Inertziaren hiru irtenbideak eta laugarren aukera bat

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
ETA-ren aurkako azken polizia operazioak berriz jarri du agerian Espainia eta Frantziako segurtasun indarrek erakunde armatuaz duten kontrola. Kontrol erabatekoa? Ez da hala izango, bestela ETArenak egina luke eta, aldiz, hor jarraitzen du bere jardunean, hori bai, hainbat ahotatik entzun eta errealitateak erakusten duen legez, gero eta ahulago. Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako barne ministroa gezurrerako eta amarrurako ondo prestatutako politikaria bide da, bere ibilbide luzeak ondo erakusten duen moduan, baina egia biribilak ere irristatzen dira bere berba jariotik: “Harrapatuko ditugu, ez izan zalantzarik”. Eta harrapatzen dituzte, gero eta azkarrago gainera.

Berririk ez alde horretatik, etakide gehienek badakite lehenago edo geroago eroriko direla, baina azken urteetako abiadak etengabe jartzen du galdera mahaiaren gainean: “Noiz arte eutsi dakioke horrela jarduera armatuari?”. Balizko erantzun ugari egon litezke, baina badira hiru molde nagusi: bat, ENAMen baitako sektore zenbaitzuk bultzatutakoa, “etorriko dira garai hobeak, beti etorri ohi dira”; bi, “kontrolatuak dauzkagu eta urte gutxi batzuetan amaituko dugu ETArekin”, Madrilgo bulegoetatik haizatua eta mediatikoki indarrez gizarteratzen dena; eta hiru, eta seguruenik errealitate zantzu handiena duena, “honek luze jarrai dezake, ETA ahul dago, ez du Estatua dantzan jartzeko gaitasunik, baina bai bere burua geldo iraunarazteko, noizean behin lurrikara politikoa dakarten atentatuak eraginez”.

Azken urteetako joerak, balizko erantzunen hirugarren ildoa indartzen du, baina aipatutako kinielatik ateratzeko aukerarik ere bada, ENAMen baitan nagusiki, baina baita gainerako eragile politiko eta sozialen eskuetan ere. Negoziazioa eta elkarrizketaren bidea da, ildo soberanistaren jorratzeak lagun dezakeena, eta beste hiru irtenbide moldeekin erkatuz gero, euskal gizartearentzat onuragarriena.

Euskal presoen kopurua handitzera datoz bederatzi atxiloketak eta beste bederatzi familia Espainia eta Frantziako errepide eta trenbideetara joko dute astero 40 minutu, ordubete edo ordu eta erdiko bisitaldia egitera. Etxeratek 20 urteko sakabanaketa politika salatu du egunotan, honek “presoen kolektiboa” ez duela hautsi azpimarratuz. Eta ez zaio arrazoirik falta, alde horretatik presoek eta beren senideek ikaragarrizko indarra erakutsi dute urte hauetan guztietan kilometro, inkomunikazio, eta presioen zaparradari eusteko. Baina sakabanaketa politikak zutik dirau, eta euskal gizartearen gehiengoa bere aurka egon arren, ez da berau desaktibatzeko indar nahikorik erakutsi. Nagusiki higadurarako zigor tresna gisa sortu zen sakabanaketa, eta horretan bai, eraginkorra izan da eta izaten jarraitzen du. Euskal Herriko milaka familiatan sufrimendua erein duen giza eskubideen aurkako politika da sakabanaketarena, biolentzia eta gorrotoaren hazi.

ASTEKARIA
2009ko apirilaren 26a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


Eguneraketa berriak daude