"Askorentzat Patxi Lopez gobernuburu arrotza izango da"

  • Getaria, 1971. Aralarreko bozeramalea da Eusko Legebiltzarrean. IX. legealdiko lehen osoko bilkura amaitu ostean jardun dugu berarekin. Demokrazia oso murriztuan gaude, egia da, baina kontua da ea zer egin behar dugun demokrazia murriztu honetatik ateratzeko” esan digu, besteak beste.
Aintzane Ezenarro
Aintzane EzenarroLander Arbelaitz
“Nire jardunean ez da ezer aldatu. Etorkizun politikoa ez da pertsona baten esku, ideiek dute etorkizun politikoa. Aralar ez da saltzen den produktu bat, eskari sozial bati erantzuten dion proiektu ezkertiar eta abertzalea baizik, biolentziarik gabe aritu nahi duena. Uneon, ilegalizazioa tarteko, Eusko Legebiltzarra nola eratu den ikusita Aralarrek ezkerreko oposizioaren ardura dauka, ilusioz bizi duguna, baita arduraz ere”, diosku Aintzane Ezenarrok.

Zer alda daiteke Patxi Lopez lehendakari izanda?


Demokrazia normalizatu batean bagina, alternantziak normala izan behar luke. Baina egoera ez da normalizatua parlamentu murritz batean gaudelako. PSEk ez du PPrekin inbestidura saioa itundu bakarrik, legealdi osoan lehentasunezko harremana izango duela ere sinatu du. Itundu du halaber, gainontzekoekin garatu ditzakeen bestelako akordioak oinarri horien menpe izango direla.

Zergatik egin du aukera hau PSEk, zure ustez?


Bere hitzekin erantzunez, “bestela suizidio politikora zihoazelako”. PSEko kideen gehiengoak ez du maite PPrekiko hartutako morrontza hau, baina, bestalde, hainbat aldiz aldaketa saldu dutenez, esaterako, EAJ oposiziora bidaltzearena, bada, pentsatu dute bere hautesleriaren zati handi batek ez zietela barkatuko PPrekin –38 eserleku batu dutenez gero– saiakera ez egitea. Nik eskatzen diet onartu dezatela egin dutena, hitz guztiekin. Ez du balio hau bakarrik inbestidurarako dela esateak. PPri bere une baxuenetan eman diote euskal politikaren giltza. PSEk arduraz jokatu behar du, eta ez du hori egin.


Nola ikusten duzu Patxi Lopez lehendakari bezala? PSE gobernuan, berriz?


Pisu politiko gehiegirik gabeko lehendakaria izango dela uste dut. Karisma handiegirik ez duen pertsona batek lideratuko du herria. Elebiduna ez dela kontuan hartuta, euskal herritar askorengandik oso urruti dagoen pertsona da, askorentzat gobernuburu arrotza izango da. PPren zama kentzeko, PSE saiatu da hainbat independenteekin gobernua osatzen, baina badirudi ez duela nahi zuena lortu, eta oso alderdiko Jaurlaritza egingo duela, alderdiko pisu astunak jarriz. Ez zait argia iruditzen. Beraien kalkulua da, eta kontu handiz esaten dut gobernua oraindik ez baita osatu.


Nola eragingo du horrek politikan?


PSEk 25 biltzarkide dituenez oso lotuta izango da kanpoko laguntzei, eta uneon kanpoko laguntza PPrena da. PPk, gai sinbolikoaz harago, praktikan pisuzko gaietan aurrera pausokoak emateko zailtasunak jarriko dizkio PSEri. PSEk esaten du hori abertzaleon mamuak direla. Ez naiz ados, eta ez naiz espekulatzen ari.

Zergatik diozu hori?


Esaterako, PSEk “Kontzertu Ekonomikoak ematen dituen baliabide guztiak erabiliko ditugu krisiari aurre egiteko” dio. Kontzertu Ekonomikoak arautzeko ahalmena ematen digu, adibidez, ezkerretik politika fiskal askoz aurrerakoiagoa egiteko. Baina ez dio zein norabidean egingo duen, PPk juxtu kontrakoa planteatzen duelako. Gobernua lotuta izango da eta legealdi osoa iraungo du.

Legealdi osoa beteko da orduan?


Bai. Gobernu hau Estatu Itun baten ondorioa baita. Nafarroako egoera bezala, EAEkoak argi adierazten du beste nazio bat garela, beste inon posible egin ez dutena hemen egin dute. Elkar mokoka ari dira Estatuan, eta litekeena da Zapaterok mozio zentsura jasatea, baina itun hau ez dute ukituko. Hau uharte bat da, salbuespen bat.

