Mexiko, urdeak eta surrealismoa

Ekai Txapartegi
Egoitz Lasa
Mexiko hain herrialde surrealista izanik, Andre Bretonek bere hitzaldia hiru minutura laburtzea erabaki zuen: “Nik ez dizuet zuei esango surrealismoa zer den. Surrealistak zuek zarete”. Eta arrazoi.

Sikario eta hiltzaileek Ama Guadalupekoari otoi egitea normala da, beharbada. Baina gaizkileen otoitza barkamena eskatzeko beharrean laguntza eskatzeko izatea… hori lagunok surrealista xamarra bada.

Mexikarrak, oro har, kolonietako delinkuente espainolen araudietara moldatutako seme-alabak dira. El choro mareador delakoaren herrialdean deabru guztiak zintzoak dira, errukitik abiatzen dira azpijokoak eta maite zaituztelako kentzen dizute “sobran” duzuna.

Mexikoko surrealismo horren atzean pobrezia dago. Eta pobreziak sutzen duen “el que no tranza, no avanza” pentsaera bihurria. Horren arabera, Mexikon espazioa ez da euklideoa. Beti dago bihurguneren bat bidean, okerren bat narrazioan, ulertezinen bat elkarrizketan, egoera surrealista egiten duena.

Pandemiaren kontura, Mexikoko zabortegietan milaka urde hazten dela ere ikusi dugu. Irudiok ikusita, normala iruditzen zaigu inguru horretan urdeak gaixotzea.

Irtenbidea urde haztegi horiek ixtea bezain erraza dela pentsatu baduzu, ordea, gogoan hartu beste hau ere: urde-jabeek zabortegi horietan hazten dituzte urdeekin batera euren haurrak.

Eta, inportanteago, askotan gure iritzien atzean gure zilborra gordetzen dugu. Urde gripeak txertoa baduela jakin dugunetik pandemia ez zaigu interesatzen. Hemendik aurrera gaixotasun horrekin txiroak bakarrik hilko direnez, alarmaren bolumena jaitsi egin dugu. Gu ez gara surrealistak, gu “razionalak” gara, eta zabortegi batean urdeak eta haurrak ikusi eta urdeak handik atera ditzatela eskatzen amai dezakegu.

Pobrezia gainditzen ez bada, Mexikok kontrolagaitza izaten jarraituko du. Mexikar gehienen bizimodua herrialdea kontrolagaitza izatearen menpe dagoen bitartean, Mexikok surrealista eta kontrolagaitza izaten jarraitu beharko du.

Gainera, DF ere hor dago, Hiria, masa urbano infinitu hori. Eta DF ez da inoiz garbia, higienikoa edo osasuntsua izango. Hiri zikina, pilatua eta kutsakorra izango da halabeharrez. Kontrolaezina, berez.

Mexiko ez da Irak, ez dago insurgentzia antolatu bat, baina Mexiko surrealistak bere erara matxinatzen jarraitzen du. Eta dirudienez, azkenik lortu dute pobrezia arnasten dugun airean ipintzea.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude