Bedaxagarren aroztegian

  • Haritz hosto erraldoi bat, lau metro luze, korten altzairuzkoa. Haritz hosto amerikanoa, Zuberoatik Ameriketara artzain joan zirenak omentzeko. Nestor Basterretxeak eskultura jarri beharreko tokian aurkitu zuen inspirazioa, Gotaine-Irabarneko Utürzabala parkean, paseoan, haritz amerikanoen hostoz estalitako lurra zapaltzean. Mixel Etxekopar zuen alboan, afera honen bultzatzailea, eta galdetu zion: “¿Hay algún herrero por aquí?” Eta Etxekoparek erantzun, “no un herrero, sino el herrero”. Errementaria –edo arotza, han esaten duten bezala– Jean-Mixel Bedaxagar.
Nestor Basterretxea eta Jean-Mixel Bedaxagar
Nestor Basterretxea eta Jean-Mixel Bedaxagar, Irabarnen paratu duten eskulturaren ondoan.Mikel Etxekopar
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Bedaxagar, Urdiñarbekoa, pastoraletan xirulari aspaldiko urteetan eta kantaria, ofizioz arotza baita. Errementari familia bateko bosgarren eta azken belaunaldikoa. Ia berrogei urte daramatza langintza honetan. Laborantzako tresnak konponduz hasi zen eta azkenaldian ardientzako estekak egin izan ditu batez ere. Eta bere karrera burutzeko hara! artisautzak artearekin topo egin. “Neretzako esperientzia harrigarri bat. Nere lan denbora luzean ez dut holako graziarik ardura ukan eta hau hartzen dut suerte handi bat bezala. Izigarri kontent nago, izigarri!”.

Apirilaren 4an ezarri zuten eskultura Irabarnen, aurten hogeigarren edizioa bete duen Xiru festibalaren baitan. Hilabete pare bat lehenago, otsailaren 11n, Basterretxea Urdiñarbera joan zen, Bedaxagarren aroztegira, lana nola zihoan ikustera. Aurtengo neguko egunik euritsuena zen. Baionatik aurrera, Zuberoara bidean, soroak eta belazeak nonahi ageri ziren ur putzutan, erreka eta ibaiek gainezka eginda. Arratsaldeko ordubietan zen hitzordua, Iparraldeko ordutegian. Bedaxagarrek, buzo urdinez jantzita, bertsoz egin zion ongietorria eskultoreari: “Nork erran hedatuko nintzela/horrela arte munduan./Basterretxea jaunak asmatu/obra arraro batean.”

Basterretxea ez zetorren esku-hutsik: Bedaxagar prestatzen ari den diskorako azala ekarri zion opari, paisaia bukoliko bat. Auñamendi izenarekin aterako du Bedaxagarrek hurrengo diskoa. Etxetik ikusten du gailurra eta faszinatua dauka. “Elurra agertzen denean, udazkenean, maskaradan pentsatzen dut”.

Trumoi eta tximistek gogor astintzen zuten Bedaxagarren atelierra, euri erauntsiak atertu gabe. Denboralearen baitan, itsaso zakarrak amarrak askatu eta noraezean eraman zezakeen ontzia zirudien. Baina hantxe erdian, etzanda, han zegoen aingura, altzairuzko hostoa.

Basterretxeak, arkatza hartu eta zuzenketa batzuk egin zituen eskulturaren krokisean. “Haritz hosto sintetizatu bat da”. Gero Bedaxagarrekin batera miatu zuen aldenik alde, xehetasun guztiak errepasatuz. Eta Bedaxagarrek kontatu zuen nola Mallabiko enpresa batean moztu zituzten altzairuzko piezak eta gero Angeluko beste lantegi batean forma kurbatuak eman. Berak, puzzle hura muntatu eta lotu behar soldadudaren bitartez. Larruzko amantala jantzita, txinparta urdinez zipriztindu zuen altzairua.
Etxekoparrek, ezin geldi egon gizona, soinua probatu zion, dinbi-danba, txalaparta inprobisatuari. “Haurra ez da esnatua”. Bi edo hiru mende beharko omen ditu afinazioa lortzeko, “...eta gero bilan bat eginen dugu”, Bedaxagarrek eta biak aho –eta farre– batez. Eta gogoratu zituen Etxekoparrek, bihotz ximiko batez, Ameriketan artzain egondako bere attattaren ibiliak, aurrean zeukan eskulturan ispilatuko balitzaizkio bezala.

