Sufrimendua dekretuz ezabatzen denean

Arrasaten presoei egindako omenaldia
Arrasaten presoei egindako omenaldiaGari Garaialde / Argazki Press
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Askatasuna galdu duten pertsonak, teorian horixe dira presoak Espainiako legediarentzat. Gainerakoan herritar arruntak dira. Eta askatasunaren galera, nagusiki bergizarteratzeko akuilua da. Hori baino askoz gehiago ere bada, jakina, baina Espainiako Konstituzioak helburu hori aitortzen dio bertako espetxe legedi eta espetxe sistemari oro har.

Edozein espetxe sistematan moduan, zigorrarena ere osagai oinarrizkoa da Espainiakoan. Kartzela eta askatasun galera bat dira, eta espetxe sistema aurreratuenak ere askatasunaren galera mehatxu hori funtsezko tresna gisa erabiliko du gizartea babesteko eta bergizartetzea bultzatzeko.

Baina mendekuarena ere aitortu gabeko funtzio klabea da espetxe sistema gehienetan, eta Espainiako kasua ezagutzen duenak berehala ohartuko da horretaz, areago tartean euskal gatazkarekin lotutako presoak baldin badira. ETAren errepresioan, gainera, tresna giltzarri ere bada. Eta hortik datorkio miseria guztia, presoak –pertsonak– edozelan erabiltzen direla helburu politiko-polizialak lortzeko. Eta ez bakarrik 750 preso, sakabanaketaren bidez haien milaka familia kide ere gupida barik erabili eta zigortzen dira milaka kilometro egitera, istripuetara eta dirutzak xahutzera... Edo pertsona zahar eta ezinduen kasuetan senideak ez ikustera.

Sakabanaketaren ondorioak dira gehien gizarteratzen direnak, baina ez da zigorra eta mendekurako tresna bakarra. Azken hamarkadan hartutako neurri guztien artean bi azpimarra daitezke bereziki: lehena, 30 urteko gehienezko espetxe zigorretik 40 urtera iragatea (osorik bete beharrekoak, espetxe urte barkamenik gabekoa); bigarrena, Parot legea moduan ezagutzen dena, ikuspegi moral eta juridikotik hartutako neurri maltzurrena seguruenik. Milaka eta milaka pertsonek sufritzen dute errealitate hori Euskal Herrian. Sufritu bai, hitzak bere baitan duen esanahiarekin.

Eta horrek guztiak elkartasun amaraun tinkoa sortu du Euskal Herrian. Doaneko zigorra eta mendekuaren aurrean era konzentrikotan hedatzen den elkartasuna, bai presoarekiko eta baita senideekiko ere modu askotan adierazten dena: mobilizazioekin, presoaren argazkiarekin, Euskal presoak Euskal Herrira lelo eta banderarekin, bidaietarako diru ekarpenarekin, “eman gorantziak” merke baina adierazgarriarekin, iragarkiekin, irribarre eta animoekin...

Sufrimendu horrek guztiak ez du existitzen, ordea, eta are gutxiago elkartasunik. Politika antiterroristaren gidariek aspaldi erabaki zuten sufrimendu hori dekretuz ezabatu behar zela eta Euskal Herrian bortizkeria eta atsekabe bakarra ETAk eragindakoa zela. ETAren biktimak besterik ez zirela. Eta Estatuak eragindako bestelako sufrimendurik ez denez, elkartasunak ere lekurik ez duela; eta elkartasun agerpen oro ez dela berez halakorik baizik eta terrorismoaren apologia. Parot legea indarrean jartzeko arazorik ez duenak, nola kezkatuko da argazki bat kentzeagatik? Edo gasoila ordaintzeko diru-laguntza batzuk ezabatzeagatik?