Salbuespena aipatu duzu. Bitxia da demokrazia hau.


Demokrazia oso murriztuan gaude, egia da, baina kontua da zer egin behar dugun demokrazia murriztu honetatik ateratzeko.


Esaterako?


Alegia, guri batzuek esan ohi digute: “Ilegalizazioaren aurrean zer egin behar duzue?” Eta galdera ez da ondo planteatuta. Galdera da: “Zer egin behar dugu guztiok zurrunbilo honetatik ateratzeko?”.

Nolako harremana duzue legez kanpo dagoen ezker abertzalearekin?


Gu oposizioa artikulatzeko bidean ari gara, eta horretarako hainbat alderdi eta eragile politikori deitu diegu. Batasunaren inguruko ezker abertzaleari ere deitu diogu eta erantzuna “erantzungo zaigula” izan da. Harremanak normalizatu behar dira eta horretarako elkar onartzetik hasi behar dugu. Horrek herritarrek eman diguten ordezkaritzaren araberako indar politikoa garela onartzea eskatzen du. Nahiz haiek legez kanpo izan, guk onartzen diegu 96.000 pertsonen babesa dutela EAEn, eta Nafarroan 18.000rena. Bitxia egiten zait “hauekin ez dakigu jardutea posible izango den” entzutea.

Artean “bakegintzan bi urtetan pauso handiak emango direla” dio PSEk.


Hori arduragabekeria itzela da. Batetik, PSE-PPren dokumentuan ez da normalizazio politikoaz hitz erdirik idatzi. Bakeari dagokionean, bake hitza desagertu da, ez dago bake prozesurik. PPko ildo batek “ez dugu bakerik behar gerrarik ez delako, hemen askatasuna berreskuratu behar dugu” dio. Dokumentua arinkeriaz egitea eta 2011n bakea lortuko dugula esatea herri honen bake nahiarekin modu oso arinean jolastea da. Alderdi sozialistak bakerako orri bide bat baldin badu, esan dezala, bestela arduragabekeria izugarria da.


Legebiltzarreko mahaia osatu da eta Aralar ez dago bertan.


Parlamentuaren aniztasuna islatzen zuen –idatzi gabeko– araua hautsi da, eta EAJk hautsi du. PSE-PPren akordioaren ondoren, mahaiko bost kidetik hiru leku hartu izana aitzakia bezala erabili du, berak bi hartzeko. EAJk gehienetik gutxienerako irizpidea aplikatu nahi du, baina berari dagokionean irizpide hori ez du erabili eta hitza jan du. Gainera inongo lotsarik gabe “ez gaude posturik erregalatzeko prest” esan du.


Nola ikusten duzu EAJren oposizio politika?


EAJk, alderdi handiena izanda, hasi beharko luke zein oposizio egingo duen zehazten. Horretarako baina, hasi behar du definitzen zein izango den bere oposizioko talde burua. Hori da uneon dagoen galdera ikurrik handienetako bat. Ibarretxek jarraituko al du oposizioko taldea lideratzen eta azken hamar urtetan bere ikurrak izan direnak defendatzen? Edo egongo al da aldaketa bat?


Nolako oposizio politikoa egin nahi duzue Aralarretik?


Lau eremutan lan egingo dugu. Bat: krisiari aurre egiteko Erreskate Sozialerako deitu plana lantzea ezinbestekoa dugu: Bi: PSE- PPren akordioaren arabera, hezkuntzan egin diren dekretuetan atzerapausoak izan daitezke, euskararen normalizazioaren politika oztopatuz. Euren politikaren aurrean proposamenak egingo ditugu atzera egin ez dadin. Hiru: akordioan ez dago hitz erdi bat bera ere normalizazio politikoaren beharraz. Patxi Lopezek kanpainan esan zuen, bera lehendakaria balitz alderdien arteko bilera txanda egingo zuela elkarbizitzarako marko bat adosteko. Orain hori ahaztu du PPren gatibu direlako. Lau: herri honetan sufrimenduaz dagoen ikuspegia zabaltzen hasi ginen. Aralarren ekimenez, terrorismoaren biktimez harago, trantsiziotik hona gutxienez 109 pertsona hil eta 500 pertsona zauritu izan direla poliziaren gehiegikeriaz ageri da Legebiltzarrak landutako txostenean. Hori desagertzeko arriskuan dago uneon.

Nola ikusten duzu abertzaleen arteko harremana?


