Kazetaritza molde berriak landuz

  • Maiatzaren 12an estreinatu dugu Erredakzio mahaia, edo beste modu batera esateko, ARGIAko kazetarien bloga. Etxe honetako hamaika kazetarik elikatuko dugu eta besteak beste, kazetaritza ulertu eta bizitzeko bide berriak esperimentatzea da helburua.
Bi urte daramatzagu Erredakzio mahaiko artikuluak izango direnak idazten. Azken finean, proiektu hau mamitzen eta forma ematen joan gara pixkanaka-pixkanaka. Orain itxura eman diogu, tresna jarri dugu kazetarien eta irakurleen eskuetan.
 
Ez dugu ezer asmatu, WordPress software librearekin eraikitako bloga da, munduan zehar martxan dauden beste milaka bezala; elkarlanean eraikitako blog bat izango da, sarean dauden beste hainbat bezala; baina ARGIAkoa izango da, bertako kazetariek elikatuko baitugu eta kazetaritza molde berriak lantzeko baliatuko dugu.
 
Hor ere ez dugu ezer asmatuko, baina hainbat urtetan papera erreferente nagusi izan duen profesional talde batentzat ezinbesteko tresna da hau. Are gehiago munduan komunikabide idatzien krisi oihuek eta egunkarien itxieraren mamuak bazter guztiak astintzen ari diren honetan.
 
Zer aurki daiteke komunikabide baten erredakzio mahaian? Iritziak, albisteak, bitxikeriak… Informazio asko, azken batean. Horietako batzuk erreportaje, artikulu edo elkarrizketa batean gorpuzten dira, baina beste asko ez dira irakurlearengana iristen, kazetariari nahikoa garrantzitsu iruditzen ez zaizkiolako, bi orritako erreportaje baterako ematen ez dutelako... Blogarekin ordea, kazetariaren txipa aldatu egin da. Ikasten ari gara blog batek hegoak zabaltzen dizkigula, ez daukagula zertan informazio hain landua eskaini behar, edukiak erritmo handiagoarekin produzitu ditzakegula, nonbait ikusitakoa edo norbaiti entzundakoa komentatze hutsak berak nahikoa interes informatibo duela, horrek berak harremanak egiten laguntzen duela, iturri berriak ezagutzen ditugula, irakurlearekin feedback sakonagoa sortzen dela, sare sozial handiagoa eraikitzen dela…
 
Baina blogak ez al daude hilda?

2004an ezagutu genuen blogen eztanda eta bost urte beranduago gainbeheran daudela esaten digute zenbait adituk, orain Twitter, Facebook eta antzerako sare sozialen aroa dela azpimarratuz. Irakurri Gorka Bereziartua lankidearen Bloga daukat, hain zaharra al naiz? artikulua (Argia, 2.168 zenbakia).
 
Moda kontuarena horrela izango da, ez dut ukatuko, baina errealitateak bestelakorik ere erakusten digu. Urte honen hasieran esaterako, Printedblog sortu zen AEBetan, blogetan argitaratutako informazioz osatutako lehen egunkaria, oraingoz Chicagon eta San Frantziskon banatua. Bestalde, Soitu agerkari digitaleko artikulu batean irakurri berri dugunez, AEBetan blogariak 450.000 baino gehiago dira (tabernako zerbitzari eta informatikari kopurua baino gehiago) eta batez beste 55.000 dolar irabazten dituzte urtean.
 
Azken finean, blogek web sozialaren arrakasta bideratu zuten eta horixe da komunikabideek ulertu eta landu behar dutena; tresna da gutxienekoa. Gorka Bereziartuak aipaturiko artikuluan esan bezala, “ez gaitezen erremintekin itsutu; ea zerbait interesgarria sareratzen dugun”. Ba horixe, ARGIAko Erredakzio mahaian hamaika kazetari, hamaika interes eta hamaika ilusio aurkituko dituzue, ea intereseko zerbait topatzen duzuen.
ARGIAko blogak
Aurrerantzean lau blog aurkituko ditu irakurleak argia.eus-en:
 
· Erredakzio mahaia: Xabier Letonak, Pello Zubiriak, Gorka Bereziartuak, Mikel Garciak, Onintza Iruretak, Jon Tornerrek, Unai Break, Urko Apaolazak, Lander Arbelaitzek, Mikel Asurmendik eta Eli Pombok osatua.
www.argia.eus/erredakzio-mahaia
 
· Gari alea: Estitxu Eizagirrerena, bertsolaritzari buruz.
www.argia.eus/blokak/garialea
 
· Erlea-apiterapia: Pello Zubiriarena.
www.argia.eus/erlea-apiterapia
 
· Boligrafo gorria: Gorka Bereziartuak orain arte blogari.net-en zuena Argiara pasa du.
www.argia.eus/boligrafo-gorria

Azkenak
Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Salaketa jarriko du Ertzaintzaren tiro baten ondorioz barrabila galdu zuen gizonak

Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.


Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-11 | El Salto-Hordago
“Gatazka eta abusua ez dira gauza bera”, feminismoko eztabaidei heltzeko

Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


2025-04-11 | Irutxuloko Hitza
Helena Tabernak irabazi du Giza Eskubideen Zinemaldiko Saria

Helena Taberna zinegileak jasoko du aurten Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria. Sariaren entrega ostiralean, apirilak 11, 20:00etan Viktoria Eugenia Antzokian ospatuko den bukaera emanaldian izango da.


Eguneraketa berriak daude