Emozioa eta intentsitatea ukitu garaikidearekin

  • Kauta ::Isladak

    Atxeh Records

    iraupena ::37´52´´

    prezioa ::11€

Andoaingo hirukote honek dagoeneko eskarmentu handia dauka musika talde moduan; hori baino gehiago, jarraitzaile asko batzeaz gain, arriskatzeko eta aldatzeko pausoak ematea ere gustuko du. Hirukote bihurtu zirenetik oztopoei gogor egiten ikasi zuten eta ordutik ez dute inoiz atzera egin. Are gehiago, azken disko honetan musika ildoa dezente aldatu dute. Abesteko moduetan arriskatu, eta hardcore melodikotik eta rock alternatibotik barrena emo-aren intentsitatea barreiatuz, ukitu metaleroak eta poperoak batzen jakin dute. Melodia eta intentsitateekin jolastu dute batez ere, iraganeko abiadura eta indarra beste baterako utziz. Emaitza borobila lortzeko, gainera, Kataluniara jo dute Standstill, Delorean eta bestelakoekin lan egin duen Santi Garciak kantuak nahas zitzan.
«Gauzak probatzea gustatzen zaigu, ez zaigu modu linealean soilik abestea gustatzen»

Abesteko tonalitate desberdinak hartu dituzue, eta nahiko arriskatu duzue…


Gauzak probatzea gustatzen zaigu, ez zaigu modu linealean soilik abestea gustatzen: ahots melodikoak, garrasiak edo faltseteak modu egokian erabilita guztiak batera joan daitezke kanta batean. Abesti berri hauetan koro asko sartu ditugu.

Zer sentitzen da diskoetxe berri bat estreinatzean?


Ilusioa. Diskoetxe batzuk begiratzen egon ginen, management-a eramaten diguten Hontza Group lan taldeak aukera eman zigun arte diskoetxe berri bat izateko, Portu eta gure diskoa kaleratzen lehena. Aspalditik ezagutzen dugu elkar.

“Ukaezina zaigu ahaztutzea”. Zer ez duzue inoiz ahaztuko?


Lehen aldiz lokalean sartu, norberak bere instrumentua hartu eta lehen akordeak jotzen hasi ginen eguna, Kauta sortu zen eguna.

Amaitu berri duzuen disko honetatik agertuko al da Nostalgia? Zer suposatu du zuentzako disko hau egiteak (Katalunian grabatu, norabidea aldatu...)?


Argi dugu disko hau oso berezia izan dela, konposizio luzea egon da (bederatzi hilabete); ondoren, hilabete Bartzelonara joan eta han grabatzen egon, leku berriak ezagutu, jende berria... Inoiz ahaztuko ez dugun esperientzia izan da, eta urteak pasa ahala, nostalgiaz ikusiko dugula ziur gaude.

“Izenak ez du egiten izana”. Zerk egiten du Kauta?


Pentsatzen eta sentitzen duguna musikaren bitartez adierazteak eta jendearenganaino helarazteak.

Rock alternatiboa, hardcore melodikoa, emo-a eta metalaren oinarriak... Estilo bakoitzetik onena hartzen saiatzen zarete? Are gehiago, gaur egungo estiloek eta etiketek kritikoetatik harago ez al dute galdu zentzua?


Musika asko entzuten dugu eta estilo anitzekoa; hardcore, metal edo rock bortitzenetik hasita pop edo akustikoak diren musikaraino. Horrek abestietan eragina duela ikus daiteke, baita azken emaitzan ere, diskoak estilo ugaritatik edaten baitu.

Azkenak
Analisia
Mikrofonoak antzokietan

"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]


Jardin bat zuretzat, Hipatia

Hainbat lorpen kolektiboan soilik egin daitezkeela esaten denean, lerro artean joan ohi da behin kolektiboan pentsatu, gogoetatu eta eztabaidatu ondotik heldu ohi direla, heltzekotan. Baina zerbait lortzeko, ezinbestekoa da pentsatzen jartzea. Ez baitira gauzak besterik gabe... [+]


Gu ere lugorri

Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]


2025-04-14 | Jakoba Errekondo
Bizi Baratzearen lurreko ekosistema oparoa

Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]


2025-04-14 | Garazi Zabaleta
Dai Konbutxa
Konbutxa eta hartzituak bizibide

2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]


Semaforoa gorri, etsaien engainagarri

Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Udalek espresuki euskaraz jardutea baliogabetu du Gorenak

EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.


2025-04-11 | ARGIA
Lekeitioko musika bandaren zuzendariak jazarpen salaketak jaso ditu

Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]


Turismo bidaiak antolatu ditu Israelgo Armadak Siriari lapurtutako lurretan

Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.


Erdi Aroko emakume kopistak

Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak. 

Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko  ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]


Italiar sukaldaritza ez da existitzen

Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]


Eguneraketa berriak daude