Musikaren iraultza

Eider Rodriguez
Dani Blanco
Aspaldion sarritan entzun dugu ezkerra joera politiko gisa ia desagertu arte urtu dela. Iritziak dira, beste iritziak bezala gaurko bulimia informatiboaren itsas zakarrean joan-etorrian dabiltzanak. Halako batean, honek edo bestek, ezkerra zerrien bazkaren pare dagoela adierazten du, eta, batek jakin zergatik, oihartzuna ematen zaio eta akaso kafearen orduan aldamenekoari esango diogu doinu aspertuan: “Ezkerrik ez omen dago, hala ote?”.
 
“Merezita!” erantzungo dute batzuek, eta ez zaie arrazoirik faltako, segur aski. Baina ohartu orduko zazpietako buletinak esnatuko gaitu animaliako griperen batekin, eta gure ingurukoez akordatuko gara, eta noizbait zakarretan aurkitutako altzaria margotzeko erabili genuen maskarilaren bila hasiko gara –artean loaren orratzak kendu gabe– eta etxekoren bat agertuko da zertan ari garen galdetuz eta harri eta zur geratuko gara, geure jokamoldeaz jabetuta, eta, noski, ezkerrari buruzko debate hura zeharo ahaztuta.
Garai batean gauzak zailago ziren, eta, beraz, sinpleago. Gosea honatago bizi zen, eta gosetuok taldea osatzen genuen eta harro ginen eta ezkerreko. Tokatzen zelako kasik. Baina muturreko klaseen artean tarteko klaseak azaltzen hasi orduko, elkartasun hura desagertu zen. Gelako pobreek pobre izaten segitu zuten, noski, baina gelako aberatsen ezaugarri batzuk hartu zituzten: Levi’sak, Nike txandalak, Nintendo jokagailu elektronikoak.
 
Ondoren, dirua merketu zen eta kredituak erraztu zituzten eta aberatsen janzkerak ez ezik, haien autoak erosten eta eskiatzeko forfaita ordaintzen hasi ginen. Uste izan genuen aberatsen unibertso hura ez zela horren arrotza, eta gonbidatu bakarrik ez, tematiak izanez gero bertakotu gintezkeela. Ametsa zen: penuriak eta gosea ahazturak irentsi zituen, urre koloreko azala eta zetazko eskuak izatea zen gure oraina. Eta orduan denok “higiezin” hitza ikasi genuen, eta hitzarekin batera, “higiezinekin” negozio txit oparoak egin zitezkeela, geure patrikak betetzeko, eta, bidenabar bestetzuenak husteko. Berandu zen gelditzeko.
 
Bitarte horretan, aberatsek ere egin zuten sartu-irtenik kontrako bandara, eta almidoi usaineko arropak baztertu eta erosoago janzten hasi ziren, umilago, pobreago. Izan zen garai bat, non, gazte aberatsak, gazte ez hain aberatsekin zeudenean kontzertu batean edo fakultateko tabernan “ez daukat xentimorik!” esaten zuten, harro. Dirua izatea ez zegoelako modan aberatsentzat. Pobrearen rola jokatzearen luxu eztia dastatzen zuten (gauza bera gertatzen da neska eta mutil ederrekin: grano bat ateratzen zaien aldi bakanetan, itsusiaren rola jokatzea maite dute), muturren arteko espazioa lanbro erromantiko batek hartua zuen, eta alde batetik bestera jauzika ibiltzea zilegi zen, estetikaren mugetan barna, beti ere.
 
Bazirudien geure bizitokia aldatu egin zela, errotik. Ez genuen deus ulertzen eta informazioa pilulaka iristen zitzaigun, eta hura irensteko basoa urez bete aurretik beste pilula bat geneukan, beste kolore batekoa, akaso ezkerra desagertu zela esaten zuena, edo, beharbada, ezkerra berpiztuko zela iragartzen zuena.
 
Irakurri dut Patxi Lopezek Sarri, Sarri dantzatu zuela inoiz. Berak esana da, kanpainan, harrotasunez aldarrikatua. Apaizek ere ardoa maite dutela aitortzen dute humanoago agertu aldera. Lopezek jator itxura izan nahi du, kaletar, humano, ezkertiar itxura, horregatik ere uzten du hazten txilibitua eta ez bibotea.
 
Kontrako bandara jauzi egitea guztiontzat delako ezti.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude