Legalitatea eta zilegitasuna, horra sakoneko arazoa

PSEko 25 legebiltzarkideak
Raul Bogajo / Argazki Press
Espainian hauteskundeak baleude, une honetan PPk irabaziko lituzke, hori zioen Espainiako egunkari irakurrienaren inkesta batek joan den asteburuan. PP-PSOEren arteko tartea hamarrenetan neurtzen da inkestan, baina krisi garai honetan, oposizioak gobernuak baino egoera hobeagoan dira ataka estu honetatik etekina ateratzeko. Espainiako Legebiltzarrean PP estu hartzen ari da Zapatero, oraingoan EAJren laguntzarekin. Eta lehia are eta estuagoa izango da krisiak okerrera egin ahala -zantzu guztien arabera, hala izango bide da- eta hainbat hauteskunde hurbildu ahala, orain Europakoak eta 2011n udaletakoak.

Horrexegatik, besteak beste, gaitza egiten da sinestea EAEko egoera irla bat izango dela. Orain arte lortu dute, dena den, eta dena ikusteko badago ere, ez da samurra irudikatzea PSEk nola egin diezaiokeen ihes biek adostutako testu -abertzaleekiko- erasokor eta frontistari. Sinesteko, beraz, ikusi egin behar. Eta Patxi Lopezek ere beharko ditu bere ehun egun horiek, eta horietan, eta ondorengoetan ere, oso posible da gauza askotan ez izatea jeltzaleek orain arte egindakotik oso desberdina, batez ere politika ekonomiko eta sozialei dagokienean.

Bestelakoa da euskal abertzaletasunak eremu sinbolikotzat jotzen dituen horietan zer gertatuko den: euskara, hezkuntza, EITB, identitatea... Ramon Etxezarretaren izena dabil hizkuntza politikako sailburuordetzarako eta hor ikusten da euskararen mundua ez uxatzeko keinurik, baina berriz ere, gaitza da lotzen Etxezarretak egin dezakeen balizko politika eta PP-PSE akordioak euskararen inguruan esaten dituenak ezkontzea.
Egia da hizkuntzaren eremuan hitzartutakoekin ia edozer egin daitekeela, baina akordioaren doinua oso kezkagarria eta mesfidagarria dela ere bai: orain arteko profilen politiketan inposaketak izan direla sumatzen da testu horretan, euskara inposatu egin dela iradokitzen da, gizartea bi hizkuntz komunitatetan zatitu nahi izan dela, sektarioki eta era alderdikoian erabili dela, enplegu eta funtzio publikorako gainbaloratua izan dela... Ez da samur sinestekoa ezpal horiekin euskararen sua egoki piztu daitekeenik, baina edonork merezi du konfiantza tarte bat, areago aipatu diren izenek hizkuntza politika zuzenduko badute.

ETA-ren aurkako borrokan izango da handiena gobernu honen eragina, baina okerrera, biolentziaren deslegitimazioa eta "dena da ETA" politikak erabat nahastuko direlako, legez kanpoko ezker abertzalearen jarduera politikoa jazartuz, presoekiko elkartasuna zigortuz, mobilizazio eta adierazpen eskubidea murriztuz... Hamaika esan eta egingo ditu, baina euskal gizarteko populazioaren gehiengoa nekez konbentzituko du legalitatea eta zilegitasuna berdina direla, edo aldaketa gizartearen gehiengotik iritsi dela. Nola sinistu hori Alderdien Legearen aurka egonda?

ASTEKARIA
2009ko maiatzaren 10
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude