"Lan hau egin dut pitzatuta nagoelako"

  • Barakaldarrari Sevillan piztu zitzaion euskalzaletasuna. Etxera itzulita soldatzaile izan zen La Navalen. Gero Erronkari bailara ezagutu zuen, eta Garden bizi da egun. Bertako euskarari buruzko hiru liburu argitaratu ditu, hain du kuttuna erronkariko uskara.
Alberto Angós
Alberto Angósek, erronkarierari buruzko hiru liburu idatzita, euskara-uskara hiztegia egiteko asmoa du. Karlos Zurutuza

Barakaldotik Sevillara…

15 urterekin joan nintzen hara bizitzera eta bederatzi urte eman nituen Sevillan. Euskararekiko grina Sevillan piztu zitzaidan, hara iritsi orduko nire euskara oso “kolpatua” zegoen eta. Etxetik kanpo egoteak berpiztu zuen nire euskaltasuna. Bertan egonda ez dakigu zer daukagun, nekez balora dezakegu.


Noiz bueltatu zinen?


24 urterekin bueltatu nintzen eta Euskal Herrian zehar ibili nintzen. Hona, Gardera, neska batek ekarri ninduen, Algortako neska batek. Barakaldon neraman bizimodua oso itogarria zen, Sestaoko La Navalen nengoen soldatzaile, pentsa! Egia esan, hau askapena izan da niretzat, nahiz eta batzuk zioten lanik ez nuela topatuko hemen.

Euskalzale amorratua bazara ere, ez zenuen aukeratu Euskal Herriko herririk euskaldunena.


Bertako euskara galdu arren, oso euskaldunak iruditu zitzaizkidan hemengo ohiturak eta bizimodua. Esan genezake “erronkariar jarrera” egundaino mantendu dela. Barakaldon faltan bota izan dut beti honelako giroa.

“Keben badiozu zundarik”…?


Duela hiru urtetik hona Gardeko kanpina dut ogibide. Taberna ireki nuenean, oharrak uskaraz jartzea erabaki nuen, eta herriko batzuek zera galdetu zidaten behin: “¿Por qué escribes el cartel en euskera?”. Euskara ez, erronkariera zela esan nien. Pozarren hartu zuten nire erantzuna. Izan ere, hemengo batzuentzat euskara “Eusko Jaurlaritzak inposatutako hizkuntza” baino ez da, batuarekin loturiko zerbait, arrotza. Ez ordea, euren aiton-amonen erronkariera.

Nola egin dituzu hiru liburuak?


Herrietako euskalkiak jasotzen dituzten liburuetan oinarritu naiz. Aditz taulak berreskuratzea garrantzitsuena zen. Erronkarieraren kasuan, Bidankozekoak dira nagusiak. Horretarako transkribaketak eta Pedro Prudencio Hualde Mayoren Ebangelioa erabili ditut, azken hori baita erronkarieraz idatzitako libururik luzeena eta garrantzitsuena. Mariano Saturnino Mendigatxa Bidankozeko laborariaren eskutitzak ere oso lagungarriak dira. Mendigatxa Azkueren laguntzailea izan zen. Bera eta Mayo baita Bonaparterenak ere.
Bestalde, Koldo Artolaren lana goitik behera aztertu nuen, eta Eskaltzaindian eskuratu nuen Bonaparteren ikerketa.

Gaiarreren eskutitzak erabili al dituzu?


Jakina, nahiz eta batzuk esaten duten euskaraz ez zekiela. Froga bakarra Bartzelonatik bere izebari idatzitako eskutitzak dira, Erronkariko museoan daudenak. Oso euskara zuzenean daude idatzita.


Eta Estornes Lasaren liburu gorri hura?


Hori ere lagungarri gertatu zait. Oso lan polita da hura, baina gipuzkerarekin nahasten du hemengo euskara, ezin daiteke esan erabat fidagarria denik.


Antza, uste baino errazagoa da nahastea uskaraz ari garela, ez da hala?


Hasiera batean, Bonapartek eta Azkuek zubereraren azpieuskalkitzat jotzen zuten erronkariera. Gero iritziz aldatu ziren biak, eta Azkuek bederatzigarren euskalkia zela esan zuen. Zaila da beti euskalkien arteko mugak marraztea. Izan ere, erronkarierak berak ere beste hiru aldaera badauzka: Izaba eta Uztarrozekoa batetik, Erronkari eta Urzainkikoa, eta azkenik, Garde, Bidankoze eta Burgikoa.

Hiru liburuak egiten bateren batek eskua botako zizun, ezta?


Bakarren batek, bai. Izabako Kattalingarde etxekoek Koldo Artolaren telefonoa eman zidaten. Antza, Artola askotan etortzen zen eurengana, Antonia Anautengana, hura izan baitzen Izabako azken erronkarieraduna.
Artolari deitu eta galdetu nion ea nire lana ikuskatzeko prest zegoen. “Erronkariera nire pasioa da, nola ez?”, erantzun zidan telefonoz.
Hilabetez aritu zen nire lana irakurtzen, eta bukaeran zoriondu ninduen.

“Baina, nork irakurriko du hau dena”, entzungo zenuen askotan…


Aitor Arana idazlea Nafarroako euskalki guztiak biltzen ari da. Hark esan zidan nirea oso lan ona zela, baina “zoroei baino ez” zuzendua. Hau egin dut pitzatuta nagoelako, jakin badakit.

Dena den, badarabilzu buruan beste proiekturen bat.


Bai. Euskara-uskara hiztegia osatzen ari naiz. Bestalde, Gardeko alkatearekin hitz eginda nago erronkariera eskolak emateko. Ez du zertan talde handia atera behar, bost pertsonekin oso gustura arituko nintzateke.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude