berekin eraman zuen Rajiv Gandhi, Indiako lehen ministro, Indiraren seme eta Nehruren biloba zena. Batzuek diote garai hartan New Delhitik Sri Lankara bidalitako bake-indarretako militarrek emakume tamilei egindako bortxaketen mendekua izan zela atentatua. Tigreek barkamena eskatu zutela ere esaten dute. Baina munduko demokraziarik populatuenaren historia hain nabarmen markatu duen dinastia politikoko ondorengoaren erailketak ezin zuen zigorrik gabe gelditu, eta Rajiv Gandhi hil zenetik, India izan da Tigre Tamilak “erakunde terroristatzat” jotzeko eta ondorioz mundu osoan gogor tratatuak izateko borrokaren buruan egon den herrialdea.
 
Sri Lankako tamil gehienentzat, segurtasuna Ramako zubitik mendebaldera dago, irla-estatuaren eta kontinente indiarraren artean, Palk-eko itsasartean, koral eta hondar bankuz osatutako katean; eta izen konposatua du: Tamil Nadu. Horixe da Indiako batasun federalean hego-ekialdeeneko estatua, tamil hizkuntza eta kulturaren sehaska zaharra.
 
Ramako zubia gurutzatzea lortzen duten errefuxiatuak handik gertu dagoen pasaerako kanpamentu batean jasotzen dituzte, Indiako agintarien kontrolpean dagoen Mandapam-en, eta gero Tamil Nadun barrena sakabanatuta dauden beste kanpamentuetara bidaltzen dituzte, gizarteratzeko. Kanpamentu horiek bat-batean azaltzen dira eskualdeko geografia menditarreko tamarindo, kokondo eta arroz soroen artean. Adreilu eta lokatz zanpatuz eta margotuz eginak dira batzuk, eta lastozko teilatu eta egurrez eginak besteak; lerro paralelotan eraikitzen dituzte. Ur tanga bat dago eta horixe da denentzat ur putzu bakarra; tarteka-tarteka ikus daitezkeen osasun etxeek adierazten dute India eta Europako GKEen eskuzabaltasuna. Ume argal eta oinutsak jolasean dabiltza, alde batetik umeen poz espontaneoa erakusten dutelarik eta, bestetik, iragan kolonial britainiarra gogora ekartzen duten eskola-uniformeekin diziplina militarra iradokiz.
 
Indiako tamilen laguntzaz

Errefuxiatuak bisitatzeko, aurrena bertakoek aukeratzen duten kanpamentuko liderraren baimena behar izaten da. Liderrak bularra agerian eta hankak gurutzatuta dituela hartu nau, eta baso bat ur eskaini dit, atzerritarrak etxera etortzen direnean Tamil Nadun egin ohi duten bezala. Aitortu dit Indiako agintariek errefuxiatuei laguntza txikia ematen dieten arren –ordainsari bakarra familia bakoitzari–, laguntza hori nekez jasoko luketela Indiako tamilek hizkuntza, kultura eta erlijio berbera duten Sri Lankako neba-arrebekiko erakusten duten elkartasunik gabe. Sri Lankan geratu diren senitartekoekin komunikatzeko modu bakarra telefono mugikorrak erabiltzea dela esan dit, “baina Colombo Sri Lankako hiriburuaren erabateko gerra-politika hasi zenetik, komunikazioak zailagoak dira eta jasotzen ditugun berri eskasak txarrak izaten dira”. Atzean, gatazkaren erdian gelditu diren senitartekoei giza-ezkutuen bizimodua egitea egokitu zaie, eta albo-kalte ez bihurtzea espero dute. Gauza batek eman dit atentzioa: kanpamentuko agintaria tamileratik ingelesera pasatu da gatazketako gerra egileek gerrako preso zibilei buruz hitz egiteko orain erabiltzen dituzten hitz leungarri edo eufemismo horiek aipatzeko. “Human shields” eta “colateral damage” dagoeneko ohiko bihurtu diren hizkuntz maileguak dira, errefuxiatuen aurpegiak, gerrek eragindako sufrimenduaren lehen planoko benetako argazkiak ezkutatzen dituzten hitz globalak. Liderra ezkorra da eta kezkatuta dago kanpamentuko gazteekin. Nazioarteko komunitateak esku hartzen ez badu, ez du uste Sri Lankako tamilenganako diskriminazio historikoa desagertzea lortuko denik. “Gazteek ikasteko aukera daukate, baina gero coolie edo soroetako jornalari, edo eraikuntzako peoi gaizki ordaindu gisa besterik ezin dute lan egin”.
 
Neska-mutiko talde bat errezeloz baina isilik begira ari zait. Lema adierazgarri hau daraman kamiseta non aurkitu duen galdetu diot bati: “Good girls go to Heaven, bad girls go everywhere” (neska zintzoak zerura joaten dira, gaiztoak edonora). Mutikoak, kamiseta erosi zuenean ingelesik ez zekiela esan dit eta lagun taldea algaraka hasi da. Horrela urtu dugu izotzaldia. Gazteek beraien proiektu profesionalen eta pertsonalen berri eman didate: batek informatikako ingeniaria izan nahi du, besteak abokatua, beste batek irakaslea; beste batek, aldiz, maitasunez ezkondu nahi du “eta ez familiek tratua egin dutelako”. Inguruan duten kultur testuinguruan normalak dira horrelako ametsak. Sorlekuak bizi duen tragediaren aurrean, inpotentzia sentitzen dute eta etsita daude.
 
Atentzioa ematen duen beste kontu bat: Ramako zubia Adanen zubia izenarekin ezagutzen da. Elezahar islamdar batek kontatzen duenez, lehenengo gizonak zubi hori gurutzatu zuen Sri Lankako mendi batera iristeko, eta hantxe geratu zen mila urtez penitentzia egiten. Mila urteko penitentzia seinale txarra da gatazka batean preso dagoen herriarentzat.

Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Eguneraketa berriak daude