Droga legeztatu dirua aurrezteko eta espetxeak husteko

  • Askorentzako begi bistakoa zena –drogaren kalte handienak lotuta daudela legez kanpoko egotearekin– orain azterketa ekonomiko zehatzez frogatu du Londresko Transform Drug Policy Foundation erakundeak: lasaitasunean eta dirutan irabazi egingo luke gizarteak drogak legeztatuz gero.
emakumea crack erretzen
emakumea crack erretzenwww.oaktowncrack.com

2009an Londresko Gobernuak honela tenkatu zuen drogen legeztatzeari buruzko eztabaida: “Legeztatzeak/arautzeak lekarzkeen onuren aldean –zerga gehiago, drogaren kalitate kontrola eta justizia sistemari lana asko arintzea– handiak lirateke horren kostoak, eta horregatik Gobernuak ez du horrelakorik sustatuko ez etxean eta ez nazioartean”. Alegia, mesede baino kalte gehiago ekarriko lukeela legeztatzeak. Baina inon ez zuen erakusten hori hobea zenik alternatiba baino.

Transform Drug Policy Foundation –Drogen inguruko Politika Aldatzearen aldeko Fundazioa, TDPF ingelesezko sigletan– izan da Erresuma Batuko Gobernuaren argudioa azpikoz gain ipini duena, lehenbiziko alternatiba, legeztatzea, ekonomia aldetik zehatz landuta.

TDPFek sei urte daramatza drogak legeztatu behar direla aldarrikatzen, gizarteari berehalako onurak ekarriko lizkiokeelakoan: baztertutako jendeen giza eskubideak eta duintasuna berrezartzea, krimenaren eta prostituzioaren sustatzaile nagusia desegitea, presondegietan urritzea bortizkeriaz jokatu ez duten atxilotuen kopurua, eta drogaren kontrako gerra amaitzea gizartearentzako dirutan errentagarri izatea, “bakearen mozkina”.

Debekuan oinarritutako borrokak porrot egin duela aldarrikatzen du TDPFk, aditu askoren iritziekin bat eginez. Milaka milioi xahutzen dira urtero drogaren kontrako gudu famatuan, eta urtero uzten du agerian Londresko Gobernuak –gainerakoek bezala– porrota biltzen duela. Gero eta droga gehiago dago kaleetan, osasun arazoak ugaltzen dituzte, kriminalitatea bezala, ondorioz justizia sistema kolapsatu arazi egin dute. Aldi berean, sekula baino gehiago aberasten dira drogen salmentan ari diren kriminalak. Ororen buru, mundu mailan gatazka gogorrak sutzen ditu droga ez-legalak, Mexikon, Kolonbian, Afganistanen eta beste hainbatetan.

Ondorio sail guzti hori zifretan mamitzen saiatu dira TDPFekoak eta ekoiztu duten agiriak –Interneten dago irakurgai pdf formatuan– burrunba puska bat eragin du prentsa ingelesak berrikitan haizatu duenean. Orain arte inork egin gabea lortu dute TDPFkoek: dirutan kuantifikatu dituzte legeztatzeak lekarzkeen onurak. Gobernuak eta herritarrek aurreztuko lituzketen sosak alderatu dituzte debekuak dakartzan kostoekin.

Ingalaterran drogak A, B eta C ataletan daude sailkatuta. A funtsean kokaina eta heroina dira, B anfetaminaren gisakoak eta C kalamua edo marihuana. Londresko Gobernuak ez du eskaini B eta C-koengatik gizarteak nozitzen dituen kostoen daturik, baina A klasekoek eragindako kriminalitatea Erresuma Batuari urtean 15.000 milioi libraz goiti (17.000 milioi euro) kostatzen zaiola kalkulatu du.

TDPFekoek datuak garbitu eta osatu ondoren kalkulatu dute 2003/4an drogek orotara 16.800 milioi librako gastua eragin ziotela gizarteari. Dirutza horren %90a, ia 14.000 libra, kriminalitatearen ingurukoei dagozkie: funtsean, polizia, epaitegiak eta presondegiak. Gainerako diruak gastatzen dira osasun eta gizarte programetan, drogengatiko heriotzeen gastuetan, eta orohar drogaren kotrako estrategiak sustatzen.

Okerrenean ere, %25 merkeago

Drogen legeztatzeak sortuko lukeen koska ekonomikoa zenbatzeko, TDPFek lau hipotesi landu ditu legeztatzearen ondoren drogen erabilerari dagokionez: a) kontsumoa erdira jaisten da; b) oraingo zifretan jarraitzen du; c) %50 handitzen da; eta d), ezkorrena, gaurkoaren bi halako kontsumituko da.

