“Izenagatik ‘lehen dama’ ematen dut, baina gehiago naiz emakume orkestra”

  • Rotterdam hirian jaioa. Munduko hiritarra zen, orain Bilbon bizi da. Edozer utz daiteke haren eskuetan.
Michelle Hoekstra
Judit Fernandez

Zure hiriaren izena daraman taberna dago Bilboko Zazpi Kaleetan.


Egia esan etxe ondoan bizi naiz, ez dakit batzuetan zertaz kexatzen naizen.
 

Zure abizenak “orkestra” hitza dakar gogora. Barrokoa, akaso? (Michellen senar bilbotarrak Sevillako orkestra barrokoa zuzentzen du).


Borroka, hobe esan, sekulako amorrua ematen didalako telefonoz “zer?” erantzuten didatenean. Tira, okerrago litzateke Holandan bizitzea Etxegoien Uribetxeberria abizenekin.
 

...


Eta izenagatik “lehen dama” ematen dut, baina gehiago naiz “emakume orkestra”.
 

Hemen uste dugu Holandan dena dela aurrerakoia, baita ejertzitoa ere (baldin badaukazue).


Dena da gezurra, gauzak badatoz eta badoaz. Holandan kontu aurrerakoiak inoiz baino atzerakoiago daude. Erabateko kalbinismoaz salbatzen gara etorkinei esker. Rotterdamgo alkatea marokoarra da, baina ez aurrerakoiak garelako; zenbaki kontua besterik ez da!
 

Mugarik gabeko kudeatzailea zara; zinemaldiak kudeatu (Fant, Zinebi) Bilbon, ume autistak zaindu Perun, orkestra gazteak Londresen...


Mugarik gabe, baliteke; nire mugen jakitun, dudarik gabe. Aitak arrazoi zeukan; lanbide dezente ikasi ez, eta gero komeriak.
 

Egia da nederlandera sortzen dela alemanaren eta ingelesaren nahasketatik?


Bai galdera aspergarria. Hirurak enbor beretik datoz. Nederlandera eremu zabalagoan hitz egiten zen, harik eta 80 urteko gerraren ostean –espainolen aurka– egungo eremura murriztu zen. Zentzu horretan euskara bezalakoa da; espainolengatik ez balitz, mundu osoan hitz egingo litzateke!
 

Mexiko eta Turkian ere bizi izan zara. Haiekin konparatuta, zein da gure ezaugarririk jasangaitzena?


Poteoaren erritmoa. Kontzeptu gisa poteoa ondo ikusten dut, baina tokiz aldatu beharra eroso sentitzen hasten zaren momentuan... Nire onetik ateratzen naiz norbaitek –ezinbestez– esaten duenean: “Eta orain nora goaz?”.
 

Zure aitak Rotterdamgo portu famatuan egin zuen lan. Han ere badira gabarrak?


Ene, ez al duzu inoiz kantu hau entzun? “Rotterdamgo errekatik behera gabarra bat zetorren, rumba-la-rumba-la-rum, Feyenoord taldeko hamaika jokalarirekin, rumba-la-rumba-la-rum, Rotterdamgo rumba...”.
 

Zure hemengo lagunek esaten didate oso umore holandarra duzula...


Ez dakit holandarra ote den. Urte gehiago daramat nire herrialdetik kanpo, bertan bizi izan nituenak baino. Barre egiten dut, funtsean, negar ez egitearren. Ironiaz errazago eramaten ditut sartzen naizen nahaspilak, adibidez elkarrizketa hau.

Azkenak
Osakidetzan egiturazko eta egiazko konponbideak eskatu dituzte Gasteiz, Bilbo eta Donostian

Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.


Aroztegiari ezetz esan dio jende oldeak Iruñean, eta auzipetuen absoluzioa eskatu du

Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]


Bonus track: non dago saria?

Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]


Argia Sarien kronika
Galga azkartasunari

Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Oroibidea

Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Banatu ditugu euskarazko komunikazioaren 2025eko Argia Sariak

Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]


2025-01-31 | ARGIA
ARGIAko lantaldearen mezua: Mundu ilunean, ARGIA gehiago

Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:

"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Altxa Burua

Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Merezimenduzko Argia Saria: Ene Kantak

Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik,  Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.


2025-01-31 | ARGIA
Entzunezko Argia Saria: BaDA!bil podcasta

Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Irutxuloko Hitza

Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Ikus-entzunezko Argia Saria: EITB Kultura

EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]


Calexit, Kaliforniaren independentzia bilatzen duen ekimena

Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.


Eguneraketa berriak daude