Arratsaldea ez zegoen txantxetarako, eta laster hartu zuen Basterretxeak etxerako bidea, kamerari “agur!” seduktore bat botata. Film erromantiko bateko galaia zirudien zineko zuzendari ere izan den artista dotoreak.

Azkenak
2025-03-11 | Hala Bedi
Izanen gazte aldizkaria jaio da

Euskal Herriko literatura gaztearen eta idazle hauen topagune bilakatu nahi den proiektu berriaren inguruan hitz egingo dugu gaur.


2025-03-11 | Euskal Irratiak
Daniela Albizu euskaltzale eta abertzaleari plaza bat eskaini diote Urruñan

Larunbatean, martxoaren 8an, Urruñako herriak Daniela Albizu izena ezarri dio herriko etxearen aitzineko plazari, emazte abertzale honen memoria omentzeko.


2025-03-11 | Estitxu Eizagirre
Makroeolikoez hitzaldia Andoainen eta egunpasa Aranon
Komunitatean hitz egin eta kultura sortu, haize-erroten aurrean

Komunitatea bildu, pilpilean dauden gaiez hitz egin, informazioa trukatu eta beste herrien esperientziak ezagutzea da herritar kritikoek egiten duten lehen ekintza, makroeoliko bat herrian jarriko diotela jakiten duenean. Halaxe egingo dute martxoaren 13an Andoainen: mendi... [+]


‘Statu quo’-a mantentzea espero da Groenlandiako hauteskundeetan, Trumpen presiopean

Inkesta gehienen arabera, Inuit Ataqatigiit alderdi ezkertiar independentistaren eta Siumut sozialdemokrataren arteko aliantzak jarraituko du indarrean parlamentuan. Herrialdeko lehen ministro Mute Egedek hauteskundeak aurreratzea proposatu zuen, AEBen "kanpo presioek"... [+]


2025-03-11 | Joan Mari Beloki
Euskal Herria Europa berrian

Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]


Pablo Gonzálezen aurkako zigor auzibidea itxi du Poloniako Justiziak

Varsoviako Barrutiko Auzitegiak argudiatu du González jada ez dagoela Polonian, eta ezin dutela jakin noiz aterako den Errusiatik. Auzitegiak ez du kazetari nabarniztarraren aurkako bestelako prodezurarik abian jarriko.


2025-03-11 | ARGIA
Euskal Herria antimilitarista dela aldarrikatuko du EH Bilduk apirilaren 20ko Aberri Egunean

Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.


Duela bost urte baino %155 aldiz arma astun gehiago inportatzen ditu Europak

Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.


Euskara bihotzean eta erdara ezpainean

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]


2025-03-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Ukrainako “eskarmentua” Asia Ekialderaino heltzen ari da

Maiatzaren 12an Filipinetan egingo diren Bongbong Marcosen agintaldiaren erdiko hauteskundeek eman dezakete argibideren bat herritar xeheen artean kezka noraino errotu den begiztatzeko.


Eskolako guraso taldean nola informatu euskara hutsean, erdaldunak haserretu gabe

"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.


2025-03-11 | ARGIA
Petrolio-ontzi bat erregaia isurtzen ari da Ingalaterrako kostaldearen aurrean eta egoera “oso-oso kezkagarritzat” jo du Down Streetek

Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


Eguneraketa berriak daude