Sufrimendua eta elkartasuna dekretuz eta poliziaz ezabatu nahi dituenak ez du giza eskubideekiko eta biktimekiko lidergo legitimorik bereganatuko. Euren artean bai akaso, gizartearen gehiengo zabalaren aurrean ez. Lopez lehendakariak ere ez.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sakabanaketa
2023-12-07 | Ahotsa.info
Karmele Solaguren sakabanaketa politikaren biktima gogoratu dute Barañainen

Bere heriotzaren 19. urteurrenean, Karmele Solaguren gogoratu dute bere omenez herrian jarritako monolitoaren aurrean. Solaguren kotxe istripu batean hil zen, bere semea Ekain Gerra Madrilgo espetxe batera bisitatzera egindako bidai batean. Solaguren bezalako biktimen aitortza... [+]


Sara Fernandez preso politikoen senidea biktima gisa aitortzea eskatu dute

“Sara gogoan” plataformak preso politikoen senidea motibazio politikoko “biktima gisa” ofizialki aitortzeko beharrezkoak diren mekanismoak antolatzeko eskatu die Nafarroako erakunde nagusiei. Hura omentzeko memoria ekitaldia egingo dute azaroaren 28an.


2023-07-28 | Ilargi Manzanares
Hondartzetara eramango dute presoen eskubideen aldeko aldarria abuztuaren 6an

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko hamabost hondartzetan antolatu ditu mobilizazioak Etxeratek, Etxera lelopean.


Pili eta Fontsoren aitortza beharra aldarrikatu dute Laudion

Elkarretaratzea egin dute larunbata eguerdian Laudioko Herriko plazan, Pili Arsuaga eta Fontso Isasiren heriotzaren 33. urteurrena dela eta. Bi bizilagunak 1990ko uztailaren 1ean zendu ziren, Maribi Ramila euskal preso politikoa bisitatzera zihoazela izandako trafiko istripuan... [+]


2023-04-26 | Mati Iturralde
Hogeita hamalau urte igaro eta gero

Pasa den martxoaren 25ean ofizialki bukatu zen euskal presoen sakabanatzea. El Paíseko lerroburuaren arabera, "34 urte igaro eta gero, Espainiako Barne Ministerioak amaiera eman dio ETAko presoen sakabanatzeari". Euskal Herriko komunikabideek ere dataren berri... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


Oztopoak euskal presoen hirugarren graduari, Bilboko manifestazioaren atarian

Urtarrilaren hasieran euskal preso politikoen eskubideen alde Bilbon egiten den manifestazioa beti da berezia eskubideen aldeko egutegian, baina aurtengoa bereziki nabarmendu da, besteak beste, dagoeneko sakabanaketaren amaiera irudikatu nahi delako.


2022-11-15 | ARGIA
Beste zazpi euskal preso politiko Euskal Herriratuko dituzte

Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas preso politikoak Euskal Herriko espetxeetara hurbilduko dituzte.


2022-09-01 | ARGIA
13 euskal preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak adostu dute beste hamahiru euskal preso Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako espetxeetara hurbiltzea. Ez da jakinarazi zein espetxetara eramango dituzten; Lakuako Gobernuaren esku dago erabakia.


2022-03-10 | ARGIA
Jon Gurutz Maiza euskal presoa Frantziako Lannemezaneko espetxetik Martutenera hurbildu dute

Etxarri Aranazko Jon Gurutz Maiza Artola preso politikoa Frantziako Estatuko Lannemezaneko espetxetik (Euskal Herritik 330 kilometrotara) Donostiako Martuteneko kartzelara hurbildu dute, Etxeratek zabaldu duenez.


Garazi Abrisketa eta Aitana Izagirre
“Mirentxin Gidariak ekimenaren furgonetekin Granadara eraman eta ekartzen genituen Euskal Preso Politikoen senide eta lagunak”

Garazi Abrisketa (Zollo, 1988) eta Aitana Izagirre (Zollo, 1993) Mirentxin Gidariak ekimenaren parte izan dira eta euren esperientzia azaldu dute, baita taldearen disoluzioak utzi dien sentsazioa ere.


2021-06-11 | ARGIA
Bi euskal preso politiko Euskal Herria ekarriko dituzte, eta beste bi gerturatu

Raul Fuentes eta Gaizka Astorkizaga dira Euskal Herriko espetxeetara lekualdatuko dituztenak, eta Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi hurbildu egingo dituzte. Horrez gain, Olga Comesi hirugarren gradua emango diote.


Eguneraketa berriak daude