Abertzaleok gehiengoak ematen digun arrazoi demokratikoari eutsi behar diogu, hori dela bide bakarra barneratu behar dugu. baina horrek halabeharrez inor ez baztertzea eskatzen du. Herri honetan abertzaletasuna ulertzeko modu desberdinak daude. Gauza ez da berdintsuen arteko lanean oinarritzea, desberdin pentsatzen dugunon artean lan egitea baizik. Herri batean erabakitzeko eskubidearen aldarria ez badu gehiengoak mantentzen, eskubide izatetik aldarrikapen izatera pasatzen da. Zein estatu demokratikoan lortu da herriaren gehiengoaren eskariz erreferendum bidez herriari zer nahi duen galdetzea? Quebec-en eta Eskozian. Gehiengoak eutsi duen lekuetan. Bazterketan erortzea akats politiko estrategikoa da. Ez da oso logikoa eta argitsua abertzaleon gehiengoa biltzen duen alderdia baztertzea.


Egoera aldatzeko aukerarik bai?


Errealitate hau gainditzeko bakoitzak bere eremuan badu zer eginik. Niri ez dit balio esateak “ETAri gelditzeko eskatzea antzua da”. Nork eskatzen dionaren arabera, ezta? Bakea eta normalizazioa lortzeko norberak gogoetatu behar du: “Nik zer egin dezaket horretatik hurbilago egoteko?” Norberak besteari eskatu gabe, eta norbera guztiok gara. Ariketa hori gogoeta egitetik hasten da, eta egiteko dago, berandu baino lehen, bestela sufrimenduak gehiegi iraun duen herri honetan jarraituko du. Esperientziatik ikasi behar dugu. Benetako IRAk Martin McGuinness mehatxatu du. Esperpentoak leku guztietatik irits daitezke. Israel eta Palestinarren arteko gatazkan palestinarrak elkarren artean hiltzen ari dira.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Ehunka emakume hil eta bortxatu dituzte Kongoko Errepublika Demokratikoko espetxe batean

Nazio Batuen Erakundeak adierazi duenez, Goma hiria hartu ondoren hango espetxe batean zeuden ehunka emakume bizirik erre zituzten M23ko matxinoek, eta denak hil. Herrialdearen ipar ekialdean borrokan diharduten talde armatuek sexu indarkeria "arma gisa" erabili dutela... [+]


Trumpek Gazarako proposatutako garbiketa etnikoak hautsak harrotu ditu nazioartean eta AEBetan

AEBetako presidentearen Gazako palestinarrak kanporatzeko asmoak aurkako erreakzio ugari eragin ditu nazioarteko nahiz herrialdeko politikan, baita Alderdi Errepublikanoan ere. Gehienek "garbiketa etnikoa" sustatzea egotzi diote, baina Trumpek bere asmoa berresten... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-06 | Gedar
Autobusak antolatu dituzte ostiralean Gasteizera joateko, Maccabiren aurkako manifestaziora

Israelgo Estatuko saskibaloi taldeak ostiralean jokatuko du Gasteizen, eta mobilizatzera deitu du Palestinarekin Elkartasunak.


Derrigorrezko hezkuntzaren etapa guztietan mugikorra debekatu nahi du Generalitateak

Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Mayotteko papergabeak: Chido zikloiaren biktima ikusezinak

Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


Vasagårdeko eguzki-harriak

Danimarkako Vasagård aztarnategian 600dik gora harri grabatu aurkitu dituzte arkeologoek. Datazioen emaitzen arabera, duela 4.900 urtekoak dira, eta garai hartan Alaskan sumendi baten erupzio bortitza gertatu zela ere jakina da. Erupzio horren ondorioek Europa iparraldeko... [+]


Napalmaren erredura sakonak

Vietnam, 1965eko otsailaren 7a. AEBetako aire-armadak lehenengoz napalma erabili zuen biztanleria zibilaren kontra. Ez zen gasolina gelatinatsua erabiltzen zen lehen aldia. Bigarren Mundu Gerran hasi ziren bonbekin batera jaurtitzen eta,  Vietnamen bertan, Indotxinako... [+]


Trumpek berriz esan du palestinarrak Gazatik kanporatu behar direla: “Zergatik nahiko lukete itzuli?”

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren bisitarekin batera egin ditu adierazpenak AEBetako presidenteak, Etxe Zurian. Zerrendan bizi diren 1,8 milioi palestinarrak Egipto edota Jordaniara lekualdatzea proposatu du.


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


Eguneraketa berriak daude