“Zenbat eta talde ezezagunagoei buruz hitz egin, orduan eta ‘guay’-agoa zara”

  • Gaztea irratian dabil (Kalefonia eta Global Funk), EITB.com-eko ziber-langilea da, The Balde eta Entzun aldizkarietan idazten du... eta gainera Oñatin jaio zen.
Arkaitz Villar
Iñigo Azkona

Gertatu al da zerbait interesgarririk 2000. urtetik hona?


Zerbait? Gauza asko esango nuke nik, gehiegi agian: Paco Rabanne-k esan ez bezala mundua ez da amaitu, Sarkozy eta Carla Bruni ezkondu egin ziren eta Angelina Jolie-k dio bere haurrak direla-eta ezin duela Brad Pitt-ez gozatu. A... eta Errealak 100 urte bete ditu, tumatxa!
 

Euskal elektronikaren eszena, adibidez, hurrengo menderako utziko dugu...


Inoiz egon al da eszenarik ala? Donostiarrek hasitako lana bilbainoek jarraitu dute, badirudi neoizko doinuen euskal eszena datorren mendea baino gertuago dugula. Hala ere, zineman gertatzen den moduan, Dj eta musikari gehienek kanpora jo dute.
 

Triki-poteo bat ezin da agertu “joera” aldizkari batean?


Fermin tío, guay izan nahi dugu, ez al zara konturatu ala? Eta badakizu, zenbat eta talde ezezagunagoei buruz hitz egin, orduan eta guayagoa zara. Ez dago Berriako zure zutabea irakurtzea besterik. Hala ere, telebistaz hitz egiten zenuenean gustukoago zintudan.
 

Gazte-gaztea zinenean Cancer Moon bezalako taldeen kontzertuak antolatzen zenituen. Horri esker eman al zizuten lana Gaztea irratian?


Azkenean Gaztea esan duzu Euskadi Gaztea beharrean, asmatu duzu behingoz. Ez hori bakarrik, askotan jarri ditut, gazte izaten jarraitzen dudan honetan, Cancer Moon, Dut, El Inquilino Comunista edo Lord Sickness bezalakoak, nahiz eta gutxi batzuk bakarrik konturatu.
 

Kalefonia irratsaioa egiten duzu orain Maider Segurolarekin. Ezagutu nahi nuke zuen gidoigilea, transmititzen duzuen tentsio sexuala dela eta...


Gidoigile gehiegi ditugu tentsio sexual honi buruz hain erraz hitz egiteko. Gure erredakzioan denek ligatu nahi dute Maiderrekin; inork ez nirekin, pisu guztia Maiderrek darama beraz. Berak dio jada anaia bat bezala naizela berarentzat; nireak egin du!

Global Funk izeneko jai ibiltaria ere hilean behin antolatzen duzu, euskal metropolietan barna.


Euskal metropolian zehar antolatzen ditugun global funk festa horiek global ostian ez bilakatzeko esperantzarekin antolatzen ditugu.

 
Hasieratik zaude Eitb.net-en. Ondo al doa negozio hori?


Ez, ez nago hasieratik Eitb.com-en. Lan egiten duzun etxearen web helbidea behintzat ondo ikasi, etorkizun hurbilean agian beharko duzu eta...
 

Eitb.net arrakastatsuago izan dadin txutxu-mutxu blog monografikoa ireki zenezake, eta erosoena izango zaizu norbera bilakatzea egile zein protagonista!


Txutxu-mutxu blog monografikoa baino zuzenean blog horia egingo dut, azken aldian Maiderrengana gehiegi gerturatzen ari zara eta jeloskor jartzen hasia nago. Badirudi horren gustuko duzun tentsio sexualak harrapatu zaituela, ez ni harrapatu gero!

ASTEKARIA
2009ko maiatzaren 10
Azoka
Azkenak
2025-04-10 | Cira Crespo
Carli Pup
“Gure herriak besteak bezalakoak dira, eta ez dugu museo batean egon nahi”

Carli Pup (Udine -friuleraz Udin-, 1973) Friuli [friuleraz, Friûl] herriaren ekintzaile kultural garrantzitsuenetako bat da. Bere hizkuntza gutxituaren idazle, hizkuntzalari eta bere herriaren historialari bihurtu da.
Gaur egun, Informazione Friulana kooperatibako... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Bizi Baratzea Orria jende asko batzen ari da komunitatera

Martxoaren 27an aurkeztu zuen ARGIAk Bizi Baratzea Orria, lurrari begiratzen dion urtarokako aldizkari berria. Martxoaren hasieran zabaldu zen kide egin eta formatu oso berezia duen orri handia etxean jasotzeko aukera. Erantzun oso beroa izan du. Kide hauen profila ezagutu nahi?


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


2025-04-10 | Euskal Irratiak
Maider Hoki eta Ilora Capot
“Libertatearen beharra denek dugu, eta Bekat'uros bestak hori eskaintzen du”

Bekat’uros LGBTQIA+ euskal besta hirugarren urtekoz iraganen da Atharratzen. Apirilaren 12an egun osoko egitaraua antolatu du Prefosta elkarteak, usaiako karrika inguruarekin, kontzertuekin eta ikusgarriekin.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Palestinaren alde egiteagatik lau herritar kanporatu nahi ditu Alemaniak

Poloniar bat, bi irlandar eta estatubatuar batek jaso dute Alemania apirilaren 21a aitzin uzteko manua. Hori gertatu ezean, kanporatuko dituztela argitu die Berlineko Migrazio Bulegoak. Salaketa jarri dute kanporaketa prozedura geldiarazteko xedez.


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Europar Batasuna eta Errusia
‘Ostpolitik’, oihartzun fin hura

Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]


Sarkozy eta Le Pen eskandalizatuta, zuzenbide estatuak hitz egin duelako

Bere burua 2027ko Frantziako Estatuko presidentzialetako garaile gisa irudikatzen duena –Marine Le Pen– gogorki zigortu du Parisko Auzitegi Korrekzionalak, lau urteko kartzela-zigorra, 100.000 euroko isuna eta batez ere, bost urtez aurkezteko debekua bideratuta. Tonu... [+]


Gorputz hotsak
“Niretzat klabea izan da familiak eta inguruak ez tratatzea gaixo moduan”

Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]


Eguneraketa berriak daude