Inork ez daki, proba egin artean, legeztatu ondoren zer gertatuko litzatekeen kontsumoarekin, ez eta aldaketak denborarekin zein bilakabide izango lukeen ere. Baina TDPFk demostratu du hipotesirik txarrenean ere, kontsumoa %100 handituko balitz, gizarteari merkeago aterako litzaiokeela politika hori gaurko debekua baino.

Lehen hipotesian, kontsumoa erdira jaistean, sekulako diru pila aurreztuko litzateke, 16.800 milioi liberak 3.200 milioien azpitik geratuz. Kontsumoa gaur bezala mantenduz kostea 6.000 milioi inguruan kokatuko litzateke eta %50 handituz kontsumoa, 8.700 milioitan. Hipotesirik txarrenean, gaurko kontsumoa bikoiztuko balitz, 11.500 milioi lirateke gastuak: 4.700 milioi libra aurreztuko lituzke gizarteak, %25.

Hipotesi guztietan hobekuntzarik nabarmenena kriminalitatean datza. Drogak klandestinitatean eta garesti erosi behar dituzten askok jotzen du iruzurretara, lapurretara, kaleko asaltoetara, horrek biktimei bezala justizia sistema osoari dakarzkien ondorioekin. Drogak legeztatuz kriminalitatea aldatuko litzateke goitik behera.

Drogen merketzea sekulakoa litzateke. Gaur Londresko kalean 51.619 libra pagatzen den kokaina kiloa Ingalaterran sartzean 30.600 libra ordaintzen da, Karibeko tratalarien artean 7.800 eta nekazariaren etxe atarian 325. Kilo bat heroinak Londresko karriketan 75.750 balio du, Ingalaterran sartzean 20.500, Ekialde Hurbileko dealerren artean 8.150 eta laborarien herrixkan 450.

Datuok erakusten dute zer nolako koste proportziorik gabeak eragiten dituen drogaren inguruko kriminalitateak. Narkotikoen salerosketa arautzean, beste edozein gairen komertzioak sortzen dituen zergak pagatuko lituzkete narkotikoek. Aldiz, drogen kontsumoak eragiten dituen istripu eta osasun kalteak artatzen segi beharko luke gizarteak... arras legezkoak diren tabakoaren eta alkoholaren zaleek eragindako kalteekin egin beste erremediorik ez dagoen moduan.

Kriminalitatea kontsumitzaileen arteko sail jakin batzuetan dago kontzentratuta, jende eta auzune txiroenetan, begi bistako arrazoiengatik. Legeztatzearekin marjinalitatean murgildutako auzo eta herrietan hobekuntza nabarmenak ikusiko litzateke. Arautzearekin batera letorke osasun arloko hobekuntza ere, orratzak elkarrekin partekatzeak dakarzkien gaixotasunei eta kontrolik gabe adulteratutako jeneroen kontsumoari lotutakoak.

TDPFen ikerketari erantzuna ematea ez da erraza, ez behintzat demostratzea politika hobea dela orain arteko drogen kontrako gudu famatua. Baina nekez egingo dute aurrera legeztatzeko proposamenek, kalamua zigorgabetzeko ahaleginak zenbat oztopo aurkitzen duen ikusirik. Ez balitz hain nabarmena gizartean inertziak zer nolako indarra duen, pentsa liteke drogen trafikoa kontrolatzen dutenek sustatzen dutela debekua.

Argazki oina: Oaktowncrack.com gunetik hartu dugun irudian, emakume gaztea crack erretzen ari da. Crack-a da giza talde baztertuen droga arketipikoa: beste asko baino merkeagoa, “igoaldia” oso azkar eragiten duena, “jaitsialdia” bezala, mendekotasun handiaren sortzaile eta kriminalitateari oso lotua. Irabazi gutxiko pertsonen artean dagoenez zabalduena, bergizarteratzeko biderik gutxien droga horrek uzten duela uste dute askok, baina egia da droga horren kontsumitzaileak nekez iristen direla osasun sistemaren programa berezietara. Nork daki orain, krisi ekonomiko sakonean murgilduta estatuak diru beharrean daudenean,ez ote zaien agintariei bururatuko narkotikoak legeztatzea: zerga gehiago biltzeko eta estatuen zamak arintzeko.

Informazio gehiago:


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude